Final handia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aimar Olaizola eta Martinez Irujo, aurrez aurre txapelaren bila

Olaizola II.ak titulua defendatuko du, eta Iberoko pilotariak bere bosgarren txapela eskuratu nahiko du, Bizkaian. Jarraitu finala zuzenean ETB-1en eta eitb.com-en, igandean, 17:00etatik aurrera.
Argazkia: EiTB

Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok Buruz Buruko Txapelketako finala, berriz ere jokatuko dute Bilboko Bizkaia pilotalekuan (zuzenean, igandean 17:00etatik aurrera ETB-1en eta eitb.com-en). 2012ko finala errepikatu egingo da Miribillako pilotaleku beltzean. Goizuetako aurrelariak sasoi onean dagoela erakutsi du, eta txapela defendatuko du. Hala ere, Iberoko pilotaria bolada onean helduko da, eta bere bosgarren titulua lortzeko gogor borrokatuko du.

Olaizola II.ak Mikel Urrutikoetxea gainditu zuen finalerdian (22-12), partida gogorra gaindituta. Asegarcekoaren sentzasioak oso onak dira, baina aurrean aurkari gogorra izango du. Irujok 13-22 gainditu zuen Oinatz Bengoetxea, frontoian indar erakustaldia eman ondoren.

Pilotariak aukeratutako materialarekin guztiz ados gelditu ez arren, beste titulu bat, beste txapela bat lortzeko gogoekin daude. Azken urteetako bi pilotari onenak direla argi utzi dute, eta euren arteko lehiak historiara pasa dira, eta pasako dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X