Emakume Master Cup
2023/01/25 - 22:06
Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketa urtarrilaren 19an hasi eta martxoaren 26an amaituko da
Donostiako Aquariumean aurkeztu da 2023ko Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketa. Hauek dira maila nagusian lehiatuko diren lau bikoteak: Garai-Gaminde, Aldai-Mendizabal, Arrizabalaga-Capellan eta Arrarte-Arrilaga. Txapelketa urtarrilaren 29an hasiko da. Finala martxoaren 26an jokatuko da.
2022/12/13 - 18:31
Amaia Aldai, txapela jantzi eta biharamunean
Amaia Aldaik jantzi zuen 2022ko Emakume Master Cupeko txapela. Olatz Arrizabalaga hartu zuen mendean (22-15), titulua berrituz. EITB Mediarekin egon da bere ibilbideaz eta etorkizunaz solasean.
2022/12/11 - 15:35
Amaia Aldaik bigarrenez jarraian jantzi du Lau t' erdiko txapela
Abenduaren 11n, Emakumeen Master Cupeko finala jokatu zen Zornotzan. Amaia Aldai nagusitu zen Olatz Arrizabalagaren aurka, final parekatuan. Dimakoak (Bizkaia) eraman zuen txapela etxera bigarren urtez jarraian.
2022/12/07 - 17:31
Aldai - Arrizabalaga, faborito argirik gabeko finala
Amaia Aldaik eta Olatz Arrizabalagak joatuko dute Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko finala, larunbatean, abenduaren 10ean. Finala ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahalko da, 22:00etan.
2022/12/04 - 18:44
Arrizabalaga eta Aldai, Lau t'erdiko finalera
Arrizabalagak 22 eta 2 irabazi dio Gaminderi; Aldai, aldiz, 22 eta 7 gailendu zaio Arrillagari. Final handia, hurrengo larunbatean izango da, hilak 11, Zornotzan.
2022/12/04 - 18:43
Arrizabalagak eta Aldaik jokatuko dute Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko finala
Olatz Arrizabalagak erakustaldia eman du Gaminderen aurka (22-2) lehen finalerdian. Bigarrenean, Aldai aise nagusitu zaio Arrillagari (22-7). Horrenbestez, bi faboritoak egongo dira larunbateko finalean.
2022/10/27 - 18:49
Larunbatean hasiko da Lau t'erdiko Laboral Kutxa Mastersa, Legution
Asteburuan Lau t'erdiko Laboral Kutxa Mastersa hasiko da eta 28 pilotari lehiatuko dira pilota mistoarekin. Bestalde, finala, Zornotzan jokatuko da, abenduaren 10ean.
2022/10/16 - 16:55
Arrizabalaga eta Capellan, Hiru Hiriburuakeko irabazleak finalean Aldai-Mendizabal bikotea mendean hartuta
Arrizabalagak eta Capellanek jantzi dituzte txapelak Hiru Hiriburuak Txapelketako finala Aldairi eta Mendizabali irabazita, 22-15eko emaitzarekin. 1.400 pertsona egon dira Atano III.a frontoiko harmailetan.
2022/10/11 - 19:30
Hiru Hiriburuetako finala: Arrizabalaga-Capellan eta Aldai-Mendizabal parez pare Atano III.a frontoian
Arrizabalaga-Capellan eta Aldai-Mendizabal parez pare izango dira Hiru Hiriburuak txapelketako finalean. Donostiako Atano III.a frontoian jokatuko da eta ETB1en eta eitb.eusen egongo da ikusgai.
2022/10/02 - 16:59
Aldai-Mendizabal eta Etxegarai-Oses bikoteak Hiru Hiriburuen Txapelketako finalerdietara sailkatu dira
Aldaik eta Mendizabalek 22-11 irabazi diote Arraiza-Gaminde bikoteari final-laurdenetan; Etxegaraik eta Osesek mendean hartu dituzte Beitia eta Zabala (22-5).