Lewis Hamilton, azkarrena Hungaroringen
Lewis Hamilton (Mercedes) britainiarrak ‘pole’a eskuratu du Hungariako Sari Nagusian. Hamiltonek Sebastian Vettel liderra eta Romain Grosjean frantziarra gainditu ditu Hungaroringeko zirkuituan. Fernando Alonso (Ferrari) espainiarrak bosgarren postutik irten beharko du.
Mercedes taldeko gidariak bere 30. ‘pole’a eskuratu du Bat Formulan, Hungariako Sari Nagusian erakustaldi polita eman ondoren.
Ferrari taldeko asturiarra hirugarren lerrotik irtengo da lasterketan, Kimi Raikkonenekin (Lotus) batera. Laugarren postua Nico Rosberg (Mercedes) alemaniarrak lortu du.
Sailkapena:
- Lehenengo lerroa:
Lewis Hamilton (GBR/Mercedes F1W04) 1:19.388
Sebastian Vettel (GER/Red Bull RB9 Renault) 1:19.426
- Bigarren lerroa:
Romain Grosjean (FRA/Lotus E21 Renault) 1:19.595
Nico Rosberg (GER/Mercedes F1W04) 1:19.720
- Hirugarren lerroa:
Fernando Alonso (ESP/Ferrari F138) 1:19.791
Kimi Raikkonen (FIN/Lotus E21 Renault) 1:19.851
- Laugarren lerroa:
Felipe Massa (BRA/Ferrari F138) 1:19.929
Daniel Ricciardo (AUS/Toro Rosso STR8 Ferrari) 1:20.641
- Bosgarren lerroa:
Sergio Perez (MEX/McLaren MP4/28 Mercedes) 1:22.398
Mark Webber (AUS/Red Bull RB9 Renault) s.t.
- Seigarren lerroa:
Adrian Sutil (GER/Force India VJM06 Mercedes) 1:20.526
Nico Hülkenberg (GER/Sauber C32 Ferrari) 1:20.580
- Zazpigarren lerroa:
Jenson Button (GBR/McLaren MP4/28 Mercedes) 1:20.777
Jean-Eric Vergne (FRA/Toro Rosso STR8 Ferrari) 1:21.029
- Zortizgarren lerroa:
Pastor Maldonado (VEN/Williams FW35 Renault) 1:21.133
Valtteri Bottas (FIN/Williams FW35 Renault) 1:21.219
- Bederatzigarren lerroa:
Esteban Gutierrez (MEX/Sauber C32 Ferrari) 1:21.724
Paul di Resta (GBR/Force India VJM06 Mercedes) 1:22.043
- Hamargarren lerroa:
Charles Pic (FRA/Caterham CT03 Renault) 1:23.007
Giedo van der Garde (HOL/Caterham CT03 Renault) 1:23.333
- Hamaikagarren lerroa:
Jules Bianchi (FRA/Marussia MR02 Cosworth) 1:23.787
Max Chilton (GBR/Marussia MR02 Cosworth) 1:23.997
Zure interesekoa izan daiteke
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain, Europako txapelketa irabazi ondoren: “Ez zen gure helburua, baina lortu dugu"
Txapelketara belauneko arazoekin iritsi zela aitortu du surflari zumaiarrak. Pare bat manga gainditzea xede zuela erantsi du Gonzalez-Etxabarrik. Era berean, Amatriainek esan du zazpigarren postua zuela helburu, Challengerrera sailkatzeko.
“Moztaileak Munduan” dokumentala, asteazken gauean, ETB1en
“Moztaileak Munduan” dokumentalak ardi moztaileen lana eta Euskal Selekzioak Zeelanda Berrian bizi izan zuen esperientzia ditu ardatz. Aurrestreinaldia egin dute gaur, Abadiñoko Errota Kultur Etxean.
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain surflariak, Europako txapeldun
Zumaiarra eta zarauztarra nagusitu dira Taghazout-en, eta goi-goian amaitu dute denboraldia.
Mullaghmoren sekula arraunean hartu den olaturik pisutsuena hartu du Natxo Gonzalezek
“Nire biziko olatua da”, esan du surflari bizkaitarrak, lortu ostean.
Jon Rahm, bigarren Hegoafrikan Bryson DeChambeauren aurka berdinketa hausteko zuloan galduta
Barrikako golflariak estatubatuarrarekin berdinduta bukatu du, baina play-offean galdu du, aurkariak baino kolpe bat gehiago behar izan baitu.
DeChambeau liderrarengandik hiru kolpera jarraitzen du Rahmek Hegoafrikan
Barrikako golflariak LIV txapelketako podiumerako lehian segitzen du Hegoafrikan, hirugarren jardunaldia amaituta.
Rahm laugarren da Hegoafrikan bigarren jardunaldia jokatu ondoren
Bizkaitarrak 66 kolpeko txartelarekin itxi du jardunaldia, eta parretik behera 11 kolperekin dago sailkapen nagusian.
Rahmek sendo ekin dio Hegoafrikan, eta lehen postutik gertu jarri da
Parretik behera 6 kolpeko txartel bikaina sinatu du Jon Rahmek Hegoafrikako LIV Golf txapelketaren lehen jardunaldian, Bryson DeChambeau eta Charles Howell III.ak partekatzen duten lehen postutik bi kolpera.
Higinio Riverok hogeigarren amaitu du 20 kilometroko proba
Rivero 59:49ko denbora eginda helmugaratu da, Golubkovek, Maok eta Romelek lortutako dominetatik urrun.
Alvaro Romero, zortzigarren Munduko Boardercross Kopan
Gipuzkoarrak zortzigarren amaitu du Munduko Boardercrosseko Kopako proba. Jakob Duse austriarra izan da garailea.