Eusko Label Winter Series
2024/11/21 - 15:40
Aritz Erkiaga eta Jon Ibarluzea bikotea gertu-gertutik ezagutu dugu
2024-25eko Eusko Label Winter Seriesen "pantera arrosa" izenez ezagutzen den bikoteak galdera batzuk erantzun ditu.
2024/11/19 - 20:45
Eusko Label Winter Serieseko 4. jardunaldiko tantorik onenak
Eusko Label Winter Serieseko 4. jardunaldiko tantorik onenak Jean Olharanek eta Aritz Erkiagak egin zituzten.
2024/11/19 - 10:41
Eusko Label Winter Seriesko Erkiaga-Ibarluzea vs Olharan-Zabala (2-0) partidako estatistikak eta datuak
Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak bi jokotan menderatu dituzte Jean Olharan eta Jon Zabala, 15-9 eta 15-13. Partidako datuak eta estatistikak bildu ditugu bideo honetan.
2024/11/19 - 00:51
Erkiaga eta Ibarluzea: ''Lehenengo errematea ondo irteten denean, konfiantzak gora egiten du''
Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak Jean Olharan eta Jon Zabala hartu dituzte mendean, bi jokotan, 15-9 eta 15-13, Eusko Label Winter Seriesen. Partida amaituta, bi puntistek nabarmendu dute garaipen honek ia-ia jarri dituela finalerdietako ligaxkan.
2024/11/19 - 00:48
Erkiagak eta Ibarluzeak, lau puntu gehiago, Olharan eta Zabala aurkari, Eusko Label Winter Seriesen
Aritz Erkiagak eta Ion Ibarluzeak bi jokotan menderatu dituzte Jean Olharan eta Jon Zabala, 15-9 eta 15-13, eta, garaipen hori lortuta, zortzi puntu dituzte, B multzoko sailkapenean; ondorioz, ziurtatuta dute finalerdietako ligaxkan izango direla.
2024/11/19 - 00:47
Erkiagak erremate bikaina egin du bigarren jokoaren 9-6koan; irabazleen tantorik onena izan da
Bigarren jokoan, hamabosgarren tantoan, Aritz Erkiagak erremate ederra egin du, txaparen gainean, eta 9-6koa lortu du; atsedenaldia eginda, Erkiagaren eta Ibarluzearen helburua erasoan jokatzea omen zen... Eta, benetan, lortu egin dute.
2024/11/19 - 00:32
Goikok saskia konpontzen lagundu dio Jon Zabalari, bigarren jokoan
Erkiaga eta Ibarluzea 10-6 irabazten ari zirela, bigarren jokoan, Jon Zabalak laguntza eskatu dio Iñaki Osa Goikoetxeari, saskia apur bat tinkotze aldera, eta Goiko handiak Zabalaren nahia bete egin du.
2024/11/18 - 21:30
Nola lotzen dute saskia Aritz Erkiagak eta Jon Zabalak?
Erkiaga-Ibarluzea eta Olharan-Zabala bikoteak arituko dira nor baino nor gehiago Eusko Label Winter Serieseko laugarren jardunaldian; partidaren atarikoan, Erkiagak eta Ibarluzeak azaldu digute nola egiten duten saskia eskumuturrean ondo-ondo lotzeko.
2024/11/18 - 18:54
Nola prestatzen da Aritz Erkiaga Eusko Label Winter Serieseko partidetarako?
Ispasterko zestalari handiarekin izan gara, eta azaldu digu nola egiten duen Winter Seriesen ehuneko ehunean ibili ahal izateko. Halaber, Aritz Erkiagak txapelketa bera izan du hizpide, eta esan digu zein bikote ikusten duen faborito.
2024/11/18 - 11:26
Eusko Label Winter Seriesko Erkiaga-Ibarluzea vs Olharan-Zabala partida, gaur, eitb.eus-en eta ETB1en
Bi bikoteek B multzoko bigarren jardunaldiko neurketa jokatuko dute Gernika-Lumoko Jai Alai pilotalekuan. Partida ikusgai izango duzu ETB1en eta eitb.eus-en, 22:20ean.
2024/11/18 - 10:28
Winter Seriesen 4. jardunaldia, 21:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus atarian
Erkiagak eta Ibarluzeak Olharanen eta Zabalaren aurka jokatuko dute Winter Series txapelketako 4. jardunaldian. Ez galdu, gaur gauean, 21:15etik aurrera ETB1en eta eitb.eus atarian.
2024/11/15 - 09:41
Eusko Label Winter Series txapelketaren laugarren jardunaldia, astelehenean, ETB1en eta eitb.eus-en
Eliteko zesta-puntako txapelketaren 4. jardunaldian, Erkiaga-Ibarluzea eta Olharan-Zabala bikoteak izango dira aurrez aurre. Ez galdu Eusko Label Winter Seriesen 4. jardunaldia, astelehenean, Gernikatik, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2024/11/14 - 15:45
Ongi ezagutzen al dute elkar Mancik eta Laduchek?
Manci eta Laduche puntistek erronka berezia bati egingo diote aurre bideo honetan. Galdetegia egin dute, elkar zenbateraino ezagutzen duten jakiteko.
2024/11/12 - 19:29
Eusko Label Winter Serieseko 3. jardunaldiko jokaldirik onenak
Eusko Label Winter Serieseko 3. jardunaldiko tanto onenen protagonista Eñaut Urreisti izan zen.
2024/11/12 - 18:43
Eusko Label Winter Seriesko Urreisti-Gorka vs Barandika-Lopez (2-0) partidako estatistikak eta datuak
Urreistik eta Gorkak garaipena bereganatu dute Barandikaren eta Lopezen aurka jokatutako 2024-2025 Eusko Label Winter Series txapelketako 3. jardunaldian. Bideo honetan dituzu ikusgai norgehiagokako datu eta esatistika azpimarragarrienak.
2024/11/12 - 12:29
Urreistik eta Gorkak erraz hartu zituzten faboritoak
Barandikak eta Lopezek ezin izan diote hasiera ona eman txapelketari, Urreisti eta Gorka bikote gaztearen aurka galdu egin baitzuten Eusko Label Winter Series txapelketaren hirugarren jardunaldian.
2024/11/12 - 01:01
Urreisti eta Gorka: ''Multzoko eta txapelketako faboritoak ziren; partida oso ona eginda irabazi dugu''
Eusko Label Winter Serieseko hirugarren jardunaldian, Urreistik eta Gorkak Barandika eta Lopez mendean hartu dituzte, bi jokotan, 15-10 eta 15-11. Neurketa amaituta, garaileek azaldu dute zein estrategia izan duten norgehiagokan zehar.
2024/11/12 - 00:57
Urreistik eta Gorkak Barandika-Lopez menderatu dituzte, eta zazpi puntu dauzkate Eusko Label Winter Seriesen
Mutrikuko aurrelariak eta Biarrizko atzelariak 15-10 eskuratu dute aurreneko jokoa, eta 15-11 bigarrena. Barandikak eta Lopezek ezin izan diote hasiera ona eman txapelketari.
2024/11/12 - 00:53
''Moztu!'', esan dio Gorkak Urreistiri, eta mutrikuarrak zabalean jarri du, irabazleen tantorik onenean
Lehenengo jokoan, Urreisti eta Gorka 6-3 irabazten ari zirela, Eusko Label Winter Serieseko hirugarren jardunaldian garaile irten den bikoteak tanto ikusgarria lortu du; izan ere, Eñaut Urreistik Xabi Barandika erabat engainatu duen errematea egin du.
2024/11/12 - 00:30
Zalantzen Txokoak 7-4koa eman dio Urreisti-Gorka bikoteari, bigarren jokoan
Bigarren jokoaren hamaikagarren tantoan, pilota erabat irten da Imanol Lopezen saskitik. Urreistik eta Gorkak Zalantzen Txokoa eskatu, eta tantoa eskuratu dute.