Talde berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

McLarenek ostegun honetan iragarri dezake Alonsoren fitxaketa

Ferrarin bost urte eman ondoren, biharko ekitaldian asturiarraren itzulera iragarriko du seguruenik, McLarenek. Aro berri honetan, Jenson Button edo Kevin Magnussen izango ditu bidelagun.
Fernando Alonso. Argazkia: EFE
Fernando Alonso. Argazkia: EFE

McLaren taldeak ekitaldi batera deitu ditu hedabideak ostegun honetan. Saioa Wokingeko egoitzan izango da, eta bertan Fernando Alonsoren fitxaketaz eta aro berri honetan bidelagun izango duen Jenson Button edo Kevin Magnussenetaz arituko dira.

“Esklusibo” eta "garrantzitsu"-tzat jo dute ekitaldia britainiarrek. Horrela jakinarazi baitiete hedabideei, ostegun honetako 11:00etan bertaratzera gonbidatu dituztenean. Xehetasun gehiago eskaini ez duten arren, seguruenik hurrengo denboraldiko talde berria iragarriko dute.

Ferrarin bost urte eman ondoren, Fernando Alonsoren fitxaketa iragartzea espero da. 2007. Urtean lehiatu zuen talde britainiarrarekin asturiarrak, eta 2015 honetan, Hondaren motor berrien laguntzarekin egingo du aurrera Alonsok.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X