DEBUTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ander Muruak Asperekin debutatuko du irailaren 8an

Arrasateko aurrelaria Tolosarekin batera arituko da, Egiguren V.aren eta Bikuñaren aurka, Caixabank Masterseko zazpigarren jardunaldiko partida hartuko duen jaialdiaren barruan.
Ander Murua Asperen elastikoarekin. Argazkia: Aspe
Ander Murua Asperen elastikoarekin. Argazkia: Aspe

Ander Murua Txintxurreta pilotariak irailaren 8an debutatuko du profesionaletan Asperen elastikoarekin bere jaioterrian, Arrasaten.

Uarkape pilotalekuan 17:00etatik aurrera jokatuko den jaialdiak Caixabank Masterseko zazpigarren jardunaldiko partida bat hartuko du, eta aurrelari gipuzkoarrak aipatu jaialdiko hastapeneko lehian parte hartuko du, Tolosarekin bikotea osatuta eta Egiguren V.aren eta Bikuñaren aurka aritzeko. Ondoren,  P. Etxeberria-Mariezkurrena II eta Zabala-Imaz bikoteen arteko norgehiagoka nagusia izango da ikusgai.

Muruak (23 urte) hainbat txapel irabazi ditu aurten, besteak beste, Goñi Memoriala, Bergara Hiria txapelketa, Euskal Herriko txapelketa eta Errege Kopa.

Anderren arabera, Inaxio Errandoneak deitu zionean, "ezusteko handia" jaso zuen. "Debutatzea pilotari guztion ametsa da, eta orain aukera aprobetxatzea eta gozatzea dagokit", gaineratu du Asperen webgunean zabaldutako adierazpenetan.

Zure interesekoa izan daiteke

Ander Imazek, ondoezik, ezin izan du partida amaitu; Ezkurdiak eta ALbisul lortu dute garaipena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imazek, ondoezik, ezin izan du partida amaitu; Ezkurdiak eta Albisuk lortu dute garaipena (22-14)

Lekeition jokatu den CaixanBank Masterseko neurketa bertan behera gelditu da, Ezkurdia eta Albisu Altuna eta Imaz 18-14 menderatzen ari zirenean Oiartzungo atzelaria ondoezik sentitu baita. Ezkurdiak eta Albisuk bigarren puntua batu dute horrela, eta sailkatzeko aukerak izaten jarraitzen dute. Altuna eta Imaz, berriz, sailkatzeko aukerarik gabe gelditu dira, garaipen bakarra lortu baitute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X