Arteaga II.ak ez du Baikon jarraituko
Axier Arteagak ez du Baiko Pilotako pilotari izaten jarraituko datorren irailetik aurrera, Bilboko enpresak asteazken honetan jakinarazi duenez. Horrela, Lasarte-Oriako aurrelariak irailaren 17an jokatuko du azken partida Baikoko kide gisa, bere herrian.
Arteaga II.ak (26 urte) 2016an egin zuen debuta profesionaletan Tolosako Beotibar pilotalekuan, eta, ordutik hona, 300 partida inguru jokatu ditu.
2017an eta 2020an, Promozioko Buruz Buruko txapelketak irabazi zituen Bakaikoaren (22-18) eta Elordiren (22-12) aurka, hurrenez hurren.
Halaber, 2017an ere, Promozioko Binakako Txapelketa bereganatu zuen Erasunekin batera, Peña II-Salaverri bikotearen aurka (22-12).
Argitaratutako oharrean, Baikok "eskerrak" eman dizkio Arteaga II.ari "urte hauetan enpresan erakutsitako profesionaltasunagatik", eta onena opa dio etorkizunerako.
Zure interesekoa izan daiteke
Ander Imazek alta jaso du
Gipuzkoako pilotariak hobera egin du, eta pixkanaka ekingo dio kirol jarduerari.
2026ko CaixaBank Masterseko sailkapena, emaitzak eta egutegia
Txapelketa uztailaren 17an hasiko da, eta urriaren 4an amaitu; finala Iruñean jokatuko dute, Nafarroa Arenan.
Zabala eta Iztueta, CaixaBank Masterseko finalerdietara (15-22)
Zabalak eta Iztuetak 4. puntua eskuratu dute Artola eta Rezusta garaituta, eta, beraz, CaixaBank Masterseko finalerdietarako sailkatu dira.
Minutuko isilunea egin dute hildako gaztearen omenez Lekeitioko pilotalekuan
Pilotalekuan partida jokatzen ari zenean jakin dute antzarretan mutil bat zendu dela, eta orduan jakinarazi diete harmailetan zeuden zaleei. Lehen atsedenaldi luzean, minutuko isilunea egin dute, hildakoaren omenez.
Imazek, ondoezik, ezin izan du partida amaitu; Ezkurdiak eta Albisuk lortu dute garaipena (22-14)
Lekeition jokatu den CaixanBank Masterseko neurketa bertan behera gelditu da, Ezkurdia eta Albisu Altuna eta Imaz 18-14 menderatzen ari zirenean Oiartzungo atzelaria ondoezik sentitu baita. Ezkurdiak eta Albisuk bigarren puntua batu dute horrela, eta sailkatzeko aukerak izaten jarraitzen dute. Altuna eta Imaz, berriz, sailkatzeko aukerarik gabe gelditu dira, garaipen bakarra lortu baitute.
Elordi eta Mariezkurrena CaixaBank Masterseko finalaurrekoan izango dira, Laso eta Martija aise garaituta (22-10)
Aitor Elordi eta Jon Mariezkurrena 22-10 gailendu dira Unai Laso eta Julen Martijaren aurka Lekeitioko pilotalekuan jokatu duten partidan, eta, ondorioz, CaixaBank Masterseko finalerdietarako sailkatu dira. Gorriak jaun eta jabe izan dira.
Atzeratu egin da Pilota Pro Ligaren lehiaketa formatu berria
Proiektuaren konplexutasuna dela eta atzeratu egingo da lehiaketa sistema berriaren ezarpena.
Muruak Asperekin berritu du beste lau urtez
Arrasateko aurrelariak 2030era arte berritu du kontratua “onena ematea eta ahalik eta txapelketa gehien jokatzea” helburu dituela.
Dario gorriz etxekoen aurrean eta Altuna aurrekanporaketan, San Mateo torneoan
Sanmateoetako pilota torneoa aurkeztu dute gaur Logroñon. Irailaren 18tik 27ra bitarte jokatuko da. Atarikoetan, A Multzoan Jaka-Mariezkurrena, Zabala-Rezusta eta Artola-Albisu Larrazabal-Iztueta arituko dira. B multzoan, Laso-Landa, Dario-Zabaleta, Ezkurdia-Martija eta Altuna-Bikuña.
Hirugarren puntua, Artola eta Rezustarentzat (22-20)
Artolak eta Rezustak 22-20 garaitu dituzte Larrazabal eta Zabaleta, eta hirugarren puntua eskuratu dute CaixaBank Mastersen.