Lau t'erdikoa
2023/10/31 - 17:51
Jon Ander Peñak eta Peio Etxeberriak badituzte larunbatean Ogetan jokatuko duten finalerdirako pilotak
Biak ala biak pozik azaldu dira, materiala aukeratuta. Tolosarrak eta zenoztarrak aukera bikaina dute; izan ere, irabazlea aurreneko aldiz iritsiko da Lau t'erdikoaren final handira.
2023/10/31 - 16:42
Igandean hasiko da emakumezkoen Lau t'erdiko Txapelketa
Okondon hasiko da emakumezkoen lau t'erdiko pilota txapelketa nagusia. Irabazteko hautagai nagusiak ezagutuko ditugu bideo honetan.
2023/10/29 - 21:29
Peñak Artola menderatu du 22-20, eta Peio Etxeberriaren aurka jokatuko du Lau t'erdiko Txapelketako finalerdia
Jon Ander Peñak 22-20 irabazi dio Iñaki Artolari Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako azken partida. Hala, multzoko bigarren postua eskuratu du eta Peio Etxeberriaren aurka lehiatuko da finalerdietan.
2023/10/28 - 22:07
Jakak Lau t'erdiko finalerdietarako txartela lortu du, Ezkurdia txapelduna kanporatuta (22-16)
Erik Jakak Lau t'erdiko Txapelketako finalerdia jokatuko du Jokin Altunaren aurka, final-laurdenetako ligaxkako A multzoko 3. jardunaldian Joseba Ezkurdia mendean hartu baitu 22-16ko emaitzarekin. Ezkurdia txapelduna titulua berresteko aukerarik gabe geratu da horrela.
2023/10/25 - 19:56
Peñak eta Artolak Beotibarren jokatuko duten partida erabakigarrirako materiala hautatu dute
Biek ala biek sari potoloa nahi dute; izan ere, irabazlea Lau t'erdiko Txapelketaren finalerdietan izango da, eta galtzailea, ordea, kenpo geldituko da.
2023/10/24 - 19:33
Ezkurdiak eta Jakak hil ala biziko partida jokatuko dute, Lau t'erdikoan, Bermeon, finalerdietan izateko
Egungo txapeldunak eta 2020ko txapeldunordeak neurketa erabat erabakigarria dute larunbatean, Artza pilotalekuan; irabazlea finalaurrekoetan izango da, eta galtzailea, aldiz, txapelketatik kanpo geldituko da. Partidarako materiala hautatuta dute.
2023/10/23 - 19:43
Altuna sailkatuta dago, eta ez du jokatuko asteburuan; Ezkurdia-Jaka eta Artola-Peña partidak, erabakigarriak
Ostiralean Bilbon Peio Etxeberriaren aurkako neurketa galduta, Ezkurdia egungo txapeldunak Jakarekin izango du jokoan, larunbatean Bermeon, finalerdietan aritzea; Artolak eta Peñak, igandean, finalaurrekoetan izateko azken txartela bilatuko dute. Altuna eta Peio Etxeberria sailkatuta daude.
2023/10/21 - 19:20
Peio Etxeberriak ahituta amaitu du Ezkurdiaren aurkako partida
Lau t'erdiko Txapelketako finalerdietarako txartela lortu du Peio Etxeberriak, final-laurdenetako ligaxkako 2. jardunaldiko partidan Joseba Ezkurdia mendean hartuta, 19-22ko emaitzarekin. Zenozkoak leher eginda bukatu du.
2023/10/21 - 15:18
Peio Etxeberriak Lau t'erdiko finalerdietarako txartela lortu du, Ezkurdiaren aurka garaipena bereganatuta
Bilboko Deportivo frontoiak hartu du Peio Etxeberriaren eta Joseba Ezkurdiaren arteko lehia. Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkako A multzoko 2. jardunaldiko partidan, Etxeberriak mendean hartu du Ezkurdia, 19-22ko emaitzarekin. Ondorioz, Zenozkoa finalerdietarako sailkatu da.
2023/10/21 - 01:59
Peio Etxeberria Lau t'erdiko finalerdietarako sailkatu da, Ezkurdia mendean hartuta (22-19)
Peio Etxeberriak 22-19 irabazi dio Ezkurdiari, Lau t 'erdiko txapeldunaren aurka lortu duen lehen garaipena, eta finalerdietarako txartela lortu du. Hemen ikus dezakezu azken tanto ikusgarria.
2023/10/19 - 00:55
Ezkurdiak eta Peio Etxeberriak, Bilboko Deportivon, eta Altunak eta Peñak, Eibarren, materiala aukeratu dute
Partidak ostiralean eta igandean jokatuko dituzte, hurrenez hurren. Lau pilotariek garaipena eskuratu zuten aurreneko jardunaldian.
2023/10/18 - 23:02
Salaberriak ez du jokatuko Jakaren aurka, eta ez du Lau t'erdikoaren finalerdietan izateko aukerarik
Minduta du eskuineko eskua, eta horregatik geratu da bertan behera partida. Erik Jakak, hala, 22-0 irabazi du final laurdenetako ligaxkaren bigarren jardunaldian, eta aurreneko puntua eskuratu du, A multzoan. Ezkurdia menderatuz gero, Peio Etxeberria finalaurrekoetara sailkatuko da.
2023/10/18 - 19:19
Ezkurdiak eta Peio Etxeberriak Deportivon jokatuko duten partidarako materiala aukeratu dute
Bilboko Deportivon izango da Lau t'erdikoaren txapelketako neurketa hori; aspaldiko partez egingo dute esku pilotako partida handia Bizkaiko hiriburuko pilotaleku horretan. Joseba Ezkurdiak eta Peio Etxeberriak, baina, ondo ikusi dute frontoia.
2023/10/14 - 23:03
Jon Ander Peñak 22 eta 19 irabazi dio Aitor Elordiri
Tolosarra asko sufrituta gailendu da Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatutako final-laurdenetako ligaxkako 1. jardunaldiko partidan.
2023/10/14 - 15:57
Altunak Artola menderatuta ekin dio Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkari
Jokin Altunak 22-15eko emaitzarekin irabazi dio Iñaki Artolari Amezketan jokatutako Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko partida. B multzoan lehen puntua, beraz, Altuna III.ak lortu du.
2023/10/12 - 22:58
Peio Etxeberria Jaka baino gehiago izan da Sorian (22-9)
Peio Etxeberria zenoztarra erraz gailendu zaio Erik Jakari Lau t'erdiko Txapelketako final-laurdenetako 1. jardunaldian. Nafarrak 22-9 irabazi dio gipuzkoarrari.
2023/10/11 - 23:10
Urrutikoetxeak zuntz-haustura dauka
Zaratamoko aurrelariari egin dizkioten proben arabera, ezkerreko hankako soleo muskulua dauka minduta.
2023/10/10 - 22:40
Altuna-Artola eta Ezkurdia-Salaberria partidetako pilotariek astebururako materiala hautatu dute
Jokin Altunak eta Iñaki Artolak ostiralean neurtuko dituzte indarrak Amezketan, final-laurdenetako ligaxkako 1. jardunaldian. Igandean, berriz, Joseba Ezkurdiaren eta Iker Salaberriaren txanda izango da.
2023/10/10 - 11:31
Artolak, Jakak, Salaberriak eta Peñak jokatuko dute Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxka
Lau t'erdiko txapelketa joan den asteburuan hasi zen final-zortzirenekin, eta askorako eman du. Aste honetan, hasiko da final-laurdenetako ligaxka.
2023/10/08 - 22:35
Salaberria eta Peña Lau t'erdiko final-laurdenetako ligaxkan egongo dira
Iker Salaberriak eta Jon Ander Peñak Lau t'erdikoaren final-laurdenetako ligaxkarako txartelak lortu dituzte. Salaberriak mendean hartu du Mikel Urrutikoetxea (22-14) eta Jon Ander Peñak irabazi egin dio Danel Elezkanori (22-5).