Golfa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otaegik bere lehen txapelketa irabazi du Europako zirkuituan

24 urteko gipuzkoarra Marcel Siem alemaniarrari gailendu zaio 2 eta 1, 17. zuloan amaitu den norgehiagokan.
Txapelketa Aelmanian jokatu dute. Argazkia: Efe.
Txapelketa Aelmanian jokatu dute. Argazkia: Efe.

Adrian Otaegi donostiarrak bere lehen garaipena lortu du Europako golf zirkuituan Saltire Energy Paul Lawrie Match Play irabazita. Txapelketa Alemaniako Bad Griesbach klubean jokatu dute eta Otaegi Marcel Siem alemaniarrari gailendu zaio.

24 urteko donostiarra 2 eta 1 nagusitu zaio Siemi, 17. zuloan amaitu den neurketan. Aurretik, finalerdietan, Alejandro Cañizaresi irabazi zion 6 eta 5.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X