Binakakoa
2025/01/01 - 21:58
Jakak eta Imazek jarraian egin dituzte azken zortzi tantoak, Altuna-Aranguren aurkari (17-22)
Jokin Altuna eta Aitor Aranguren 17-14 ari ziren gailentzen, Astelenan, baina Erik Jakak eta Ander Imazek zortzi tanto lortu dituzte segidan, eta garaipena eskuratu dute.
2024/12/30 - 23:18
Senarrek eta Mariezkurrenak Peio Etxeberria eta Martija menderatu dituzte, 22-15
Beñat Senar Iñaki Artolaren ordez kantxaratu da, eta aurrelariak ondo baliatu du enpresak emandako aukera, partida bikaina egin baitu. Artola-Mariezkurrena bikoteak, horrenbestez, bost puntu ditu, dagoeneko.
2024/12/29 - 22:29
Lasok eta Iztuetak bosgarren puntua lortu dute Binakakoan, Altuna eta Aranguren mendean hartuta (22-13)
Gasteizen jokatutako neurketa gogorra izan da, eta, azkenean, Unai Lasok eta Martxel Iztuetak garaipena eskuratu dute. Jokin Altunak eta Aitor Arangurenek bi norgehiagoka irabazita jarraitzen dute sailkapenean.
2024/12/28 - 22:01
Peñak eta Albisuk irabazi dute beheko postuetako lehia, Etxeberria eta Martija menderatuta (22-14)
Peñak eta Albisuk urrezko garaipena lortu dute Labriten, Peio Etxeberria eta Martija menderatuta. Horrela, Binakako Txapelketako seigarren jardunaldian lortu dute lehen garaipena.
2024/12/28 - 21:59
Artolak eta Mariezkurrenak laugarren garaipena lortu dute Elordi eta Zabaleta garaituta (22-12)
Artola-Mariezkurrena bikotea sendo aritu da Binakako Txapelketako seigarren jardunaldian, Bilbon jokatutako partidan, eta aise irabazi diete Elordi eta Zabaletari.
2024/12/28 - 13:12
Ezkurdiaren eta Rezustaren bolada onak ez du etenik (22-21)
Aspeko pilotariek seigarren garaipena lortu dute Binakako Txapelketan, Jaka eta Imaz tanto bakarrarengatik mendean hartuta. Aurkariek aurre egin diete, eta gutxigatik ez dute lortu partida zail bati buelta ematea.
2024/12/27 - 18:16
Ezkurdia eta Rezusta, ezusteko liderrak bostetik bost irabazita
Tolosak eta Barañainek amaiera eman zioten atzo Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldiari, eta gaur Lodosak hartuko du lekukoa seigarrenari hasiera emateko. Joseba Ezkurdia eta Beñat Rezusta dira sailkapenaren buruan, bost garaipen erdietsi eta gero.
2024/12/26 - 22:58
Laso-Iztueta bikoteak sendo jarraitzen du; Etxeberria-Martija bikoteak, irabazi ezinik (22-18)
Unai Laso eta Martxel Iztuetak 22-18 menderatu dituzte Peio Etxeberria eta Julen Martija Binakako Txapelketako 5. jardunaldian. Hala, laugarren puntua lortu dute, besteek partida guztiak galdu dituzten bitartean.
2024/12/26 - 21:46
Altunak eta Arangurenek garaipen baliotsua lortu dute Peña eta Albisuren aurka (22-17)
Jokin Altunak eta Aitor Arangurenek Binakako Txapelketako bigarren garaipena lortu dute bosgarren jardunaldian Jon Ander Peña eta Jon Ander Albisu 22-17 mendean hartuta.
2024/12/25 - 21:54
Ezkurdiak eta Rezustak bostetik bost puntu lortu dituzte, Mariezkurrenari eta Artolari 22-15 irabazita
Gorriak izan dira nagusi Gabon egunean Eibarko Astelena frontoiak jokatutako partidan. Ezkurdiak eta Rezustak 22-15 hartu dituzte mendean Mariezkurrena eta Artola. Hori dela eta, orain arteko neurketa guztiak irabazita, lehen postuan daude.
2024/12/25 - 20:46
Pilotakada gogorra jaso du Artolak buruan
10-4 gorriak aurretik zirela, Mariezkurrenaren pilotakada batek Artolaren buruan amaitu du. Kantxatik atera behar izan duen arren, jokatzen jarraitu ahal izan du, eta partida amaieran ondo dagoela adierazi du.
2024/12/24 - 16:25
Elordik eta Zabaletak 13-22 irabazi diete Jakari eta Imazi
Binakako Txapelketaren 5. jardunaldia abiatu zen atzo Durangoko Ezkurdin. Elordik eta Zabaletak 13-22 hartu zituzten mendean Jaka eta Imaz.
2024/12/24 - 10:34
Elordik eta Zabaletak 22-13 irabazi die Jakari eta Imazi
Elordi eta Zabaleta izan dira nagusi Durangoko Ezkurdi frontoian jokatutako norgehiagokan, Binakako Txapelketako bosgarren jardunaldiko lehen partidan.
2024/12/23 - 15:30
Partida gogoangarria utzi du Binakako Txapelketaren 4. jardunaldiak
Artolak eta Mariezkurrenak Altuna eta Arangurenen aurka lortutako garaipena da 4. jardunaldiak utzi duen neurketa azpimarragarriena, markagailua ustekabean irauli dute eta.
2024/12/22 - 21:44
Partida ikusgarria eta Artola-Mariezkurrena bikotearen erakustaldia Arrasaten (19-22)
Partida gogoangarria izan da gaur Arrasateko frontoian. Jokin Altuna eta Aitor Aranguren 17-4 joan dira aurretik markagailuan, baina Iñaki Artolak eta Jon Mariezkurrenak 12 tanto egin dituzte errenkadan, eta, azkenean, emaitza iraultzea lortu dute, bukaeran tanto ikusgarriak eginda.
2024/12/21 - 22:50
Ezkurdiaren eta Rezustaren gozamena, Peñaren eta Albisuren sufrikarioa (22-14)
Joseba Ezkurdiak eta Beñat Rezustak laugarren puntua bereganatu dute Binakako Txapelketako ligaxkan, Jon Ander Peñari eta Jon Ander Albisuri 22-14 irabazita, Labriten.
2024/12/21 - 22:20
Elordik eta Zabaletak partida bikaina osatuz lortu dute hirugarren garaipena (22-21)
Laso eta Iztueta menderatu dituzte maldan gora jarri zaien partida irauliz, eta azkeneraino borrokatu behar izan dute 22ra iristeko.
2024/12/21 - 00:56
Uste baino gehiago kosta zaie Jaka eta Imazi Etxeberria eta Martija garaitzea (22-20)
Jaka eta Imaz gogor hasi eta 14-4 jarri dira markagailuan, baina urdinek ez dute amore eman eta egoerari buelta ematea lortu dute, tanto bakarrera hurbiltzeraino. Hala ere, gorriak atera dira garaile.
2024/12/18 - 15:41
Aranguren, baikor, igandeko Binakako Txapelketako partida jokatzeko aukerekin ikusten du bere burua
Aitor Arangurenen parte-hartzea zalantzan dago Binakako Txapelketako 4. jardunaldiko partidarako. Atzelariak fisura du ezker eskuko hatz nagian; hala ere, uste du ferula jarrita jokatzeko prest egongo dela. Jokatuz gero, Altunarekin ariko da, Artola-Mariezkurrena II bikotearen kontra.
2024/12/15 - 22:18
Ezkurdiak eta Rezustak Altuna eta Aranguren garaitu dituzte gorenean jarraitzeko (11-22)
Partida parekatu hasi da markagailua 9-10 jarri arte. Hortik aurrera Ezkurdia eta Rezusta jaun eta jabe ibili dira eta hirugarren garaipena eskuratu dute.