Eusko Label Winter Series
2025/06/07 - 03:00
Honela igo dira podiumera Nazioen Ligako txapeldunak!
Gizonezkoetan Euskadi izan da txapeldun, eta emakumezkoetan, Espainia. Gainera, euskal selekzioak selekzio onenaren saria jaso du.
2025/06/07 - 02:26
Jai Alaiko Nazioen Ligako Euskadi-Frantzia partidaren laburpena
Aritz Erkiagak eta Imanol Lopezek Nazioen Liga irabazi dute Euskadirekin final handian Laduche eta Basque (Frantzia) menderatuta bi setetan (15-9 eta 15-11).
2025/06/07 - 02:10
Erkiaga eta Lopez: ''Gure helburua lortu dugu, hemen denek nahi zutena''
Aritz Erkiaga eta Imanol Lopez nagusitu dira Nazioen Ligan Euskadirekin. Pozik azaldu dira garaipenarekin, eta "denek nahi zutena" lortu dutela adierazi dute.
2025/06/07 - 01:40
Euskadik Frantzia garaitu, baina Espainiaren aurka galdu du Nazioen Ligako finala
Emakumezkoen finalean, 15-4 eta 15-9 galdu du Espainiaren aurka. Gizonezkoetan, aldiz, 15-13 eta 15-11 irabazi dio Frantziari.
2025/06/07 - 01:23
Jai Alaiko Nazioen Ligako Espainia-Euskadi partidaren laburpena
Erika Mugartegik eta Arai Lejardik (Espainia) irabazi dute Nazioen Ligako emakumezkoen finala, Elaia Gogenola eta Maia Goikoetxea (Euskadi) bi setetan garaituta (15-4 eta 15-9).
2025/06/07 - 00:18
Erika eta Arai: ''Txapelketa ona egin dugu eta pozik gaude''
Erika Mugartegi eta Arai Lejardi nekatuta baina pozik azaldu dira Nazioen Liga irabazi ondoren. Aurkari onak izan arren, txapelketa ona egin dutela nabarmendu dute.
2025/06/06 - 02:51
Erkiaga eta Lopez: ''Sentimenduak bizi-bizirik daude, baina kirolean zentratu behar gara''
Erkiaga eta Lopez Nazioen Ligako finalera sailkatu dira Euskadirekin, Espainia bi setetan garaituta (15-11 eta 15-9). Hala, Laduche eta Basque izango dituzte aurkari finalean, Frantzia ordezkatuz.
2025/06/06 - 02:47
Jai Alaiko Nazioen Ligako Euskadi-Espainia partidaren laburpena
Erkiaga eta Lopez Nazioen Ligako finalera sailkatu dira Euskadirekin, Espainia bi setetan garaituta (15-11 eta 15-9). Hala, Laduche eta Basque izango dituzte aurkari finalean, Frantzia ordezkatuz.
2025/06/06 - 02:20
Frantziak eta Euskadik jokatuko dute Nazioen Ligako gizonezkoen finala
Frantziak bi setetan irabazi dio AEBri (13-15 eta 13-15), eta Euskadik gauza bera egin du Espainiaren aurka (15-10 eta 15-9).
2025/06/01 - 00:22
Erik eta Bailo, Donostiako Grand Slameko txapeldunak!
Erikek eta Bailok hirugarren set lehiatua jokatu behar izan dute Donostiako Grand Slama irabazteko, Arbe eta Atain garaituz. Irabazten hasi dira, baina urdinek buelta eman diote partidari. Azken setean, aurkarien huts batek eman die garaipena (15-12, 9-15 eta 5-4).
2025/06/01 - 00:18
Lur eta Arai nagusitu dira Donostiako Grand Slameko finalean
Lejardi ahizpek irabazi dute Donostiako Grand Slameko finala (15-9, 13-15 eta 2-5). Lehen seta galdu arren, bigarrenean buelta eman diote partidari, eta azken setean mendean hartu dituzte Erika eta Alize.
2025/03/24 - 08:22
Women Winter Series txapelketako final handia, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
Gaur jokatuko dute Euskotren Women Winter Series Txapelketako final handia Helena-Arai eta Elaia-Oaia bikoteek. 22:20tik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en egongo da ikusgai.
2025/03/17 - 12:28
Women Winter Series txapelketako bigarren finalaurrekoa, gaur, ETB1en eta eitb.eus atarian
Gaur jokatuko da Durangon Euskotren Winter Series txapelketako 2. finalaurrekoa: Ihart-Frida vs Elaia-Oaia. Ez galdu, ETB1en eta eitb.eus atarian, 22:20tik aurrera.
2025/02/27 - 09:47
Women Winter Series, gaurtik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian
Zesta-puntaren ikuskizunak ez du etenik. Oraingoan, emakumezkoen txanda da eta, hala, martxoaren 3an, Women Winter Series txapelketaren lehen jardunaldia jokatuko dute. Ez galdu, ETB1en eta eitb.eus atarian, 22:20tik aurrera.
2025/02/18 - 10:24
Biscayne Cup Mastersaren finala, larunbatean, Floridako Dania Beachetik
Zesta-punta Atlantikoaren beste aldera daramagu oraingoan. Floridako Dania Beach pilotaleku mitikoan, Biscayne Cup Mastersaren finala jokatuko da. Larunbatean izango duzue ikusgai, 22:50etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian.
2025/02/17 - 21:46
Aritz Erkiaga eta Ion Ibarluzea: ''Oso txapelketa ona egin dugu''
Bikote bizkaitarrak bigarrenez jarraian irabazi du Eusko Label Winter Series txapelketa. Garaipenaren biharamunean Euskal Telebistan izan dira Ana Ramos aurkezlearekin hitz egiten, finalaren gainean eta zesta puntak bizi duen susperraldiaz.
2025/02/17 - 14:37
2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko finaleko hiru tanto onenak
2024-25 denboraldiko Eusko Label Winter Serieseko finaleko tantorik onenak Aritz Erkiagak egin ditu.
2025/02/17 - 10:47
Eusko Label Winter Serieseko finaleko estatistikak eta datu esanguratsuenak
Erkiagak eta Ibarluzeak irabazi dute 2024-2025 Eusko Label Winter Series txapelketa, finalean Laduche-Manci bikotea menderatuta. Bideo honetan ikus ditzakezu final handiko estatistikak.
2025/02/16 - 19:00
2024-25eko Eusko Label Winter Serieseko finaleko azken tantoa, eta podiuma
Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak 15-10 eta 15-12 garaitu dituzte Ludovic Laduche eta Mikel Manci Eusko Label Winter Serieseko finalean. Bideo honetan, partidako azken tantoa ikus daiteke, bai eta irabazleei txapela emateko ekitaldia ere.
2025/02/16 - 18:27
Erkiagaren horma-biko ikusgarria, bigarren jokoaren 13-10ekoan: hona hemen finaleko tantorik onena
Ispasterko aurrelariak eskuratu du txapelketako pilotaririk onenaren saria. Finaleko tantorik politena egin du, eta handik gutxira jantzi dute txapela Ibarluzeak eta berak.