Emakume Master Cup
2023/12/17 - 15:56
Amaia Aldaik hirugarrenez jarraian irabazi du Lau t'erdiko txapela
Dimoztarra Goiuri Zabaleta 14 urteko leitzarrari gailendu zaio Durangon, 22 eta 13. Aldai nagusi izan da, baina Zabaletak kalitatezko tantoak egin ditu.
2023/12/17 - 15:09
Amaia Aldai: ''Oso pozik nago egindako lanarekin eta txapelketari eman diodan amaierarekin''
Amaia Aldaik hirugarrenez jarraian irabazi du Lau t'erdiko txapela. Dimoztarra Goiuri Zabaleta 14 urteko leitzarrari gailendu zaio Durangon, 22 eta 13. "Oso pozik nago egindako lanarekin eta txapelketari eman diodan amaierarekin'', adierazi du Aldaik partida amaitu eta gero.
2023/12/14 - 22:26
Goiuri Zabaleta, igandeko finalerako prest
Abenduaren 17an Lau T'erdiko Emakume Master Cupeko finala jokatuko dute Durangon Amaia Aldaik eta Goiuri Zabaletak. Leitzarrarentzat estreinako finala izango da txapelketa honetan.
2023/12/13 - 23:22
Aldai vs Zabaleta, Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko finalean, igandean
Amaia Aldai eta Goiuri Zabaleta gaztea (14 urte) izango dira aurerz aurre igande honetan jokatuko den Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko finalean. neurketa Durangoko Ezkurdi pilotalekuan jokatuko da, eta ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango da
2023/12/06 - 16:04
Zabaletak eta Aldaik jokatuko dute Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko finala
Goiuri Zabaletak 22-19 hartu du mendean Garai, partida gogor batean. Bigarrenean, berriz, Aldai aise nagusitu zaio Arrillagari (22-3). Finala abenduaren 17an jokatuko dute, Durangoko Ezkudi pilotalekuan.
2023/12/06 - 16:01
Zabaletak eta Aldaik lortu dute Emakume Master Cupeko finalerako txartela
Goiuri Zabaletak 22-19 hartu du mendean Leire Garai; Aldaik, ordea, aise irabazi dio Miriam Arrillagari. Finala abenduaren 17an jokatuko dute, Durangoko Ezkurdi frontoian.
2023/10/15 - 17:01
Aldai eta Bergara, Hiru Hiriburuak torneoko txapeldunak
Amaia Aldaik eta Arrate Bergarak jantzi dute Hiru Hiriburuak torneoko txapela, finalean Leire Garai eta Irati Zabala mendean hartuta 22-19ko emaitzarekin.
2023/10/01 - 17:00
Hiru Hiriburuak pilota torneoaren bigarren edizioari hasiera eman diote Gasteizen
Gaur hasi da Hiru Hiriburuak pilota torneoaren bigarren edizioa, Mendizorrotzan. 64 pilotarik parte hartuko dute, bost mailatan banatuta. Alde batetik, pilota goxoarekin gazteak eta nagusiak aritu dira eta bestetik, pilota mistoarekin gazteek, promesek eta elite mailako pilotariek jardun dute.
2023/09/27 - 16:52
Hiru Hiriburuak torneoa igandean hasiko da Gasteizen
Urteko hitzordu garrantzitsuenetakoa da emakumezko pilotarientzat. Iaz baino parte hartzaile gehiago izango dira, eta final handia urriaren 15ean jokatuko dute Bilbon.
2023/09/26 - 16:28
Olatz Arrizabalaga: ''Ez nuen pentsatzen bi finalak irabaziko nituenik''
Gernikarrak bi final irabazi ditu iragan asteburuan: San Mateoetako torneoa eta udako Mastersa. Orain, Buruz Burukoa du helburu.
2023/09/20 - 23:24
Igandean jokatuko duten Emakume Master Cup torneoaren finala aurkeztu dute
Hirugarren posturako partidan, Etxegarai-Gaminde eta Garai-Capellan arituko dira nor baino nor gehiago; final handian, aldiz, Amaia Aldaik eta Uxue Osesek Olatz Arrizabalaga eta Leire Galeano izango dituzte aurkari. Igandeko 12:00etan hasiko da, eta EITBk zuzenean emango du.
2023/07/30 - 22:58
Amaia Aldaik irabazi du Boiseko Torneoa, finalean Olatz Arrizabalaga 22-19 menderatuta
Aldai 19-12 ere izan da aurretik markagailuan, baina Arrizabalaga tanto bakarrera hurbildu zaio, 19-20. AEBn jokatutako emakumezkoen lehen pilota txapelketa izan da.
2023/07/12 - 20:47
Pilotariak, ilusioz Emakume Master Cupeko udako torneoari ekiteko
Olatz Arrizabalagaren, Amaia Aldairen eta Enara Gaminderen adierazpenak Udako Master Laboral Kutxa Torneoari buruz. Arrizabalagak "txapelketa luze bat egotea polita izango" dela adierazi du.
2023/07/08 - 17:09
Zabaleta eta Gaminde, San Fermin Torneoko garaile
Goiuri Zabaletak eta Enara Gamindek Emakumezkoen Sanferminetako Master Cup Torneoa irabazi, eta txapela jantzi dute. Ezustekoa eman dute eta 22-17 irabazi diote Arrizabalaga-Oses bikoteari.
2023/07/07 - 21:29
Emakumezkoen Sanferminetako MasterCup Torneoa, larunbat honetan, eitb.eus-en eta ETB1en
Aldai-Bergara eta Garai-Galeano bikoteek hirugarren postuagatik neurtuko dituzte indarrak, eta ondoren Arrizabalaga-Oses eta Zabaleta-Gaminde finalean lehiatuko dira. Partidak zuzenean ikusi ahalko dira eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/04/25 - 17:51
Emakumezkoen esku-pilota, Estatu Batuetara aurtengo udan
Emakumezkoen esku-pilota udan Estatu Batuetara egingo du. Uztailaren 26tik abuztuaren 4ra bitarte, Hiru Hiriburuak Torneoko txapeldunek eta txapeldunordeek Boisen jokatuko dute, Idahon, Basque Country Nazioarteko Txapelketan.
2023/03/27 - 22:50
Olatz Arrizabalaga: ''Igandean hartu nituen erabaki gehienak onak izan ziren''
Gernika-Lumoko aurrelariak laugarrenez bereganatu zuen igandean Binakako txapela. Uxue Oses bikote zuela 22-14 garaitu zituzten Amaia Aldai eta Nora Mendizabal. Orain, buruz burukoan jarri du jo puntua Arrizabalagak.
2023/03/26 - 17:06
Olatz Arrizabalagak eta Uxue Osesek irabazi dute Emakume Master Cupeko Binakako Txapelketa
Arrizabalagak eta Osesek jantzi diuzte txapelak Binakako Txapelketako finalean Amaia Aldai eta Nora Mendizabal mendean hartuta 22-14ko emaitzarekin.
2023/03/26 - 16:46
Oses: ''Pozik nago egindako lanarekin, txapela beti da preziatua eta ondo gordeko dut''
Uxue Osesek Binakako Txapelketa irabazi du Olatz Arrizabalagrekin bikotea osatuta. Finalean mendean hartu dituzte Amaia Aldai eta Nora Mendizabala (22-14). Hemen dituzu Osesen adierazpenak.
2023/03/26 - 16:34
Arrizabalaga: ''Pilota aldaketarekin asmatu egin dugula uste dut eta finalak horrela ere irabazten dira''
Olatz Arrizabalagak Emakume Master Cupeko Binakako txapela jantzi du Uxue Osesekin batera finalean Amaia Aldai eta Nora Mendizabal mendean hartuta 22-14ko emaitzarekin. Partida amaituta EITB Mediarekin hitz egin du Arrizabalagak.