"Erremontari"-Sagardoaren Txapelketa
2025/06/19 - 23:25
Irribarrea kendu ezinik jarraitzen dute Aldabe eta Barrenetxea ''Erremontari''ko txapeldunek
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak "Erremontari" saioko txapelak jantzi zituzten, Urrizari eta Larrañagari irabazita. Oraindik ere irribarrea nabari zaie aurpegian.
2025/06/17 - 22:30
Hauek dira 2025eko ''Erremontari'' saioko finaleko tantorik onenak
Barrenetxea IV.ak, Aldabek eta Urrizak egin zituzten, astelehenean, txapelketako finaleko tantorik onenak.
2025/06/17 - 16:59
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea, 2025eko "Erremontari" saioko txapeldunak
Final handian, astelehenean, Javi Urriza eta Iban Larrañaga menderatu dituzte, bi jokotan, 9-15 eta 7-15.
2025/06/17 - 16:47
Urrizak ezin izan zuen bere azken finala irabazi
Javier Urrizak ezin izan zuen bere azken finala eskuratu, "Erremontari" saioko azken hitzorduan Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxearen aurka galdu baitzuen, Larrañaga bikote zuela. Hilaren 28an hartuko du erretiroa.
2025/06/17 - 01:38
Javi Urriza: ''Polita da azken partida hau bezalako final bat izatea, denok nahi baitugu hemen egon''
"Erremontari" saioko finalean txapela lortu ezin izan badu ere, aurrelari iruindar mitikoa harro dago, parte hartu duen azen txapelketan garaipena lortzeko lehian izan baita; Urrizak hilaren 28an hartuko du erretiroa.
2025/06/17 - 01:36
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak ''Erremontari'' saioko txapelak jantzi dituzte
Galarretan jokatutako finala amaituta, Aldabe eta Barrenetxea IV.a podiumera igo dira, eta txapelak jaso dituzte. Urriza eta Larrañaga txapeldunordeak izan dira.
2025/06/17 - 01:34
Endika Barrenetxea, 2025eko ''Erremontari'' saioko pilotaririk onena
Txapela janzteaz gain, atzelari hernaniarrak lortu du, "Erremontari" saioan, Pilotari Onenarentzako saria. EITBko Joseba Urkiolak eta Amane Ibañezek eman diote golardoa.
2025/06/17 - 01:31
Aldabe eta Barrenetxea IV.a: ''Urrizari afari askotan aterako diogu azken finala irabazi diogula''
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea oso pozik azaldu dira, "Erremontari" saioko final handian gailendu baitira. Biek nabarmendu dute "ohorea" izan dela Javi Urriza handiaren azken finalean parte hartu izatea, bai eta, nola ez, txapela eskuratzea ere.
2025/06/17 - 01:30
Urriza-Larrañaga vs Aldabe-Barrenetxea IV.a 2025eko ''Erremontari'' saioko finaleko azken tantoa
Kemen Aldabe eta Endika Barrenetxea bi jokotan gailendu dira, 9-15 eta 7-15, eta, horrenbestez, titulua eskuratu dute.
2025/06/17 - 01:27
2025eko "Erremontari" saioko txapelketako sailkapenak, emaitzak eta egutegia
Txapelketak zortzi jardunaldi izango ditu guztira: ligaxkako bost, play-offeko bat, finalerdietako bat, eta ekainaren 16an jokatuko den finala. Partidak astelehenero izango dira ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.
2025/06/16 - 12:45
"Erremontari" saioko Urriza-Larrañaga vs Aldabe-Barrenetxea IV finala, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
Partida gaur gauean, 22:20etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en izango da ikusgai.
2025/06/13 - 14:53
''Erremontari'' saioaren final handia, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus atarian
Urriza-Larrañaga eta Aldabe-Barrenetxea IV.a bikoteak izango dira aurrez aurre "Erremontari" saioaren final handian. Ez galdu Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatuko den partida, gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2025/06/12 - 22:05
Astelehenean jokatuko duten ''Erremontari'' saioko finalak badu materiala
Javi Urrizak, Iban Larrañagak, Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak, ostegunean, Galarretan, 2025eko Sagardoaren Txapelketako finalerako materiala hautatu dute. Aldabek eta Barrenetxea IV.ak aurkariek baino pilota biziagoak aukeratu dituzte, EITBri azaldu diotenez.
2025/06/10 - 22:27
Hauek dira 2025eko ''Erremontari'' saioko finalerdiko tantorik onenak
Barrenetxea IV.ak eta Ezkurra II.ak egin zituzten, astelehenean, txapelketako finalerdiko tantorik onenak.
2025/06/10 - 15:58
Aldabe-Barrenetxea IV bikotea ''Erremontari'' saioko finalean da
Aldabek eta Barrenetxeak "Erremontari" saioko finala jokatuko dute Urrizaren eta Larrañagaren aurka, ekainaren 16an. Finalerdietan, Endika eta Juanenea menderatu dituzte (14-15 eta 7-15).
2025/06/10 - 01:22
Aldabe eta Barrenetxea IV.a: ''Hamar sake asko dira; sakeaz, min handia egin dugu''
"Erremontari" saioko finalerako txartela lortuta, Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak Josetxo Ezkurraren eta Aritz Juanenearen aurka jokatu duten finalerdia izan dute aztergai; Aldabe eta Barrenetxea IV.a bi jokotan gailendu dira.
2025/06/10 - 01:21
Aldabe eta Barrenetxea IV.a "Erremontari" saioko final handirako sailkatu dira
Ekainaren 16an, datorren astelehenean, Urriza-Larrañaga bikotearen aurka jokatuko dute. Finalerdian, Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak Josetxo Ezkurra eta Aritz Juanenea menderatu dituzte, bi jokotan, 14-15 eta 7-15.
2025/06/10 - 01:20
''Erremontari'' saioko Ezkurra II.a-Juanenea vs Aldabe-Barrenetxea IV.a finalerdiko azken tantoa
Kemen Aldabek eta Endika Barrenetxeak bi jokotan irabazi dute, 14-15 eta 7-15, eta, hala, "Erremontari" saioko final handirako sailkatzea lortu dute; horretan, Javi Urriza eta Iban Larrañaga izango dituzte aurkari.
2025/06/09 - 12:48
Finalerako azken txartela jokoan, gaur, ''Erremontari'' saioan
Ezkurra II-Juanenea eta Aldabe-Barrenetxea bikoteak aurrez aurre izango dira "Erremontari" saioko finalerdian. Ez galdu Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatuko den partida, gaur, 22:15ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2025/06/09 - 11:37
"Erremontari" saioko Ezkurra II-Juanenea vs Aldabe-Barrenetxea IV finalerdia, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en
Bikote garaileak Javi Urriza eta Iban Larrañaga izango dituzte aurkari datorren ekainaren 16ko final handian.