Anoetako pilotaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aspe enpresak ez dio kontratua berrituko Xabi Tolosari 12 urteko ibilbidearen ostean

Tolosak 2013ko abenduaren 20an egin zuen debuta Beotibarren. Gainera, bi urtez jarraian lortu du B Serieko Binakako txapela, 2015ean eta 2016an.

Xabier Tolosa pelotari de Aspe zaguero

Xabier Tolosa anoetarra, Aspe enpresako atzelaria. Irudia: EITB

Aspe enpresak ez du Xabier Tolosa pilotariaren kontratua berrituko, azken 12 urteak Eibarko enpresan eman ondoren. Ohar labur batean, enpresak Anoetako atzelariaren ibilbidea eskertu du.

Tolosak 2013ko abenduaren 20an egin zuen debuta Beotibarren, Jaunarenarekin batera Lasa-Pascual bikotearen aurka. Ordutik 482 neurketa jokatu ditu, eta bi urtez jarraian B Serieko Binakako txapela lortu du, 2015 eta 2016 urteetan.

Enpresaren arabera, Tolosak "publikoki eskertu" nahi izan dio Asperi urte hauetan jasotako tratua.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X