WINTER SERIES
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jarraitu zuzenean Eusko Label Winter Series 2025-2026 txapelketaren aurkezpena

Neguko zesta-punta txapelketaren bosgarren edizioaren aurkezpena, gaur goizean, Lagako hondartzan.
Eusko Label Winter Series 2024 edizioko puntistak. Irudia: EITB Media
Eusko Label Winter Series 2024 edizioko puntistak. Irudia: EITB Media

Gaur goizean, Lagako hondartzan, Ibarrangelun, Eusko Label Winter Series 2025-2026 txapelketaren bosgarren edizioaren aurkezpen ofiziala egingo da. Ekitaldia 11:30ean hasiko da eta streaming bidez ikusi ahal izango da eitb.eus-en.

Antolatzaileek zesta-puntaren neguko egutegian erreferente gisa finkatu den lehiaketaren xehetasunak azalduko dituzte, hala nola parte hartuko duten puntistak zeintzuk izango diren eta zein bikote osatuko dituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X