Mendi-lasterketak
2024/05/26 - 16:03
Kilian Jornet eta Sylvia Nordskar, 2024ko Zegama-Aizkorri mendi maratoiko garaileak
Jornet nagusitu da gizonezkoen mailan, 3 ordu, 38 minutu eta 8 segundoko marka eginda, Elazzaoui izan da bigarren eta Przedwojewski hirugarren. Emakumezkoetan, Nordskar izan da onena, 4 ordu, 29 minutu eta 13 segundoko markarekin, Malen Osa izan da bigarren eta Marta Martinez hirugarren.
2024/05/26 - 15:16
Kilian Jornet: ''Duela 17 urte irabazi nuen lehenengoz, eta berriz irabazi nahi nuen; giroa ikusgarria da''
Kilian Jornet 2024ko Zegama-Aizkorri mendi maratoiko irabazleak EITB Mediarekin hitz egin du lasterketa bukatu ostean. Egindako lanarekin pozik azaldu da. (adierazpenak gaztelaniaz)
2024/05/25 - 13:38
Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa, igandean, zuzenean, eitb.eus-en eta ETB1en
Zegaman dena prest da maiatzaren 26ko hitzordurako. ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute proba, 08:40an hasita.
2024/05/24 - 23:03
Irigoien eta Ryunosuke garaile Zegama-Aizkorriko kilometro bertikalean
Naiara Irigoien nagusitu da 2024ko Zegama-Aizkorriko kilometro bertikalean, emakumezkoen mailan. Gizonezkoenean, aldiz, Omi Ryunosuke izan da irabazlea. 250 lasterkeari lehiatu dira.
2024/05/18 - 17:47
Ander Iñarra eta Ainara Urrutia nagusi Kanpezu-Joar mendi lasterketan
Maiatzaren 12an Kanpezu-Joar mendi lasterketa jokatu zen, eta Euskadiko txapelak izan ziren jokoan. 26,5 kilometroko ibilbidean azken txanpa bikaina eginda Ander Iñarra lezoarra nagusitu zen gizonezkoetan. Emakumezkoetan, berriz, sekulako erakustaldia eman zuen Ainara Urrutiak.
2024/05/16 - 20:19
Zegama-Aizkorri mendi-lasterketa maiatzaren 26an jokatuko da
Zegama-Aizkorri lasterketa maiatzaren 26an jokatuko da, eta, besteak beste, han izango dira Kilian Jornet -berak dauka lasterketako markarik onena- eta Manuel Merillas eta Daniela Oemus iazko garaileak.
2024/05/16 - 19:57
Ia 1.000 korrikalari izango dira Zegama-Azkorri mendi-lasterketan
Zegama-Aizkorri lasterketa maiatzaren 26an jokatuko da, eta, besteak beste, han izango dira Kilian Jornet -berak dauka lasterketako markarik onena- eta Manuel Merillas eta Daniela Oemus iazko garaileak.
2024/05/13 - 11:31
Gemma Arenas eta Miguel Heras nagusi, Domusa Teknik mendi-lasterketan
Gemma Arenas eta Miguel Heras korrikalariek irabazi zuten aurtengo Domusa Teknik mendi-lasterketa, Azpeitia, Errezil, Bidania-Goiatz eta Beizama arteko ibilbidean. Mayi Mugikak eta Oihana Azkorbebeitiak osatu zuten nesken podiuma; gizonezkoena, berriz, Alvaro Ramosek eta Goar Lopetegik.
2024/02/01 - 20:18
Kilian Jornet aurtengo Zegama-Aizkorrin izango da
Korrikalari katalanak aurten lehiatuko dituen lasterketak zeintzuk izango diren jakinarazi du, eta horien artean dago Zegama-Aizkorri. Dagoeneko hamar aldiz irabazi du Gipuzkoako mendi lasterketa, eta berea da errekorra.
2023/11/17 - 14:38
2024ko Zegama-Aizkorri mendi maratoia maiatzaren 26an jokatuko dute, igandez
Antolatzaileek iragarri dutenez, maratoirako aurretiko izen-emateak irtarrilaren 15ean irekiko dituzte; KBrako eta Junior Trailerako aurretiko izen-emateak irtarrilaren 29an zabalduko dira.
2023/10/15 - 14:43
Kilian Jornetek 3.000 metro baino gehiagoko 117 mendi igo ditu 8 egunetan
Kataluniako ultrakorrikalariak 485,65 kilometro korritu ditu Pirinioetan. Balentria horretan orotara pilatutako desnibela 43.000 metrokoa izan da.
2023/10/14 - 16:54
Martinez de Estibariz eta Zabala, Hiru Haundiak probako txapeldunak
Gizonezkoen mailan, Julen Martinez de Estibariz izan da irabazlea, 10 ordu, 44 minutu eta 48 segundoko markarekin. Emakumezkoenean, aldiz, Ane Zabala nagusitu da, 14 ordu, 30 minutu eta 2 segundoko marka eginda.
2023/09/23 - 20:02
Ertzaintzak Gorbeia Suzien lasterketako parte-hartzaile bat erreskatatu du, konortea galdu ostean
SOS Deiak-112 zerbitzura egindako dei batek Larrialdi Zerbitzuei jakinarazi die mendi-lasterketa horretan parte hartzen ari zen atleta bat ondoezik zegoela. Korrikalaria helikopteroan eraman dute Zeanuriko kanpaina-ospitalera.
2023/09/23 - 16:02
Geoffray eta Santamaria, nagusi Gorbeia Suzien mendi-lasterketan
600 korrikalarik hartu dute parte Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren hamargarren edizioan. Clementine Geoffrayk irabazi du emakumezkoen mailako lasterketa, eta Alain Santamaria izan da nagusi gizonezkoen mailan. Biek, gainera, errekor berriak ezarri dituzte.
2023/09/23 - 15:11
Santamaria eta Geoffray, 2023ko Gorbeia Suzien mendi-lasterketako irabazleak
Alain Santamariak irabazi du gizonezkoen mailako lasterketa eta Clementine Geoffray izan da nagusi emakumezkoen mailan. Biek ala biek, probako errekorrak ezarri dituzte.
2023/09/22 - 17:16
Gorbeia Suzien, bihar, 09:00etan, ETB1en eta eitb.eus-en
Gorbeia Suzien mendi-lasterketaren hamargarren edizioa ospatuko da larunbatean eta, iaz bezala, Skyrunner World Series-erako puntuagarria izango da. 32 kilometroko ibilbideak 2.400 metroko desnibel positiboa izango du. Mendi-lasterketa, bestalde, zuzenean eskainiko dugu, ETB1en eta eitb.eus-en.
2023/09/22 - 12:56
Gorbeia Suzien mendi-lasterketa zuzenean, larunbatean, EITBn
SkyRace lasterketako (32 kilometro) parte-hartzaileak 09:00etan abiatuko dira; bi ordu geroago, 11:00etan, 21 kilometroko lasterketa hasiko da.
2023/06/19 - 22:17
Iñigo Macias eta Lide Urrestarazu garaile, 2023ko Camille Extreme lasterketan
32 kilometroko ibilbidea eta bi mila metroko goranzko desnibelarekin, Camille Extreme lasterketak 17. edizioa bete du aurten. Maciasekin batera, Jon Ander Aranburu eta Asier Alonso igo dira podiumera, eta Urrestarazurekin batera, Ainara Alcuaz ta Izaskun Sanz.
2023/06/19 - 19:02
Tolosaldeko Hiru Tontorrak lasterketako laburpena
Gozatu ekainaren 11n lehiatu zen Tolosaldeko Hiru Tontorrak mendi lasterketaren laburpenaz.
2023/06/11 - 14:02
Ohiana Azkorbebeitia eta Ander Iñarra, garaileak Euskal Herria Mendi Erronka mendi lasterketan
Ekainaren 3an egin dute. Gozatu lasterketaz eta giroaz, bideo honetan.