Eusko Label Winter Series
2024/11/15 - 09:41
Eusko Label Winter Series txapelketaren laugarren jardunaldia, astelehenean, ETB1en eta eitb.eus-en
Eliteko zesta-puntako txapelketaren 4. jardunaldian, Erkiaga-Ibarluzea eta Olharan-Zabala bikoteak izango dira aurrez aurre. Ez galdu Eusko Label Winter Seriesen 4. jardunaldia, astelehenean, Gernikatik, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/11/14 - 15:45
Ongi ezagutzen al dute elkar Mancik eta Laduchek?
Manci eta Laduche puntistek erronka berezia bati egingo diote aurre bideo honetan. Galdetegia egin dute, elkar zenbateraino ezagutzen duten jakiteko.
2024/11/12 - 19:29
Eusko Label Winter Serieseko 3. jardunaldiko jokaldirik onenak
Eusko Label Winter Serieseko 3. jardunaldiko tanto onenen protagonista Eñaut Urreisti izan zen.
2024/11/12 - 18:43
Eusko Label Winter Seriesko Urreisti-Gorka vs Barandika-Lopez (2-0) partidako estatistikak eta datuak
Urreistik eta Gorkak garaipena bereganatu dute Barandikaren eta Lopezen aurka jokatutako 2024-2025 Eusko Label Winter Series txapelketako 3. jardunaldian. Bideo honetan dituzu ikusgai norgehiagokako datu eta esatistika azpimarragarrienak.
2024/11/12 - 12:29
Urreistik eta Gorkak erraz hartu zituzten faboritoak
Barandikak eta Lopezek ezin izan diote hasiera ona eman txapelketari, Urreisti eta Gorka bikote gaztearen aurka galdu egin baitzuten Eusko Label Winter Series txapelketaren hirugarren jardunaldian.
2024/11/12 - 01:01
Urreisti eta Gorka: ''Multzoko eta txapelketako faboritoak ziren; partida oso ona eginda irabazi dugu''
Eusko Label Winter Serieseko hirugarren jardunaldian, Urreistik eta Gorkak Barandika eta Lopez mendean hartu dituzte, bi jokotan, 15-10 eta 15-11. Neurketa amaituta, garaileek azaldu dute zein estrategia izan duten norgehiagokan zehar.
2024/11/12 - 00:57
Urreistik eta Gorkak Barandika-Lopez menderatu dituzte, eta zazpi puntu dauzkate Eusko Label Winter Seriesen
Mutrikuko aurrelariak eta Biarrizko atzelariak 15-10 eskuratu dute aurreneko jokoa, eta 15-11 bigarrena. Barandikak eta Lopezek ezin izan diote hasiera ona eman txapelketari.
2024/11/12 - 00:53
''Moztu!'', esan dio Gorkak Urreistiri, eta mutrikuarrak zabalean jarri du, irabazleen tantorik onenean
Lehenengo jokoan, Urreisti eta Gorka 6-3 irabazten ari zirela, Eusko Label Winter Serieseko hirugarren jardunaldian garaile irten den bikoteak tanto ikusgarria lortu du; izan ere, Eñaut Urreistik Xabi Barandika erabat engainatu duen errematea egin du.
2024/11/12 - 00:30
Zalantzen Txokoak 7-4koa eman dio Urreisti-Gorka bikoteari, bigarren jokoan
Bigarren jokoaren hamaikagarren tantoan, pilota erabat irten da Imanol Lopezen saskitik. Urreistik eta Gorkak Zalantzen Txokoa eskatu, eta tantoa eskuratu dute.
2024/11/12 - 00:21
Zalantzen Txokoak 4-2koa eman dio Barandika-Lopez bikoteari, bigarren jokoan, Urreisti-Gorka aurkari
Xabi Barandikak Zalantzen Txokoa eskatu du, bigarren jokoaren seigarren tantoan. Ematen zuen 3-3koa zela, baina Gernika-Lumoko aurrelariari arrazoia eman dio epaileak, eta Jai Alai Ligako txapeldunek eskuratu dute tantoa.
2024/11/11 - 21:30
Xabi Barandika, eta Imanol Lopez: partidaren aurreko elkarrizketak, bi puntisten artean
Eusko Label Winter Serieseko hirugarren jardunaldian, A multzoan, Urreisti-Gorka eta Barandika-Lopez bikoteen arteko partida izango da. Neurketa hasi aurretik, Xabi Barandikarekin eta Imanol Lopezekin hitz egin du EITBk.
2024/11/11 - 17:42
Honela prestatzen du bere burua Eusko Label Winter Seriesen lehen aldiz dabilen Eñaut Urreistik
Mutrikuar aurrelariak, txapelketako aurreneko jardunaldian garaipena lortu zuen, Gorka Sorozabalekin batera, Goitia-Del Rio bikotearen aurka. Urreistik azaldu digu non eta nola egiten duen entrenamendua, kantxan ehuneko ehunean jokatu ahal izateko.
2024/11/11 - 13:02
Partida gogorra aurreikusten dute Urreistik eta Barandikak, astelehen honetan, Winter Seriesen
2024-2025 Eusko label Winter Serieseko Urreisti-Gorka vs Barandika-Lopez partida jokatuko da azaroaren 11n Gernika-Lumoko (Bizkaia) Jai Alai frontoian. Urreistik eta Gorkak EITB Mediarekin neurketari buruz hitz egin dute.
2024/11/11 - 10:42
Urreisti-Gorka eta Barandika-Lopez bikoteak aurrez aurre, Eusko Label Winter Serieseko hirugarren jardunaldian
Gernikako Jai Alai frontoian jokatuko duten norgehiagoka eitb.eus-en eta ETB1en egongo da ikusgai, 22:20etik aurrera.
2024/11/08 - 08:58
Eusko Label Winter Series txapelketaren hirugarren jardunaldia, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
Eliteko zesta-puntako txapelketaren 3. jardunaldian, Barandika-Lopez eta Urresti-Gorka bikoteak izango dira aurrez aurre. Ez galdu Eusko Label Winter Seriesen 3. jardunaldia, gaur, Gernikatik, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/11/07 - 18:56
Eñaut Urreisti eta Gorka Sorozabal bikotea gertu-gertutik ezagutu dugu
2024-25eko Eusko Label Winter Seriesen laranjaz janzten den bikoteak galdera batzuk erantzun ditu. Astelehen honetan, 3. jardunaldia jokatuko dute, Barandika eta Lopezen aurka.
2024/11/05 - 20:00
Eusko Label Winter Serieseko 2. jardunaldiko jokaldirik onenak
Eusko Label Winter Serieseko 2. jardunaldiko tanto onenen protagonistak Thibault Basque, Jean Olharan eta Thomas Urrutia izan ziren.
2024/11/05 - 15:03
Eusko Label Winter Seriesko Urrutia-Basque vs Olharan-Zabala (2-0) partidako estatistikak eta datuak
Urrutiak eta Basquek garaipena bereganatu dute Olharanen eta Zabalaren kontra 2024-2025 Eusko Label Winter Seriesko B multzoko 1. jardunaldiko partidan. Hemen bildu ditugu norgehiagokako datu azpimarragarrienak.
2024/11/05 - 14:20
Urrutia-Basque nagusi, Olharan-Zabala mendean hartuta
Urrutia-Basque bikoteak Olharan eta Zabala garaitzea lortu zuen Eusko Label Winter Series zesta txapelketako bigarren jardunaldian, bi jokotan, 15-13 eta 15-12.
2024/11/05 - 01:05
Urrutia eta Basque: ''Partida bikaina izan da, erritmo oso bizikoa''
2024-25eko Eusko Label Winter Seriesen Jean Olharan eta Jon Zabala bikotearen aurka garaipena eskuratuta, Thomas Urrutiak eta Thibault Basquek nabarmendu dute lau pilotariek egindako lana; halaber, azpimarratu dute garaipena oso garrantzitsua dela.