Jakak ezustekoa eman eta Buruz Buruko txapela jantzi du
Erik Jaka Lizartzako pilotaria da 2020ko Buruz Buruko txapelduna, final handian ezustekoa eman eta Jokin Altuna adiskideari 22 eta 20 irabazita. Partida ikuslerik gabe jokatu da, pandemiaren osasun murrizketen ondorioz, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
Jaka Altuna baino askoz gehiago izan da hasieratik eta 5 eta 0 aurreratu da markagailuan. Sake bortitza eta abiadura izan dira Lizartzako pilotariaren armak. Altunari, berriz, asko kosta zaio partidan sartzea eta ezinean aritu da denbora gehienean.
Partida osoan ez da berdinketarik izan, hasierako 0 eta 0ekoa kenduta. Jaka aurretik izan da beti, eta alderik handiena bederatzi tantokoa izan da (16-7). Altuna, urdinez jantzita, 17 eta 14 hurbildu da momentu batean baina Jakak ihes egin dio berriz 21 eta 14koa markagailuan jarri arte.
Altunak azken ahalegin bat egin du, amorruz, finala galtzear zegoela ikusita eta 21 eta 20 jarri du finala. Hala ere, Jakak ez du hutsik egin, eta dejada batekin eman dio amaiera finalari. Ondorioz, Lizartzarrak jantzi du txapela, bere ibilbideko lehen final handian. 26 urteko pilotariak zazpi urte egin ditu orain arte profesionaletan.
Finaleko tanto guztiak: 1-0, 2-0, 3-0, 4-0, 5-0, 5-1, 5-2, 6-2, 6-3, 6-4, 7-4, 8-4, 9-4, 9-5, 9-6, 9-7, 10-7, 11-7, 12-7, 13-7, 14-7, 15-7, 16-7, 16-8, 16-9, 16-10, 17-10, 17-11, 17-12, 17-13, 17-14, 18-14, 19-14, 20-14, 21-14, 21-15, 21-16, 21-17 21-18, 21-19, 21-10, 22-20.
Zure interesekoa izan daiteke
Buruz Buruko Txapelketa, final-laurdenetara begira
Erik Jaka izan da asteburu honetako Buruz Buruko Txapelketako azken jardunaldiko protagonistetako bat, partida amaieran Ezkurdiaren aurka markagailua irauli ondoren.
Handia egin du Jakak, azken unean Ezkurdiari partida iraulita (21-22)
Larunbat honetan, Lizarran jokatutako Buruz Buruko Txapelketaren ligaxkako final-zortzirenetan, azken unean markagailua iraulita garaitu du Erik Jakak Joseba Ezkurdia, eta final-laurdenetarako sailkatu da.
Zabalak erraz garaitu du Bakaikoa (5-22), eta final-laurdenetara igaro da
Javier Zabalak erraz (5-22) menderatu du Joanes Bakaikoa Buruz Buruko Txapelketaren ligaxkako final-zortzirenetan, Logroñon, eta final-laurdenetarako sailkatu da.
Dario Buruz Buruzko Txapelketako final-laurdenetan izango da, Elordi kanporatuta (22-6)
Dario Gomezek nagusitasunez (22-6) garaitu du Aitor Elordi Buruz Buruko Txapelketaren ligaxkako final-zortzirenetan, Bastidan, eta final-laurdenetarako sailkatu da.
Buruz Burukoa abian da, Altuna, faborito nagusia, Laso, Artola eta Larrazabal zerrendaburu direla
Laurak zuzenean sailkatuko dira final-laurdenetako ligaxkara, eta bertan lau txapeldun multzo berean elkartu daitezke: Laso, Altuna, Elordi eta Jaka, azken biek final-zortzirenetako kanporaketa gainditzen baldin badute. Serie B txapelketan, zozketak Zubizarreta anaia ataudarren arteko neurketa utzi du.
Hamabi pilotari izango dira lehian 2026ko Buruz Buruko Txapelketan; apirilaren 3an hasiko da
Finala Nafarroa Arenan jokatuko dute, maiatzaren 31n. 2025eko ekitaldiarekin alderatuta, Bakaikoa Senarren ordez arituko da, Baikon, eta Aspen ez da aldaketarik izango. Final-zortzirenetan, partida hauek izango dira: Dario-Elordi, Bakaikoa-Zabala, Peña II-P. Etxeberria eta Ezkurdia-Jaka.
Peña II.a Buruz Buruko Txapelketan izango da, Mariezkurrena erraz garaitu ostean (22-7)
Jon Ander Peñak Buruz Buruko Txapelketa jokatzeko txartela bereganatu du, azken kanporaketan Jon Mariezkurrena nagusitasun handiz menderatuta (22-7).
Bakaikoak Buruz Buruko txapelketa jokatuko du, Senar kanporatu ostean
Joanes Bakaikoak 22-21 irabazi dio Beñat Senarri Zumarragan jokatutako Buruz Buruko txapelketako aurrekanporaketan. 21-14 aurretik joan da ataundarra, baina nafarrak zortzi tanto jarraian egin ditu; ondorioz, Bakaikoa aurtengo txapelketa nagusian izango da, Senar kanporatuta.
Jon Mariezkurrenak buruz burukoaren atarikoa jokatuko du Peña II.aren aurka, larunbatean, Oiartzunen
Baikoko atzelaria berriro agertuko da hilabete eta erdiko bajaren ondoren, eskuan izan duen lesioagatik.
Azken finalak eta Buruz Buruko palmaresa
Retegi II.a, hamaikarekin, da Banakako Txapelketa gehien irabazi dituen pilotaria.