Jai Alai League
2024/10/21 - 15:55
Zesta-puntako Jai Alai Leagueko final handia, gaur gauean, eitb.eus-en eta ETB1en
Johan-Gorka eta Barandika-Lopez bikoteak ariko dira nor baino nor gehiago 2024ko zesta-puntako Jai Alai Leagueko finalean. Txapelketako finala ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko duzu, gaur, 22:15etik aurrera.
2024/10/21 - 11:50
Johan-Gorka vs Barandika-Lopez Jai Alai Leagueko finala, gaur, eitb.eus-en eta ETB1en
Ezkurdi pilotalekuan jokatuko da txapelketako final handia. Titulua irabazteko lehia ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko duzu, 22:15ean.
2024/10/15 - 16:46
Barandikak eta Lopezek Jai Alai Leagueko finalerako txartela lortu dute
Barandika-Lopez bikoteak 2024ko Jai Alai Leagueko finala jokatuko du, finalerdietan Erkiaga eta Basque menderatuta, 15-11 eta 15-14ko emaitzarekin. Finalean, Johan eta Gorka izango dituzte aurkari.
2024/10/15 - 12:06
Jai Alai Leagueko finalerdietako Erkiaga-Basque vs Barandika-Lopez partidako tanto ikusgarriena
Barandikak eta Lopezek mendean hartu dituzte Erkiaga eta Basque, Jai Alai League bigarren finalerdian. Lau puntistek ikuskizun bikana egin dute Durangoko Ezkurdi frontoian. Lehen jokoan markagailuan 11-12koa jarri duen tantoa ikusgarria izan da; aipatzekoa Barandikak eraman duen pilota.
2024/10/15 - 01:40
Lopez: ''Piztu dugu metxa pixka bat finalean espektakulua ikusten jarraitzeko''
Xabi Barandika eta Imanol Lopez 2024ko Jai Alai Ligako finalerako sailkatu dira, txapelketako Lauko Finaleko bigarren finalaurrekoan Aritz Erkiaga eta Thibault Basque bi jokotan mendean hartuta, 15-11 eta 15-14.
2024/10/15 - 01:30
Barandikak eta Lopezek Erkiaga eta Basque menderatu dituzte, eta Jai Alai Ligako finala jokatuko dute
Aurrelari gernikarrak eta atzelari zumaiarrak bi jokotan hartu dituzte mendean, 15-11 eta 15-14, Aritz Erkiaga eta Thibault Basque, Lauko Finaleko bigarren finalaurrekoan; Johan eta Gorka Sorozabal izango dituzte aurkari finalean.
2024/10/14 - 15:30
Jai Alai Leagueko Erkiaga-Basque vs Barandika-Lopez finalerdia, gaur, eitb.eus-en eta ETB1en
Erkiaga-Basque eta Barandika-Lopez bikoteek Jai Alai Leagueko finalerako txartela izango dute jokoan, astelehen honetan, urriaren 14an, Durangoko Ezkurdi frontoian. Partida eitb.eus-en eta ETB1en ikusi ahalko duzu, 22:15etik aurrera.
2024/10/08 - 17:02
Sorozabal anaiak, Jai Alai ligako lehen finalistak
Laduche eta Del Rio mendean hartu ostean, Jai Alai ligako finalerako txartela eskuratu zuten astelehenean Sorozabal anaiek. Datorren astelehenean jakingo dute nortzuk izango dituzten aurkari: Erkiaga-Basque edo Barandika-Lopez.
2024/10/08 - 00:52
Johan eta Gorka Sorozabal: ''Zorte handia da maila honetan anaia batekin jokatzea. Amets bat da''
Sorozabal anaiek eskertzen dute Jai Alai Leagueko Lauko Finala bikote bezala jokatzea, eta finala irabazteko indarrarekin ikusten dute euren burua, nahiz eta ziur dauden ez dutela erraza izango.
2024/10/08 - 00:29
Johan eta Gorka, Jai Alai Leagueko lehenengo finalistak
Sorozabal anaiek hiru setetan menderatu dituzte Laduche-Del Rio (15-10, 4-15 eta 5-4). Bigarren bikote finalista datorren astelehenean zehaztuko da, Erkiagak eta Basquek Barandika eta Lopezen aurka jokatu ostean.
2024/10/03 - 16:59
Denboraldiko lau bikoterik onenak, Jai Alai Leagueko lauko finalean
Urriaren 7an, 14an eta 21ean jokatuko dute Jai Alai Leagueko txapela denboraldian ondoen aritu diren lau bikoteak. Johan-Gorka vs Laduche-Del Río eta Erkiaga-Basque vs Barandika-Lopez partidak jokatuko dituzte.
2024/10/03 - 16:47
Zortzi pilotarik jokatuko dute zestako Jai Alai Leagueko lauko finala
Durangoko Ezkurdi frontoian izango dira norgehiagokak, urriaren 7an, 14an eta 21ean, 19:00etan. Azken bi jardunaldiak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai.
2024/09/21 - 15:22
Arbe-Oyhenard eta Maite-Frida nagusitu dira Hondarribiko finaletan
Arbek eta Oyhenardek irabazi dute Hondarribiko Grand Slam txapelketa. Partida lehiatuan, bi setetan hartu dituzte mendean Bixente eta Atain (14-15 eta 13-15). Emakumezkoen finalean, berriz, Maitek eta Fridak hirugarren seta behar izan dute Elaia eta Maia garaitzeko (11-15, 15-4 eta 3-5).
2024/09/18 - 17:02
Hondarribiko zesta-punta Grand Slamaren finala, ostiralean
Bixente-Atain eta Arbe-Oyhenard bikoteek jokatuko dute Hondarribiko zesta-punta Grand Slam txapelketaren finalaren aurkezpen ekitaldian. Zer-nolako partida espero duten azaldu dute.
2024/09/14 - 19:15
Arbe-Oyhenard eta Bixente-Atain, Hondarribiko Grand Slameko finalera
Arbe-Oyhenard eta Bixente-Atain bikoteak sailkatu ziren atzo ostiralean jokatuko den Hondarribiko Grand Slameko finalera. Lehendabizikoek 1-2 garaitu zituzten Erik eta Bailo (15-11, 11-15 eta 3-5); bigarrenek, berriz, 2-1 menderatu zituzten Etcheberry eta Laborde (15-5, 13-15 eta 5-1).
2024/09/07 - 22:58
Erkiagak eta Gorkak irabazi dute Paueko finala
Aritz Erkiagak eta Johan Sorozabalek irabazi dute Paueko kopako finala. 15-9 eta 15-10 hartu dituzte mendean Xabier Barandika eta David Minvielle Jai Alai Ligako azken txapelketan.
2024/08/28 - 19:11
Johan Sorozabalek eta Thibault Basquek irabazi dute Donibane Lohizuneko Nazioartekoa
Finalean, astelehenean, Ludovic Laduche eta Gorka Sorozabal hartu zituzten mendean, bi jokotan, 15-13 eta 15-7. Horrenbestez, Johanek eta Basquek eskuratu dute Jai Alai Ligako lauko finalerako txartela.
2024/08/22 - 14:29
Erkiagak eta Portetek irabazi dute Urrezko Xistera
Erkiaga eta Portet izan dira nagusi Biarritzen jokatutako Urrezko Xisteraren finalean, Johan eta Basqueren kontra: 15-12 eta 15-5. Erkiagarentzat bosgarren Xistera da.
2024/08/18 - 17:46
Erkiagak eta Mancik irabazi dute Gernikako Grand Slama
Aritz Erkiagak eta Mikel Mancisidorrek irabazi dute Gernikako Grand Slama, Johan eta Lopez 8-15, 15-9 eta 5-3 menderatuta.
2024/08/11 - 18:04
Johan-Lopez eta Erkiaga-Manzi bikoteak lehiatuko dira Gernikako Grand Slameko finalean
Johanek eta Lopezek 15-13 eta 15-12 garaitu zituzten Urreisti eta Zabala, eta Erkiagak eta Manzik 15-11 eta 15-13 menderatu zituzten Olharan eta Gorka finalera sailkatzeko.