Buruz Burukoa
2023/06/03 - 14:27
Jokin Altuna eta Aitor Elordi, Buruz Buruko txapelaren bila
Ekainaren 4an jokatuko da Buruz Buruko Txapelketako finala, Bilboko Bizkaia frontoian. Jokin Altuna eta Aitor Elordi ibiliko dira nor baino nor gehiago. Jaialdia 17:00etan hasiko da, eta zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2023/06/02 - 17:03
Buruz Buruko txapeldunen pronostikoak Altunaren eta Elordiren arteko finalerako
Buruz Buruko txapeldunak Sondikan bildu dira. Han izan dira Galarza, Martinez de Irujo, Olaizola II.a, urrutikoetxea, Irribarria, Bengoetxea VI.a, Jaka, Atano X. eta Gorostiza. Finlari buruz hitz egin dute EITB Mediarekin.
2023/06/01 - 18:58
Altunak eta Elordik Buruz Buruko finalerako materiala aukeratu dute
Antzeko pilotak aukeratu dituzte batak zein besteak eta biak gustura geratu dira. Hiru aldiz neurtu dituzte indarrak Altunak eta Elordik, eta hiruretan amezketarra nagusitu da. Igandean nor nagusitzen den ikusi beharko.
2023/05/31 - 18:32
Elordi, final handirako prest
Aitor Elordi prest da Jokin Altunaren aurkako Buruz Buruko finalerako. Ekainaren 4an izango dute jokoan txapela. Elordik lansaioa egin du Bizkaia frontoian eta sasoiko iritsiko da finalera.
2023/05/31 - 18:15
Jokin Altuna, pilota odolean aitaren zein amaren aldetik
Jokin Altunak Buruz Buruko finala jokatuko du Aitor Elordiren aurka ekainaren 4an. Amezketako pilotariak EITB Mediarekin hitz egin du finalari buruz. Gainera, familiako pilotariak ere izan ditu mintzagai.
2023/05/30 - 22:45
Jokin Altuna: ''Iganderako gogo handiarekin nago''
Jokin Altunak entrenamendua egin du Bizkaia pilotalekuan, igandean Aitor Elordiren aurka jokatuko duen Buruz Buruko finalari begira.
2023/05/30 - 20:47
Nor ikusten dute faborito gainontzeko pilotariek, Altuna edo Elordi?
Jokin Altunak eta Aitor Elordik igandean jokatuko duten buruz buruko finalak ikusmina piztu du pilotarien artean. Batzuek argi daukate zein den faborito nagusia.
2023/05/30 - 19:39
Luisfer Salaberria: ''Elordi Mallabiko surfista da; Altuna, Amezketako magoa''
Luisfer Salaberria lezotarrak leku berezia du egungo pilotarien artean. Martin Alustizaren laguna, gertuko harremana du pilotariekin. Beti umoretsu eta irrifartsu, zaletasuna modu berezian bizi du Salaberriak.
2023/05/29 - 17:38
Aitor Elordi, arian-arian landutakoa
Buruz Buruko finalerako atzerako kontaketa hasi da. Aitor Elordik igandean Altuna III.aren aurka Bizkaia Frontoian jokatuko duen partidarako prestaketa egiten ari da, Gontzal Urionabarrenetxea prestatzaile fisikoaren laguntzarekin. Aitorrekin eta Gontzalekin egon gara.
2023/05/27 - 17:39
2023ko Buruz Buruko Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
2023ko Buruz Buruko Txapelketa apirilaren 7an hasi eta ekainaren 4an bukatuko da. Finala Bizkaia Frontoiak hartuko du.
2023/05/27 - 01:20
Dario jaun eta jabe izan da Ezkurdiaren aurka Buruz Buruko hirugarren postua lortzeko
Errioxarra geldiezin ibili da partida osoan zehar eta uneoro atzetik ibiltzera behartu du nafarra. Azken tantoetan erreakzionatu duen arren, beranduegi izan da Ezkurdiarentzat.
2023/05/24 - 18:22
Bakaikoa eta Salaberria, prest Promozioko Buruz Buruko Txapelketako finalerako
Joanes Bakaikoak eta Iker Salaberriak jokatuko dute Promozio Mailako Buruz Buruko finala larunbatean, maiatzaren 27an, Labrit pilotalekuan. Iruñeko frontoi hartan hautatu dute materiala final handirako.
2023/05/22 - 18:02
Aitor Elordiren ametsak ez du etenik
Bizkaitarra azken orduan sartu zuten Buruz Buruko Txapelketan Zabaletaren hutsunea betetzeko, eta aurkari guztiak atzean utzi ditu finalera iritsi arte. Ekainaren 4ko final handian Jokin Altuna izango du aurkari.
2023/05/21 - 23:24
Elordik Dario garaitu du eta Altunaren aurka jokatuko du buruz buruko finala
22-15eko emaitzarekin, pilotari bizkaitarrak Jokin Altunaren aurka jokatuko du txapelketako final handia ekainaren 4an Bizkaia Frontoian.
2023/05/21 - 23:19
Aitor Elordi izango da Jokin Altunaren aurkaria Buruz Buruko finalean
Bizkaitarrak Dario hartu du mendean bigarren finalerdian, 22 eta 15, Gasteizko Ogeta pilotalekuan. Buruz Buruko finala ekainaren 4an jokatuko dute Elordik eta Amezketakoak, Bilbon.
2023/05/20 - 23:43
Jokin Altuna, Buruz Buruko Txapelketako lehen finalista
Amezketako pilotariak irabazi egin dio Joseba Ezkurdiari 12-22ko emaitzarekin finalerdietako partida, eta finala jokatuko du Darioren eta Elordiren arteko neurketako garailearen kontra.
2023/05/20 - 23:06
Altuna Buruz buruko finalera sailkatu da Ezkurdia menderatuta (22-12)
Jokin Altunak Buruz Buruko Txapelketako finalerako txartela eskuratu du larunbat honetan, finalerdietan Joseba Ezkurdia mendean hartuta 12-22ko emaitzarekin Iruñeko Labrit frontoian.
2023/05/18 - 18:03
Ezkurdiak eta Altunak finalerdirako materiala aukeratu dute, Labriten
Joseba Ezkurdia eta Jokin Altuna Labriten bildu dira finalerdirako materiala aukeratzeko. Larunbatean, maiatzaren 20an, Buruz Buruko finalera sailkatzeko txartela izango dute jokoan, Iruñeko frontoian.
2023/05/17 - 20:05
Dario eta Elordi, euren ametsa betetzetik gertu
Buruz Buruko Txapelketaren bigarren finalista igande honetan erabakiko da Ogeta pilotalekuan, Gasteizen, Dario eta Elordiren artean. Irabazleak Bananako Txapelketaren lehen finala jokatu luke. Asteazken honetan finalerdiko materiala aukeratu dute.
2023/05/13 - 23:43
Jokin Altuna erraz gailendu zaio Danel Elezkanori 22 eta 12
Joseba Ezkurdiaren aurkako finerdirako sasoian dagoela argi utzi du Altunak Danel Elezkanoren aurka jokatu duen final-laurdenetako ligaxkako azken partidan. Jaun eta jabe izan da Amezketakoa.