Bat Formula
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vettelek irabazi du Singapurreko Sari Nagusia

Daniel Ricciardo (Red Bull) izan da bigarren eta taldekidea duen Kimi Raikkonen (Ferrari), hirugarren. Hamiltonek eta Alonsok lasterketa utzi egin dute.
Sebastian Vettel. Argazkia: EFE
Sebastian Vettel Singapurren lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Sebastian Vettel (Ferrari) alemaniarrak irabazi du Marina Bay zirkuituan egin den Bat Formulako Singapurreko Sari Nagusia. Munduko Txapelketan lortzen duen 13. garaipena da, eta denboraldi honetako hirugarrena. Mundialeko liderra den Lewis Hamiltonek (Mercedes) eta Fernando Alonsok (McLaren), lasterketa utzi egin dute.

Daniel Ricciardo (Red Bull) izan da bigarren eta Vettelen taldekidea den Kimi Raikkonen (Ferrari), hirugarren.

Lewis Hamiltonek jarraitzen du Munduko Txapelketako lehen postuan 252 punturekin. Bigarren sailkatua eta bere taldekidea den Nico Rosbergek baino 41 puntu gehiago ditu. Rosberg laugarren izan da Singapurren. Hamiltonek 49 puntuko abantaila du Vettelekiko.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X