Kirol gehiago
2025/05/25 - 21:57
ARGAZKIAK: Zegama-Aizkorri mendi maratoia, irudietan
Elhousine Elazzaoui marokoarra eta Sara Alonso donostiarra nagusitu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoian, biek ala biek indar erakustaldia eginda. Lehen aldiz irabazi dute, gainera, mendi lasterketa entzutetsua.
2025/05/23 - 23:25
Naiara Irigoien eta Ïu Net, garaile Zegamako kilometro bertikalean
Zegama Aizkorri maratoirako motorrak berotzen hasi dira kilometro bertikalarekin. Faboritoenek ez dute hutsik egin, izan ere, emakumezkoen artean Naiara Irigoien garaile izan da, hirugarrenez, 44 minutu eta 13 segundo egin ondoren. Gizonezkoetan, berriz, Ïu Net kataluniar gaztea izan da azkarrena.
2025/05/22 - 12:17
Mattin Iñiguezek ilusioz eta gogotsu ekingo dio Red Bull X-Apls 2025 probari
Mattin Iñiguez parapentistak ekainaren 12an ekingo dio Red Bull X-Apls 2025 erronkari. Proba gogorra da, eta Zegamakoak ibilbidea bukatzea du helburu.
2025/05/21 - 17:05
Mattin Iñiguez, Red Bull X-Alps 2025 erronkarako prest
Mattin Iñiguezek Red Bull X-Alps 2025 abentura lasterketan parte hartuko du ekainaren 12tik aurrera. Zegamarrak erronka zertan datzan azaldu du, bere helburua zein izango den jakinarazteaz gain.
2025/05/20 - 12:28
Nadia Erostarbek agur esan dio Championship Tourrari, Margaret River Pro txapelketatik kanpo dago eta
Euskal surfistak ezin izan du gainditu Australiako txapelketako bigarren kanporaketa, eta ez duenez denboraldi erdiko gutxieneko puntuazioa lortu, agur esan dio maila gorenari.
2025/05/19 - 20:16
Biarritz Olympique mailaz jaitsi dute adiministratiboki, arrazoi ekonomikoengatik
Errugbiaren Erregularizazioko Frantziako Aginteak erabaki du Lapurdiko taldeak, 2024-25 denboraldian Pro D2 mailan, alegia, bigarren mailan jokatuta, hirugarren maila den Nationale 1era jaistea, hurrengo denboraldirako; klubak iragarri du helegitea jarriko duela.
2025/05/19 - 11:46
Scheffler izan da nagusi PGA Txapelketan, Rahm saririk gabe utzita
Barrikakoa estatubatuarraren pare jarri zen azken errondan, baina azkenean ezin izan zion aurre hartu. Bigarren postuan berdinduta geratu ziren DeChambeau, Riley eta English.
2025/05/18 - 14:00
BMX: Bizikleta gainean, hegan
Arkaitz Armendariz eta Javier Remirez BMX gidariak izan dira "Helmuga" saioan, BMXean ibiltzeak zer-nolako sentsazioak eragiten dizkien kontatzeko, besteak beste.
2025/05/16 - 18:39
San Mamesek Europako errugbi txapelketa nagusien bi final hartuko ditu 2026an
2026ko maiatzaren 22an eta 23an, San Mames izango da berriro kluben arteko Europako errugbi txapelketa nagusien finalen egoitza, EPCR Challenge Cup eta Investec Champions Cup hartuko baititu.
2025/05/04 - 20:24
Katie Ledeckyk berea zen munduko errekorra hautsi du estilo libreko 800 metroko proban
Igerilari estatubatuarrak 8 minutu, 4 segundo eta 12 ehunen behar izan ditu proba amaitzeko, eta, horrenbestez, 67 ehunen hobetu du Rioko Olinpiar Jokoetan ezarri zuen errekorra.
2025/05/04 - 19:47
Jon Rahmek zazpigarren postua lortu du Hego Koreako LIV Golfean
Bryson DeChambeau estatubatuarrak irabazi du, parretik behera 19 kolpeko txartela aurkeztuta, Rahmek baino 11 kolpe gutxiago.
2025/05/03 - 18:48
Suso Romero izango da AMPO Ordiziako entrenatzaile berria
Federico Galloren tokia hartuta, entrenatzaile andaluziarrak zuzenduko du Gipuzkoako taldea 2025-26 denboraldian.
2025/04/30 - 19:55
Federico Gallok ez du AMPO Ordizia zuzentzen jarraituko
Teknikariak amaiera eman dio Gipuzkoako taldean egindako hiru denboraldiko ibilbideari, erronka berrie aurre egiteko, klubak jakinarazi duenez.
2025/04/28 - 12:04
Rahmek laugarren amaitu du Mexikoko LIV Golfen, eta Ciganda bederatzigarren izan da Chevron Txapelketan
Joaquin Niemann txiletarra izan zen nagusi Mexikon, guztira 197 kolpe eginda. Chevron Txapelketan, ostera, Mao Saigo japoniarra nagusitu zen, urteko lehen lehia handian.
2025/04/24 - 09:44
Albiste izango dira: Bilbao Basket txapeldun, greba Bridgestone Basaurin eta 'Bakearen aldeko oihua' Gernikan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/23 - 20:14
Ariane Toro judokak brontzea lortu du Europako Txapelketako 52 kilorainoko mailan
21 urteko judokak bi waza-ari puntuazioa eskuratuta gailendu zaio Roza Gyertyas hungariarrari bigarren aukerako finalean.
2025/04/17 - 12:41
Naroa Arrasatek brontzezko domina bereganatu du halterofiliako Europako Txapelketako 64 kiloko mailan
Atarrabiakoa hirugarren izan da 64 kiloko mailako bi aldiko modalitatean, 122 kiloko altxaldiarekin. Graillot bigarrenarekiko kilo bkarrera geratu da. Davis izan da txapelduna, 127 kilo altxatuta.
2025/04/14 - 11:06
Rory McIlroy garaile, Augustako Mastersean; Rahm, hamalaugarren
Hala, golf-jokalari iparirlandarrak lehen aldiz jantzi du jaka berdea, Justin Roserekin zuen berdinketa hautsita. Jon Rahm euskal golflaria hamalaugarren geratu da.
2025/04/03 - 22:50
Olazabal, hasiberria balitzan Augustako Mastersera
Jose Mari Olazabal Augustako Masterseko irabazleetako bat da. Txapelduna denez, urte guztietarako gonbidatuta dago golfaren txapelketa prestigiotsuenera. Euskal golflaraiak EITB Mediarekin hitz egin du apirilaren 10ean hasiko den toreoari buruz.
2025/04/03 - 19:11
Joseba Iraolak Europako Txapelketan izango duen eserleku bakarreko ibilgailu berria aurkeztu du, Bilbon
"Euskal Selekzioa" eserleku bakarreko ibilgailua baliatuko du Balmasedako pilotuak Mendi Lasterketetako Europako Txapelketan; helburua du 2023an eskuratutako titulua lortzea. Hilaren 12ko eta 13ko asteburuan ekingo dio denboraldiari, Frantzian.