Euskotren Winter Series
2024/02/21 - 16:07
Lau bikote lehian, Euskotren Winter Series txapelketan
Otsailaren 26an hasita, lau bikote arituko dira Euskotren Winter Series txapelketan nor baino nor, Durangoko Ezkurdi pilotalekuan. Neurketak ETB1en eta eitb.eus-en izango dira ikusgai, 22:15etik aurrera.
2023/03/14 - 23:27
Erika eta Arai, oso pozik Durangoko Winter Serieseko txapelekin
Astelehen gauean, Ezkurdi pilotalekuan, Winter Serieseko finala irabazi zuten; biharamunean, txapeldunekin izan gara. Azaldu digute nola bizi izan duten garaipena, eta zer espero duten etorkizunaren aldetik.
2023/03/14 - 22:31
Winter Series: Maite-Maialen vs Erika-Arai finaleko hiru jokaldirik onenak
Bideo honetan, 2023ko Durangoko Winter Series txapelketako finalari dagozkion hiru jokaldirik onenak ikus daitezke: 1.a (Maite), 2.a (Maite) eta 3.a (Erika).
2023/03/14 - 01:50
Erika eta Arai, Winter Serieseko txapeldunak final zirraragarri batean (12-15, 14-15)
Bigarren setaren amaiera bereziki borrokatua izan da. Lehen seta zuriek irabazi dute eta laranjek bigarrena eskuratu nahi zuten hirugarren jokoa behartzeko. Azkenean, 9 berdinketaren ostean, zuriek eskuratu dute bigarren seta ere.
2023/03/14 - 00:43
Erika-Arai: ''Partida oso gogorra izan da; pozik gaude, polita izan baita, jende pilo baten aurrean''
Durangoko Winter Serieseko txapela irabazita, Erika eta Arai oso pozik azaldu dira garaipenarekin; laguntza eta babesa ematen dizkieten pertsonak izan dituzte gogoan, finalaren ostean.
2023/03/07 - 21:55
Winter Series: Erika-Arai vs Helena-Eneritz partidako hiru jokaldirik onenak
Bideo honetan, 2023ko Durangoko Winter Series txapelketako bigarren finalerdiari dagozkion hiru jokaldirik onenak ikus daitezke: 1.a (Helena), 2.a (Helena) eta 3.a (Erika).
2023/03/07 - 17:27
Erika Mugartegi eta Arai Lejardi, emakumezkoen Winter Serieseko finalera
Erika Mugartegi eta Arai Lejardi emakumezkoen Winter Serieseko finalean izango dira. Datorren astelehenean, martxoak 13, txapelketako finalean Maite Ortiz de Mendibilen eta Maialen Aldazabalaren kontra jokatuko dute.
2023/03/07 - 12:08
Durangoko Winter Serieseko finalerako bigarren txartela, Erika-Arai bikotearentzat
Jokoa atzean kargatuz gailendu ziren Markina-Xemeingoak, bi setetan (15-8, 15-4). Lehen setean, gehiago kostatu zitzaien gorriei aurrea hartzea; bigarrenean, berriz, hasieratik izan ziren nagusi.
2023/02/28 - 21:58
Winter Series: Maite-Maialen vs Arakistain-Frida partidako hiru jokaldirik onenak
Bideo honetan, 2023ko Ezkurdi Winter Series txapelketako lehen finalerdiari dagozkion hiru jokaldirik onenak ikus daitezke: 1.a (Frida), 2.a (Arakistain) eta 3.a (Maite).
2023/02/28 - 17:16
Maite Ortiz eta Maialen Aldazabal gailendu ziren 1. finalaurrekoan, giro bikaina agertu zuen Ezkurdin
Maite Ortiz eta Maialen Aldazabal bikoteak astelehenean jokatutako finalerdia irabazi zuen. Horrenbestez, martxoaren 13an jokatuko den finala hurrengo asteko finalaurrekoaren irabazleen kontra jokatuko dute.
2023/02/28 - 02:21
Emakumezkoen Winter Series txapelketa, martxoaren 13ra bitartean, ETB1en eta eitb.eus-en
Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatuko den txapelketak hiru jardunaldi izango ditu eta lau bikote ibiliko dira lehian. Horrez gain, lauko finala jokatuko dute banaka Gernikako gizonezkoen Winter Serieseko lau puntista onenek.
2023/02/28 - 01:24
Maite eta Maialen, Durangoko Winter Serieseko finalistak Arakistaini eta Fridari irabazita (15-12, 15-13)
Partidan sartzea kostatu bazaie ere, pixkanaka tantoak bilduz joan dira eta bi setak bereganatu dituzte Maitek eta Maialenek, finalera sailkatzeko.
2023/02/27 - 17:28
Emakumezkoen Winter Series txapelketako 1. jardunaldia, gaur gauean (22:30, ETB1en eta eitb.eus-en)
Gaur, otsailaren 27a, hasiko da emakumezkoen Winter Series txapelketa. Lehenengo partida Maite-Maialen vs Arakistain-Frida izango da, eta ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko da 22:30tatik aurrera.
2023/02/23 - 17:41
Emakumezkoen Winter Series txapelketa, Durangoko Ezkurdin, hiru astez
Lau bikote lehiatuko dira datozen hiru astelehenetan, otsailaren 27tik eta martxoaren 13ra bitartean. Horrez gain, lauko finala jokatuko dute banaka Gernikako gizonezkoen Winter Serieseko lau puntista onenek.
2023/02/23 - 17:19
Durangoko Ezkurdin jokatuko den emakumezkoen Winter Series txapelketa, prest
Lau bikote ariko dira lehen aldiz jokatuko den emakumezkoen Winter Series txapelketan, eta Maite-Maialen eta Arakistain-Frida izango dira lehen partidako protagonistak. ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko dira 22:30etik aurrera.