Bat Formula
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hamiltonek oztoporik gabe irabazi du Txinan

Carlos Sainz zazpigarren izan da eta Fernando Alonsok lasterketa utzi du, aurreko sari nagusian bezala, autoarekin izandako arazoen ondorioz.
Hamilton, Vettel eta Verstappen, podiumean. Argazkia: Efe.
Hamilton, Vettel eta Verstappen, podiumean. Argazkia: Efe.

Lewis Hamilton Mercedeseko gidariak irabazi du Txinako Sari Nagusia, munduko txapelketako bigarren lasterketa. Bigarren Sebastian Vettel izan da, Ferrariko gidaria. Carlos Saiz espainiarrak zazpigarren egin du eta Fernando Alonsok, berriz, lasterketa utzi behar izan du, aurreko sari nagusian bezala, autoarekin arazoak izan dituelako.

Gauzak horrela, Hamilton lider da munduko sailkapenean Vettelekin 43 puntura berdinduta.

Max Verstappenek lasterketa ikusgarria egin du, atzetik atera eta hirugarren postura arte igo ostean. Daniel Ricciardo taldekidea laugarren izan da.

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X