Kirol gehiago
2024/09/16 - 13:41
Ameriketako Estatu Batuetako taldeak irabazi du 2024ko Solheim Cup txapelketa, Europa menderatuta
AEBko taldeak hamaikagarrenez irabazi du txapelketa, eta amaiera eman dio garaipenik gabeko zazpi urteko boladari. Europa menderatu dute 15,5-12,5eko emaitzarekin.
2024/09/16 - 02:24
Jon Rahmek irabazi du LIV Golf titulua
Barrikakoak -11ko txartelarekin amaitu du Bolingbrook Golf Clubeko txapelketa, hiru kolpeko aldea aterata Sergio Garcia espainiarrari eta Joaquin Niemann txiletarrari.
2024/09/12 - 13:59
Iñigo Llopis: ''Nire helburua markak hobetzen jarraitzea da''
Bi domina irabazita, bat urrezkoa eta bestea brontzezkoa, itzuli da Iñigo Llopis Basque Teameko igerilari donostiarra Parisko Joko Paralinpikoetatik. Orain zer-nolako helburuak dituen kontatu du elkarrizketa honetan.
2024/09/12 - 13:38
Ander Cepas: ''Debut batean brontzezko domina lortzea ikaragarria da''
Ander Cepas Basque Teameko mahai-tenis jokalari donostiarrak brontzezko domina irabazi berri du Parisko Joko Paralinpikoetan, eta oso pozik agertu da itzuleran emandako prentsaurrekoan.
2024/09/10 - 17:03
Ainhize Belarrek historia egin du 9a+ mailako bidea irekiz
Ainhize Belar 18 urteko eskalatzaile gazteak markak hautsi ditu: 9a+ mailako bidea irekitzea lortu du, "Iñi Ameriketan" igota (Baltzola). Atxondoko kirolariak zer-nolako esperientzia bizi izan duen azaldu du.
2024/09/09 - 01:16
Jannik Sinnerrek irabazi du AEBko Irekia
Tenislari italiarra 6-3, 6-4 eta 7-5 gailendu zaio Taylor Fritz estatubatuarrari.
2024/09/08 - 20:09
Higinio Rivero piraguistak bederatzigarren amaitu du Parisko Paralinpiar Jokoetan
Bizkaitarrak ez zuen finalerako txartela lortu duela bi egun jokatutako sailkatze proban. Igandean, eguneko bigarren finalerdian lehiatu da, eta laugarren postuan bukatu du bere txanda.
2024/09/08 - 11:34
Sabalenka da AEBko Irekiko txapeldun berria
Aryna Sabalenkak erakustaldi sutsua eta boteretsua emanda garaitu du Jessica Pegula, 7-5 eta 7-5, ordubete eta 53 minutuan.
2024/09/07 - 22:49
Honelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia Parisko 2024ko Joko Paralinpikoetan irailaren 7an, larunbata
Euskal kirolariek diziplina hauetan hartuko dute parte larunbatean: errepideko txirrindularitza, igeriketa, mahai-tenisa eta gurpil-aulkiko saskibaloia.
2024/09/07 - 16:22
Ander Cepas: ''Pozik nago lortutakoarekin''
Ander Cepasek brontzea eskuratu du mahai-tenisean banaka, S9 modalitatean. Donostiarrak Laurens Devos urrea eskuratzeko faboritoaren aurka galdu du azken-aurreko kanporaketa, 11-7, 11-8 eta 11-7.
2024/09/06 - 18:43
Honelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia Parisko 2024ko Joko Paralinpikoetan irailaren 6an, ostirala
Euskal kirolariek diziplina hauexetan hartu dute parte ostiral honetan: errepideko txirrindularitza, igeriketa, esprint piraguismoa eta gurpil-aulkiko saskibaloia.
2024/09/05 - 20:33
Honelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia Parisko 2024ko Joko Paralinpikoetan irailaren 5ean, osteguna
Euskal kirolariek diziplina hauexetan hartuko dute parte ostegun honetan: igeriketa, arku-tiraketa eta gurpil-aulkiko saskibaloia.
2024/09/05 - 20:17
Nahia Zudaire laugarren sailkatu da 100 metroetako bular-estiloko finalean, eta beste diploma bat eskuratu du
Igerilari gipuzkoarrak, ostegun arratsaldean jokatutako finalean, bere kirol ibilbidean Joko Paralinpikoetan lortutako emaitzarik onena erdietsi du.
2024/09/05 - 18:13
Rebecca Cheptegei atleta ugandarra hil du bikotekideak Kenyan
Cheptegeik (33 urte) Parisko Olinpiar Jokoetako maratoian hartu zuen parte. Igandean gertatu zen erasoa eta orduz gero, egoera kritikoan zegoen kirolaria.
2024/09/04 - 22:35
Honelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia Parisko 2024ko Joko Paralinpikoetan irailaren 4an, asteazkena
Euskal kirolariek diziplina hauetan parte hartu dute asteazken honetan: Igeriketa, txirrindularitza, tiroa, arku-tiroa, mahai-tenisa eta gurpil-aulkiko saskibaloia.
2024/09/04 - 21:12
Zudairek eta Llopisek, 400 metro libreetan, eta Salguerok, 100 metro libreetan, diploma irabazi dute
Usurbildarra zazpigarren sailkatu da, eta donostiarrak eta iruindarrak zortzigarren postuan amaitu dituzte finalak, asteazken arratsaldean.
2024/09/04 - 11:26
Heidi Gaugainek zilarrezko domina irabazi du C5 erlojupekoan
20:26.84ko denbora eginda, bigarren sailkatu da Lapurdin bizi den kirolaria, Sara Storey britainiarraren atzetik, 4,69 segundora.
2024/09/03 - 23:01
Honelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia Parisko 2024ko Paralinpiar Jokoetan irailaren 3an, asteartea
Honelakoa izan da euskal kirolarien jardunaldia Parisko 2024ko Paralinpiar Jokoetan irailaren 3an, asteartea
2024/09/03 - 22:32
Ander Cepas: ''Aurretik egindako lana agerian jartzean lortu dut''
Parisko Joko Paralinpikoetan, mahai tenisean, Ander Cepasek ibilbideari ekin dio. Donostiarrak Koyo Iwabuchi japoniarraren aurka jokatu du final zortzirenetako partida, eta 3-1 irabazi du; hortaz, final laurdenetan izango da, eta diploma bermatu du.
2024/09/03 - 13:37
Llopis: ''Jokoetan, erreleboetan, domina bat lortzea oso zaila da, lortu dugu eta oso pozik''
Iñigo Llopis Basque Teameko euskal igerilariak brontzezko domina lortu du 2024ko Parisko Paralinpiar Jokoetako igeriketako maila mistoko 4x100 metro estiloko erreleboan. Domina zintzilikatu ostean, Llopisek EITB Mediarekin hitz egin du.