Binakakoa
2024/02/18 - 21:31
Elordi eta Rezusta play-offetara sailkatu dira, gorriak ikusita (22-19)
Lasori eta Arangureni gailendu zaizkie Donostiako Atano III.a pilotalekuan jokatutako 14. jardunaldiko partidan.
2024/02/17 - 21:29
Etxeberria eta Zabaleta finalaurrekoetan dira; Artolak eta Imazek, aldiz, play-offa jokatuko dute
Aspeko bikotea 15 eta 22 gailendu da Iruñeko Labrit pilotalekuan jokatutako partidan. Etxeberriak hasiera ikusgarria eman dio partidari, eta urdinek azkar zabaldu dute aldea markagailuan.
2024/02/17 - 12:49
Mariezkurrenak, Jaka lagun duela, Ezkurdia eta Tolosaren aurkako partidan egindako tanto bikaina
Jakak eta Mariezkurrena II.ak 20-22 menderatu dituzte Ezkurdia eta Tolosa, Altsasuko Burunda pilotalekuan. Mariezkurrenak partidan egindako tanto ikusgarria jaso dugu bideo honetan.
2024/02/17 - 11:50
Jaka: ''Materiala kenduz bezala ibili dira, ez dakit Jonen beldurragatik edo zergatik, baina aipatzekoa da''
Erik Jakak, Jon Mariezkurrenarekin batera, Ezkurdia-Tolosa bikotearen aurka garaipena lortuta (20-22) biribildu du Binakako Txapelketako ligaxkako lehen postua. Hala ere, Jaka kexatu egin da pilotengatik.
2024/02/17 - 00:42
Jakak eta Mariezkurrena II.ak mendean hartu dituzte Ezkurdia eta Tolosa (20-22)
Partida estua jokatu dute Ezkurdia-Tolosa eta Jaka-Mariezkurrena II bikoteek Altsasuko Burunda pilotalekuan, baina, azkenean, sailkatze multzoko liderrak nagusitu dira, bi tantoko aldearekin (20-22).
2024/02/16 - 17:24
Zabaletak jokatu egingo du Binakako Txapelketako ligaxkako azken jardunaldiko partida
Jose Javier Zabaletak ezin izan zuen jokatu ligaxkako azken-aurreko jardunaldiko norgehiagoka, eskuineko izterrean min zuelako. Hala ere, hobeto dago jada, eta otsailaren 17an bikotea osatuko du Peio Etxeberriarekin, Artolaren eta Imazen kontrako lehian.
2024/02/15 - 21:31
Play-offetarako azken txartela jokoan, Laso-Aranguren eta Elordi-Rezusta artean
Donostiako Atano III pilotalekuan igandean indarrak neurtuko dituzte Aspeko bikoteak eta Baikokoak. Goizen materiala aukeratu dute eta Elordik "arerioen pilotak motelegiak direla" adierazi du.
2024/02/14 - 14:18
Zabaleta: ''Bihar edo etzi erabakiko dut jokatu ala ez''
Zabaleta hankean min hartuta dago, eta ez daki jokatzeko moduan izango den, gaur Labriten egindako material aukeraketan azaldu duenaren arabera. Artolak, bestetik, materialaren inguruan hitz egin du, hautaketa egunean eta partida egunean eragiten dituen sentsazioak desberdinak direla azalduz.
2024/02/13 - 23:43
Altunak eta Martijak bi aukera dituzte finalaurrekoetara sailkatzeko, Zabalaren eta Martijaren garaipenarekin
Jon Ander Peñak eta Jon Ander Albisuk, ordea, bi partida irabazi beharko dituzte finalaurrekoetan izateko, Tolosan 22-16 galduta. Javier Zabala Jokin Altunaren ordez aritu da, beste behin, eta ez du partidarik galdu Binakako Txapelketan jokatu dituen lau neurketetan.
2024/02/12 - 20:33
Laso-Arangurenek partida erabakigarria jokatuko dute igandean, Jaka-Mariezkurrenarekin galdu ostean (22-7)
Baikoko bikotea Aspekoa baino askoz gehiago izan da Tolosako Beotibarren Binakakoaren 13. jardunaldia itxi duen partidan. Garaipenari esker, Jakak eta Mariezkurrenak sailkapeneko lehen postua ziurtatu dute.
2024/02/11 - 21:34
Lasok eta Arangurenek bizirik jarraitzen dute; Ezkurdia eta Tolosa, aldiz, kanpoan geratu dira (10-22)
Lau pilotariek partida gogorra baina distirarik gabekoa jokatu dute Tafallako pilotalekuan. Baikoko bikoteak astelehenean Elordi-Rezusta bikoteak egiten duenaren zain egon beharko du; Aspekoak, aldiz, agur esan dio txapelketari.
2024/02/11 - 15:18
Altuna III.ak ez du jokatuko Binakako Txapelketako ligaxkako azken jardunaldiko partida
Jokin Altunak minduta du ezker eskua, eta ez da prest egongo otsailaren 13an Tolosan Peña II-Albisu bikotearen kontra lehiatzeko. Zabalak ordezkatuko du Amezketakoa, eta bikotea osatuko du Martijarekin Beotibarren.
2024/02/10 - 21:19
Peña II-Albisu bikoteak play-offerako txartela ziurtatu du, Etxeberria eta Erostarbe mendean hartuta (22-10)
Peña II.ak eta Albisuk zazpigarren garaipena bildu dute Binakako Txapelketan, 13. jardunaldiko neurketan Peio Etxeberria eta Erostarbe (Zabaleta ordezkatu du) 22 eta 10 menderatuta. Galdu arren, Etxeberriak eta Zabaletak sailkapeneko bigarren postuan jarraitzen dute, zortzi garaipenekin.
2024/02/10 - 21:15
Zabalak eta Martijak Artolaren eta Imazen bolada eten dute (12-22)
Txapelketako euren zazpigarren garaipena lortu dute, Labriten, azken sei partidak jarraian irabazi dituen bikotearen aurka.
2024/02/08 - 21:33
Xabier Erostarbek ordezkatuko du Zabaleta
Urretxuko atzelariak lehenengoz jokatuko du maila nagusiko txapelketa batean eta Peio Etxeberriarekin batera arituko da. Zabaleta ez da eskuin izterreko lesiotik guztiz berreskuratu eta ez da Peña-Albisu bikotearen aurkako partidan egongo larunbatean, Bizkaia frontoian.
2024/02/08 - 17:49
Zabaletak min hartuta jarraitzen du, eta Erostarbek hartuko du haren lekua
Jose Javier Zabaletak ezingo du jokatu datorren larunbatean, Bizkaia frontoian, eta haren ordez Xabier Erostarbe arituko da. Urretxuko atzelaria lehen aldiz lehiatuko da maila nagusiko txapelketa batean.
2024/02/07 - 21:35
Play-offetarako txartela jokoan Laso-Aranguren eta Ezkurdia-Tolosaren artean
Ezkurdia-Tolosa eta Laso-Aranguren aurrez aurre arituko dira igandean Tafallako pilotalekuan. Bi jardunaldi baino ez dira geratzen eta Aspekoek play-offetara sailkatzeko aukerak dituzte oraindik.
2024/02/07 - 19:17
Artola-Imaz eta Zabala-Martija gustura larunbaterako material hautaketarekin
Binakako Txapelketako hamahirugarren jardunaldian Zabala-Martija eta Artola-Imaz aurrez aurre arituko dira larunbatean, Labrit frontoian. Bi bikoteak matematikoki play-offetarako sailkatuta egon arren, "gogotsu" agertu dira neurketara begira. Javi Zabalak ordezkatuko du beste behin Jokin Altuna.
2024/02/05 - 23:14
Gauza asko erabakitzeke, azken bi jardunaldiei begira
Artolak eta Imazek boadan jarraitzen dute, seigarren garaipena jarraian erdietsi dute asteburuan. Playoffak ez dira azken ardunaldira arte erabakiko.
2024/02/04 - 21:46
Altunak eta Martijak ziurtatu egin dute play-offerako txartela (10-22)
Julen Martijak partida biribila egin du Javier Zabalarekin batera (Altunaren ordezkoa) Jaka eta Eskiroz 10 eta 22 mendean hartzeko, Binakakoaren 12. jardunaldia itxi duen neurketan.