Kirol gehiago
2025/04/03 - 13:41
Erostarbe surfaren munduko maila goreneko zirkuitura itzuliko da, eta hurrengo lau probetan parte hartuko du
Zarauzko surflaria Championship Tourrera itzuliko da, Pipe Pro txapelketan maila gorenean debuta egin ostean. Hurrengo lau probetan parte hartuko du, Tatiana Weston-Webben ordez.
2025/03/28 - 14:38
Lucas Eguibar Munduko Snowboard Cross Txapelketako final-laurdenetan kanporatu dute
Ostiral honetan Suitzan jokatu den snowboard crosseko final-laurdenetako kanporaketan, donostiarra hirugarren postuan sailkatu da bere txandan.
2025/03/27 - 14:58
Lucas Eguibar Munduko Txapelketako finalerako sailkatu da
Donostiarra 17. izan da snowboard crosseko sailkapen-proban eta martxoaren 28ko finalean egongo da.
2025/03/27 - 09:59
Txuri-Urdin izotz-hockey taldeari harrera egin diote Donostiako udaletxean, liga titulua ospatzeko
Ligako txapeldunak dira Txuri-Urdin izotz-hockey taldeko jokalariak. Lortutakoa ospatzeko, harrera ofiziala egin diote taldeari Donostiako udaletxean.
2025/03/25 - 21:55
Maider Unda, ordutik hona
Oletako borrokalariak kirol ibilbidean brontzezko domina eskuratu zuen Londreseko Olinpiar Jokoetan, 2012an.
2025/03/25 - 16:07
Kirol minorizatuak protagonista, gaur, Women's Football Week ekimenean
Futbola ez den bestelako kiroletan aritzen diren emakumezko kirolariak eta kirolari ohiak izan dira protagonista astearte honetan Deustuko Unibertsitatean egindako mahai-inguruan. Besteak beste, Maider Undak, Maitane Etxeberriak eta Rakel Mateok hartu dute parte.
2025/03/23 - 18:43
Axio Araña Ampo Ordiziako entrenatzaile historikoa oroitu dute Altamiran
Axio Araña zenari omenaldi hunkigarria egin diote, gaur, Altamiran, Ampo Ordizia-Pozuelo partidaren atarian. Ordiziako errugbi taldeko entrenatzaile historikoa ostiralean hil zen, 63 urte zituela, gaixotasun baten ondorioz.
2025/03/22 - 10:40
George Foreman boxeolari mitikoa zendu da, 76 urte zituela
Foreman txapeldun olinpikoa izan zen, eta bi aldiz munduko txapelduna pisu astuneko kategorian.
2025/03/20 - 18:19
Kirsty Coventry, Nazioarteko Batzorde Olinpikoaren presidente berria
Igerilari ohi zimbabwetarra Thomas Bach alemaniarraren oinordekoa izango da, ekainaren 24tik aurrera. Kargua hartzen duen lehen emakumea da, bai eta lehen afrikarra ere.
2025/03/19 - 14:51
Pou anaiak, bidaia izoztua Dolomitetan
Iker eta Eneko Pou eskalatzaileek 15 eguneko bidaia egin dute Dolomitetara, hango zenbait ur-jauzi izoztu igotzeko asmoz. Udako erronkei begira estreinakoa egiteko erabili dute esperientzia.
2025/03/18 - 13:37
Ainhoa Salillas, Txuri Urdin: ''Presioari aurre egiten ikastea izan da erronka politena''
Ainhoa Salillas Txuri Urdin Donostiako izotz-hockey taldeko atezainak liga irabaztearen esperientzia nolakoa izan den kontatu du elkarrizketa honetan. Horrez gain, taldearen etorkizunaz ere mintzatu da.
2025/03/17 - 11:16
Niemann nagusitu da Singapurren; Rahmek bosgarren amaitu du
Joaquin Niemann txiletarrak irabazi du LIV Singapur torneoa, nagusitasunez. Koepka izan da bigarren eta Campbell hirugarren. Jon Rahm euskal golfistak bosgarren postuan amaitu du.
2025/03/17 - 00:02
ARGAZKIAK: Super Amara Bera Bera, Erregina Kopako txapeldun
Super Amara Bera Berak bederatzigarren Erregina Kopa irabazi du, hirugarrena jarraian. Granollersen jokatu den finalean erakustaldia emanda menderatu du Replasa Beti-Onak (21-30). Nafarroako taldeak, berriz, historia egin du, Erregina Kopako finala bere historian lehen aldiz lehiatuta.
2025/03/16 - 23:45
Txuri-Urdinek bigarrenez jarraian irabazi du Liga
Txuri-Urdinek izotz-hockeyko Iberdrola Liga bigarren urtez jarraian irabazi du, Majadahonda 2-3 menderatuta, bosgarren eta azken partidan. Donostiako taldeak historian hiru aldiz eskuratu du Liga.
2025/03/16 - 16:55
Txuri-Urdinek Liga irabazi du berriro
Irene Senacek zuzentzen duen taldeak 2-3 irabazi die madrildarrei bosgarren eta azken partida, eta Iberdrola Liga irabazi du horrela.
2025/03/16 - 16:24
Herri kirol munduaren berotasuna jaso du Luis Mari Bengoak
Bizkaitarra herri kirolen bultzatzailea izan da urteetan, eta erretiroa hartuko du laster. Urrezko Aizkolarien finalaren amaieran, omenaldia egin diote.
2025/03/10 - 20:02
Irati Idiakezek urrea eta zilarra irabazi ditu Snowboard Paralinpikoko Munduko Txapelketan
Gipuzkoarraren bigarren munduko txapela da snowboardcross modalitatean, 2023an Gironan irabazitakoaren ostean.
2025/03/09 - 23:00
Txuri Urdinek Majadahondari irabazi dio, eta Ligako finala larunbatean erabakiko da
Txuri Urdinek Ligako finaleko laugarren partiduan Majadahondari irabazi behar zion aukerei eusteko, eta Donostiakoak 3 eta 2 nagusitu dira penaltietan. Haizea Fernandez de Romarategi eta Maria Sierra atezaina nabarmendu dira. Datorren larunbatean jokatuko da azken partida, Majadahondan.
2025/03/09 - 18:53
Jon Rahmek seigarren egin du LIV Hong Kong txapelketan
Barrikakoak gaizki hasi zuen txapelketa, lehen jardunaldia 29. postuan amaituta, baina bigarrena 7. amaitu zuen eta 6. sailkatu da azkenean.
2025/03/08 - 23:32
Txuri Urdin, irabaztera behartuta
Txuri Urdinek galdu egin du Majadahondaren kontra Iberdrola Ligako finaleko hirugarren partida (0-3), eta kanporaketa irauli beharko du.