Fitxaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aspek Unai Alberdi fitxatu du hurrengo hiru urteetarako

23 urteko aurrelaria orain arte Baikon egon da, eta urtarrilean eginen du debuta enpresa berriarekin: “Aukera berri bat da, eta, aldi berean, ilusioz betetzen nauen erronka bat”, adierazi du Alberdi II.ak.

Unai Alberdi (Aspe)

Unai Alberdi, Aspeko pilotari berria. Argazkia: Aspe.

Aspek Unai Alberdi kontratatu du hurrengo hiru urteetarako, Eibarko enpresak asteazken honetan jakinarazi duenaren arabera.

23 urteko aurrelariak Baikon jardun du orain arte, eta urtarrilean eginen du debuta Asperekin: “Aukera berri bat da, eta, aldi berean, ilusioz betetzen nauen erronka bat”, adierazi du pilotariak.

Alberdi II.aren helburua hau da: “Lesionatu gabe ahalik eta partidu gehien jokatzea, eta maila ona lortzea” da, Asperen web-orrialdeak berri eman duenaren arabera.

Unai Alberdik 21 urterekin egin zuen debuta profesional moduan, 2022ko urtarrilaren 21ean, Azpeitian, sorterrian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X