"Erremontari"-Sagardoaren Txapelketa
2024/04/29 - 23:56
Ostegunean abiatuko da 2024ko "Erremontari" saioa
Sei bikotek parte hartuko dute, eta aurrekoetan ez bezala, bikote bakoitzak kapitain bat izango du. Ligaxka eta finalerdiak ostegunetan jokatuko dira, eta finala, berriz, ekainaren 24an, astelehena. Partida guztiak ETBk eta eitb.eus-ek emango dituzte.
2024/04/29 - 23:50
''Erremontari'', maiatzaren 2tik ekainaren 24ra
Saioaren laugarren ekitaldia abian da eta zenbait berritasunekin. Sei bikote lehiatuko dira, eta bikote bakoitzak kapitain bat izango du.
2023/06/14 - 00:01
Segurola eta Juanenea: ''Atzokoa ikusgarria izan zen''
Segurola eta Juanenea Sagardoaren Txapelketako txapeldunek astelehenean irabazitako finalaren errepasoa egin dute garaipenaren biharamunean .
2023/06/13 - 20:30
Segurolak eta Juaneneak irabazi dute Sagardoaren Txapelketa
Urrizari eta Martirenari gailendu zaizkie, hiru setetan, Galarreta pilotalekuan jokatutako final handian.
2023/06/13 - 20:27
Segurola eta Juanenea, Sagardoaren Txapelketako txapeldun
Urriza eta Martirena gainditu dituzte final bizi eta lehiatu batean. Polemikarako tartea ere izan da zenbait tantotan.
2023/06/13 - 02:10
2023ko "Erremontari" txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak bederatzi jardunaldi izango ditu guztira: ligaxkako zazpi, finalerdietako bat eta ekainaren 12an jokatuko den finala. Partidak astelehenero izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
2023/06/13 - 01:55
Beñat Segurola: ''Kriston partida egin dugu, merezitako txapela da''
Beñt Segurolak Sagardoren Txapelketako txapela irabazi du Aritz Juanenearekin batera, finalean Urriza eta Martirena hiru setetan mendean hartuta.
2023/06/13 - 01:55
Aritz Juanenea: ''Hau ez nuen inondik inora espero''
Aritz Juaneneak Sagardoaren Txapelketako txapela irabazi du Beñat Segurolarekin batera, finalean Urriza eta Martirena mendean hartuta.
2023/06/13 - 00:00
Juaneneari eta Segurolari garaipena eman dien tantoa
Juaneneak eta Segurolak Sagardoaren Txapelketako finala irabazi dute, hiru setetan, Urrizari eta Martirenari gailenduta.
2023/06/12 - 23:48
Segurolak eta Juaneneak irabazitako txapela jantzi dute
Bi erremontariek Sagardoaren Txapelketako finala irabazi dute, "Erremontari" saioan, Urriza eta Martirenari hiru setetan gailenduta.
2023/06/12 - 09:00
XIII. Sagardoaren Txapelketako finala, gaur gauean ''Erremontari'' saioan
Hernaniko Galarreta pilotalekuak XIII. Sagardoaren Txapelketako finala hartuko du astelehen honetan. Aurrez aurre izango ditugu Javier Urriza-Ibai Martirena eta Beñat Segurola-Aritz Juanenea erremontistak. "Erremontari"ren finala, 22:25ean, ETB1en eta eitb.eus-en!
2023/06/08 - 22:13
''Erremontari'' bikote onenaren bila dabil
Astelehenean, "Erremontari" saioko finala jokatuko dute Urriza-Martirena eta Segurola-Juanenea bikoteek. Saldiaskoa kexu agertu da materialarekin, pilota motelegiak iruditu zaizkiolako. Dena dela, final estua aurreikusten da.
2023/06/07 - 02:02
Hauek dira ''Erremontari''ko finalaurrekoetako hiru tantorik onenak
Urrizak eta Martirenak Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a menderatu dituzte, eta Segurolak eta Juaneneak Ezkurra II.a eta Zubiri kanporatu dituzte; irabazleek, hilaren 12an, finala jokatuko dute, baina finalerdietan ere izan ditugu ikusgai tanto eder batzuk.
2023/06/06 - 18:44
Urriza-Martirena vs Segurola-Larrañaga, finalean
Javier Urriza eta Ibai Martirena eta Beñat Segurola eta Aritz Juanenea erremontistek osatutako bikoteek jokatuko dute, ekainaren 12an, astelehenean, Hernaniko Galarretan, "Erremontari" saioan, XIII. Sagardoaren Txapelketako finala.
2023/06/06 - 02:50
Urriza-Martirena eta Segurola-Juanenea bikoteek jokatuko dute "Erremontari" txapelketako finala
Goikoetxea V.a eta Barrenetxea IV.a (15-14 eta 15-2) eta Ezkurra II.a eta Zubiri (13-15, 15-13 eta 5-2) menderatu dituzte, hurrenez hurren, XIII. Sagardoaren Txapelketako finalerdietan, Hernaniko Galarretan.
2023/06/05 - 12:40
Sagardoaren Txapelketako bi finalerdiak, gaur gauean, ''Erremontari''n
Urriza-Martirena eta Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a, batetik, eta Segurola-Juanenea eta Ezkurra II.a-Zubiri, bestetik, arituko dira gaur, bi finalerdietan.
2023/06/05 - 10:00
Lau bikote, nor baino nor gehiago, Sagardoaren Txapelketako finalean sartzeko lehian
Urriza-Martirena eta Goikoetxea V.a-Barrenetxea IV.a, batetik, eta Segurola-Juanenea eta Ezkurra II.a-Zubiri, bestetik, arituko dira gaur, bi finalerdietan.
2023/06/01 - 00:10
Erremontariko finalerdiak jokatuko dituzten lau bikoteak prest daude finalerako txartela lortzeko lehiarako
Astelehenean, ekainaren 6an, jokatuko dira Erremonatariko finalerdiak. Lehenengoan Urriza-Martirena eta Osa Goikoetxea-Barrenetxea ibilliko dira nor baino nor gehiago. Bigarrenean, aldiz, Segurola-Juanenea eta Ezkurra-Zubiri bikoteak egongo dira aurrez-autrre. Materiala hautatu dute.
2023/05/30 - 22:30
Hauek dira ''Erremontari'' saioko 7. jardunaldiko jokaldirik onenak
Segurolak eta Juaneneak eta Urrizak eta Martirenak Ezkurra II-Zubiri eta Aldabe-Azpiroz bikoteak menderatu zituzten, Galarretan. Gozatu partida bakoitzeko hiru jokaldirik onenez.
2023/05/30 - 18:52
Ekainaren bosteko finalerdiak, zehaztuta
Urriza-Martirena bikoteak Goikoetxean V.a-Barrenetxea IV.aren aurka neurtuko ditu indarrak Sagadoaren Txapelketako lehen finalerdian.Bigarrenean, Segurola-Juanenea eta Ezkurra II.a-Zubiri arituko dira, nor bainonor gehiago.