GASTEIZKO JAIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ezkurdia eta Zabaleta, garaile Andre Maria Zuriaren txapelketan

Nagusitasunez gainditu zuen Lasok eta Imazek osatutako bikotea (11-22)
Joseba Ezkurdia eta José Javier Zabaleta
Joseba Ezkurdia eta José Javier Zabaleta. Argazkia: EITBren bideo batetik hartutako irudia

Joseba Ezkurdiak eta Jose Javier Zabaletak bereganatu zuten astearte honetan Andre Maria Zuriaren txapelketako finala Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako partidan, Unai Lasori eta Ander Imazi 11-22 irabazita.

Urdinek hasieratik hartu zuten neurketako agintea, eta ez zioten agintzeari utzi; izan ere, hastapeneko 1-1ekotik 1-10ekora pasatu ziren. Hala, finalak aurretiaz espero baino askoz emozio gutxiago izan zuen Ezkurdiak eta Zabaletak erakutsitako maila onaren eraginez.

Txapeldunek norgehiagokaren bigarren zatian izan zituzten momenturik onenak, markagailuak 10-20koa islatu zuen arte. Finala erabakita zegoen ordurako.

Zabaletak, gainera, pilotari onenaren Ogeta Saria jaso zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X