Binakakoa
2024/11/29 - 11:05
Binakako Txapelketaren lehen jardunaldia, ETB1en eta eitb.eus-en
Gaur, ostirala, abiatuko da aurtengo Binakako Pilota Txapelketa, Beasainen, Ezkurdia-Rezusta eta Elordi-Zabaleta bikoteek jokatuko duten partidarekin. Serie B Txapelketa ere gaur hasiko da, Zubizarreta III-Morgaetxebarria vs. Senar-Eskiroz neurketarekin.
2024/11/27 - 15:59
Ezkurdia-Rezusta eta Elordi-Zabaleta bikoteek aukeratu dute Txapelketako lehen partidarako materiala
Ezkurdia-Rezusta eta Elordi-Zabaleta bikoteek jokatuko dute Binakako Txapelketaren lehen jardunaldia, ostiral honetan, Beasainen. Asteazken honetan aukeratu dute materiala, eta hasteko gogoz daudela adierazi dute.
2024/11/27 - 15:45
Xabi Tolosa: ''Ez nuen nire burua kantxetan sufritzen ikusi nahi''
Xabi Tolosa pilotariak uko egin behar izan dio Binakako Txapelketan parte hartzeari, irailetik duen eskuin eskumuturreko lesio baten ondorioz. Nola sentitzen den azaldu du bideo honetan.
2024/11/27 - 13:28
Zortzi bikote B Serieko Binakako txapelaren bila
Txapelketa azaroaren 29an hasi eta martxoaren 22an amaituko da. Hauek dira parte hartuko duten bikoteak: Agirre-Ugartemendia, Larrazabal-Salaverri II, Senar-Eskiroz, Zubizarreta III-Morgaetxebarria, Egiguren V-Bikuña, Salaberria-Gaskue, Zabala-Eskuza eta Dario-Gabirondo.
2024/11/26 - 16:34
Ostiral honetan hasiko da 2025eko Binakako Txapelketa, Beasainen
Zortzi bikote arituko dira lehian, Peio Etxeberria eta Jose Javier Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Finala Iruñean jokatuko dute, martxoaren 30ean.
2024/11/26 - 16:19
2025eko Binakako Pilota Txapelketa aurkeztu dute gaur goizean
Zortzi bikote arituko dira lehian, Elordi eta Zabaleta egungo irabazleen txapelak eskuratzeko. Final handia martxoaren 30ean izango da, Iruñean, Nafarroa Arenan.
2024/11/25 - 15:43
Jakak kontratua berritu du Baikorekin bi urtez
Erik Jakak Baiko Pilota enpresan jarraituko du, bi urtez, gutxienez. Bi aldeak akordiora iritsi dira elkarren arteko lotura luzatzeko.
2024/11/19 - 15:39
Albisu, Imaz, Iztueta eta Mariezkurrena II, Baikoren atzelariak Binakako Txapelketarako
Baiko Pilotak Binakakoa jokatuko duten bere lau atzelariak ezagutzera eman ditu. Jon Ander Albisu, Ander Imaz, Martxel Iztueta eta Jon Mariezkurrena pilotariek bermatuta dute parte-hartzea 2024-2025 txapelketan.
2024/09/04 - 16:30
Ander Murua pilotariak maila gorenean debuta egingo du igandean
Bikuñarekin bikotea osatuta, Egiguren eta Aldabe izango dituzte aurrean. 23 urte ditu Ander Murua arrasatearrak eta oso pozik agertu da debuta dela eta.
2024/05/27 - 18:51
Aitor Arangurenek Baikorekin duen kontratua berritu du
24 urteko atzelariak bi urte gehiago emango ditu 2018an profesionaletan bere debuta egin zuen enpresarekin.
2024/04/02 - 16:38
Zabaleta: ''Aurtengo helburua txapel hau lortzea zen''
Jose Javier Zabaleta oso pozik agertu da igandean Binakako Txapela bosgarren aldiz irabazi eta gero. Azken urteotako lanaz harro dagoela esan du, eta aurrerantzean ere borrokatzeko prest dagoela azpimarratu du.
2024/04/01 - 23:02
Etxeberria eta Zabaleta: ''Momentu ikaragarria da''
Peio Etxeberriak eta Jose Javier Zabaletak Binakako txapela irabazi berri dute, Jokin Altuna eta Julen Martija mendean hartuta. Garaipenaren biharamunean, lortutakoaz gozatzen jarraitzen dute.
2024/04/01 - 13:57
Harrera beroa Etxeberriari eta Zabaletari, finalaren osteko ospakizun-afarian
Etxeberriak eta Zabaletak Binakako Txapelketako finala irabazi zuten igandean, Altuna III.a eta Martija mendean hartu ostean. Ondoren, lagunekin eta familiarekin ospatu zuten garaipena, eta harrera beroa egin zieten.
2024/04/01 - 01:19
2024ko Binakako Txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Hasierako ligaxkak 14 jardunaldi izango ditu. Ondoren, play-offa jokatuko dute hirugarren eta seigarren postuen artean sailkatzen diren bikoteek. Finalerdiak izango dira gero, eta, azkenik, finala, martxoaren 31n.
2024/03/31 - 23:45
Etxeberria eta Zabaleta Binakako txapeldun, final epikoa irabazita (20-22)
Jokin Altuna eta Julen Martija mendean hartu dituzte partida gogor eta oso lehiatu batean. Zabaletaren bosgarren txapela da Binakakoan, eta Zenozko aurrelariaren lehenengoa profesional moduan.
2024/03/31 - 23:19
Iñaki Artolak irabazi du 2024ko Binakako Txapelketako Pilotaririk Onenarentzako saria
Alegiakoa bost aldiz izan da jardunaldiko onena, beste edozein pilotari baino jardunaldi gehiagotan. Artola, Ander Imazekin batera, finalerdietaraino iritsi da. Zaleek, astero-astero bozkatuz, saria eman diote.
2024/03/31 - 22:52
Jokin Altuna: ''Pena handia daukagu, baina egindako txapelketaz harro gaude''
Jokin Altuna eta Julen Martija dira 2024. urteko Binakako Txapelketako azpitxapeldunak. Partida epiko batean, Etxeberria eta Zabaleta gailendu zaizkie. Prentsaurrekoan, bi pilotariak "amaierara arte borrokatu izanaz harro" daudela adierazi dute, nahiz eta garaikurra ez irabazi.
2024/03/31 - 22:44
Etxeberria eta Zabaleta, Binakako txapeldun
Jokin Altunari eta Julen Martijari gailendu zaizkie Iruñeko Nafarroa Arena pilotalekuan jokatutako finalean (20-22). Partida gogorra eta oso lehiatua izan da.
2024/03/31 - 22:35
Horrela jaso dituzte Peio Etxeberriak eta Zabaletak txapeldunen garaikurrak
Jose Javier Zabaletak eta Peio Etxeberriak txapela jantzi dute 2024ko Binakakoa irabazita, eta Jokin Altuna eta Julen Martija, berriz, txapeldunorde geratu dira, bigarren postua lortuta.
2024/03/30 - 15:03
Antton Maiz: ''Aurrelari onena niretzat Altuna da, eta atzelari onena Zabaleta''
Antton Maiz pilotari ohiak EITB Mediarekin hitz egin du Binakako Txapelketari eta finalari buruz. Binakako bost txapel ditu, eta Zabaletak irabaziz gero, berdindu egingo luke Maizen marka. Horren ustez, Zabaletak berak baino txapel gehiago irabaziko ditu, baina finala, Altunak eta Martijak.