Erremontea
2025/01/27 - 13:21
Javier Urriza: Agur, txapeldun handiari
Javier Urrizak erretiroa hartuko duela iragarri du. Ekainaren 28an jokatuko du bere ibilbide profesionaleko azken partida. Erremontearen historian sartu da, guztira 30 txapel erdietsita. Zortzi aldiz izan da Banakako txapelduna eta zortzi bider Binakako txapelduna.
2025/01/27 - 13:13
Urriza: ''Egun berezia da niretzat, erremontea utziko dudala adierazi nahi dizuet; erretiroa hartuko dut''
Javier Urrizak erretiroa hartuko duela iragarri du. "Erremontari" txapelketan ariko da eta bere azken partida ekainaren 28an jokatuko du. (Adierazpenak, gaztelaniaz)
2025/01/27 - 12:06
Urrizak erretiroa hartuko du, eta amaiera emango dio bere kirol ibilbide arrakastasuari
Javier Urrizak erretiroa hartuko duela iragarri du. Iruñekoak eliteko erremontea utziko du, 43 urterekin, eta palmares arrakastasuarekin. Prentsaurreko baten bidez eman du erabakiaren berri.
2025/01/15 - 11:49
Aiestaran anaiak, uzta oparoko pilotari familiako kideak
Aitor Aiestaran eta Paulo Aiestaran anaiak dira. Aiestaran VI eta Aiestaran VII erremontistek 27 eta 24 urte dituzte, hurrenez hurren. Paulok, gazteenak, debuta egin zuen iragan astean, Galarretan. Iñigo Aiestaran EITB Mediako kirol kazetaria da haien aita. Bertatik bertara ezagutu ditugu.
2025/01/07 - 16:02
Urtarrilaren 11n hasiko da Erremonteko Mastersaren 15. edizioa
Erremonteko Kutxabank Masters txapelketa martxan jarriko da urtarrilaren 11n, larunbatean, eta aurkezpen berezia egin dute astearte goiz honetan, Donostian, Reale Arena estadioan. Finala otsailaren 8an jokatuko da.
2024/12/29 - 12:06
Ezkurra II.a eta Azpiroz, binakako txapeldunak
Josetxo Ezkurrak eta Xabier Azpirozek irabazi dute binakako erremonte txapelketako finala, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Nafarrek Beñat Segurola eta Endika Barrenetxea garaitu dituzte (15-12 eta 15-13).
2024/12/27 - 20:23
Erremonteko Binakako Txapelketako finala, larunbat honetan, ETB1en eta eitb.eus-en
Larunbat honetan, 23:00etan, erremonteko Binakako Txapelketaren finala jokatuko da Galarreta frontoian, Hernanin. Segurolak eta Barrenetxea IV.ak, Ezkurra II.ari eta Azpirozi egingo diete aurre. Partida ETB1en eta eitb.eus-en ikusi ahal izango da.
2024/12/24 - 10:02
Binakako finalerako materiala hautatuta, hasi da larunbaterako atzerako kontaketa
Segurola-Barrenetxea eta Ezkurra-Azpiroz bikoteek jokatuko dute larunbat honetan Binakako Erremonte Txapelketako finala, eta materiala aukeratu dute hitzordu handirako.
2024/12/17 - 10:45
Urriza-Larrañaga eta Ezkurra-Azpiroz, finalerako txartelaren bila
Larunbat honetan, Binakako Erremonte Txapelketako finalerdia jokatuko dute Galarretan, Urriza-Larrañaga eta Ezkurra-Azpiroz bikoteek, eta EITBn ikusgai izango da.
2024/10/16 - 20:44
Zortzi erremontista lehiatuko dira 2024ko Binakako Txapelketan
Txapelketa larunbatean hasiko da, eta bi itzuli izango dituen ligaxka egingo da. Ligaxka horretan lehenengo postua lortzen duen bikotea zuzenean sailkatuko da abenduaren 28an jokatuko duten finalerako; bigarren eta hirugarren postuetan sailkatutakoek, ordea, finalaurrekoa jokatuko dute.
2024/09/29 - 13:47
Ansa II.ak bigarren urtez jarraian irabazi du erremonteko buruz buruko txapelketa
Imanol Ansak galtzear izan zuen finala, baina ez zen urduri jarri, eta, azkenean, 30-26 irabazi zion Endika Barrenetxeari. Horrenbestez, bigarren urtez jarraian bereganatu du erremonteko buruz buruko txapela.
2024/09/26 - 12:14
Ansa II.a vs Barrenetxea IV.a, Erremonteko Banakako Txapelketako finala, irailaren 28an eitb.eus-en eta ETB1en
Erremonteko Banakako Txapelketako finala jokatuko da Galarretan larunbatean, irailaren 28an. Imanol Ansa eta Endika Barrenetxea ariko dira nor baino nor gehiago. Finala ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 22:15ean.
2024/09/24 - 17:08
Ansak eta Barrenetxeak erremonte finalerako materiala hautatu dute
Larunbat honetan banakako erremonte finala jokatuko dute Ansak eta Barrenetxeak, eta horretarako material aukeraketa egin dute astearte honetan. Gogotsu agertu dira biak asteburuko hitzorduari begira.
2024/09/21 - 20:16
Urriza menderatuta, Ansa II.ak jokatuko du buruz buruko finala Barrenetxearen aurka
Finalaurreko oso parekatua jokatu dute Imanol Ansak eta Javier Urrizak Hernaniko Galarreta frontoian. Erremontari nafarra deseroso ibili da partida osoan, eta falta asko egin ditu sakez. Ansak, berriz, gehiago asmatu du erasoan, eta 30-22 nagusitu da azkenean.
2024/09/20 - 21:21
Ansa II.a eta Urriza larunbat honetan lehiatuko dira Buruz Buruko Txapelketako finalaurrekoan
Imanol Ansa eta Javier Urriza larunbat honetan izango dira aurrez aurre Hernaniko Galarretan frontoian, Buruz Buruzko Txapelketako finalaurrekoan. Irabazleak Endika Barrenetxea izango du zain final handian.
2024/09/17 - 21:26
Imanol Ansak eta Javier Urrizak larunbateko finalerdirako pilotak aukeratu dituzte, Galarretan
Irabazleak Endika Barrenetxea izango du aurkari, Buruz Buruko Txapelketaren finalean. Urnietarrak eta iruindarrak, astearte arratsaldean, materiala hautatu dute, Hernanin jokatuko duten partidarako.
2024/09/14 - 23:29
Ansa II.a menderatuta, Barrenetxea IV.a buruz buruko finalerako sailkatu da
Endika Barrenetxeak 30 eta 24 irabazi dio Imanol Ansari, eta zuzenean sailkatu da buruz buruko finalera. Hernaniarrak nahikoa zuen 27 tanto egitea, baina garaipena lortu du. Ansak berak eta Urrizak jokatuko dute finalerdia datorren astean.
2024/08/06 - 22:06
Zazpi onenak lehiatuko dira Buruz Buruko Erremonte Txapelketako azken fasean, Galarretan
Etzi hasiko dira jokatzen neurketa erabakigarri horiek, Hernanin. Asteartean egin dute aurkezpena, Gipuzkoako udalerrian. Final handia irailaren 28an izango da.
2024/08/02 - 14:59
Jai Alai Zarautz Erremonte Txapelketa, abuztuaren 2tik 4ra
A mailako txapelketan, Ansa II-Juanenea, Ezkurra II-Barrenetxea IV, Urriza-Larrañaga eta Aldabe-Azpiroz bikoteak arituko dira. B mailakoan, aldiz, hauek: Jabalera-Apezetxea, Gurrutxaga-Zaldua I, Segurola-Zubiri eta Goikoetxea V-Martirena.
2024/07/28 - 17:39
Barrenetxea eta Urriza, Jai Alai Summer Seasoneko txapeldun
Bi setetan hartu dituzte mendean Juanenea eta Ansa. Lehen seta nagusitasunez irabazi dute urdinek, 8-15. Bigarrenean, ordea, gehiago sufritu dute, eta tanto bakarrarengatik lortu dute garaipena, 15-14.