Abu Dhabiko SN: Raikkonen izan da nagusi Alonso eta Vettelen aurretik
Kimi Raikkonen (Lotus) finlandiarrak irabazi du Abu Dhabiko Sari Nagusia, Fernando Alonso (Ferrari) eta Sebastian Vettel (Red Bull) pilotuen aurretik.
Vettelek pit-lane-tik hasi du proba, baina lasterketa bikaina egin du eta hirugarren heldu da. Alemaniarrak sailkapen nagusiaren lidergoari eutsi dio, eta Fernando Alonso espainiarrak baino hamar puntu gehiago ditu.
Jenson Button (McLaren) sailkatu da laugarren postuan, Pastor Maldonado (Williams) bosgarrenean eta Kamui Kobayashi (Sauber) seigarrenean.
Denboraldia bukatzeko bi proba geratzen dira: AEBetakoa, bi aste barru, eta Brasilgo Sari Nagusia, azaroaren 25ean.
Abu Dhabiko Sari Nagusiaren sailkapena:
.1. Kimi Raikkonen (FIN/Lotus Renault) 1h.45:58.667
.2. Fernando Alonso (ESP/Ferrari) 0.852
.3. Sebastian Vettel (ALE/Red Bull Renault) 4.163
.4. Jenson Button (GBR/McLaren Mercedes) 7.787
.5. Pastor Maldonado (VEN/Williams) 13.007
.6. Kamui Kobayashi (JPN/Sauber) 20.076
.7. Felipe Massa (BRA/Ferrari) 22.896
.8. Bruno Senna (BRA/Williams Renault) 23.542
.9. Paul di Resta (GBR/Force India Mercedes) 24.160
10. Daniel Ricciardo (ITA/Toro Rosso Ferrari) 27.463
11. Michael Schumacher (ALE/Mercedes) 28.075
12. Jean-Eric Vergne (BEL/Toro Rosso Ferrari) 34.906
13. Heikki Kovalainen (FIN/Caterham Renault) 47.764
14. Timo Glock (ALE/Marussia Cosworth) 56.473
15. Sergio Perez (MEX/Sauber Ferrari) 56.768
16. Vitaly Petrov (RUS) Caterham Renault 1:04.595
17. Pedro de la Rosa (ESP/HRT Cosworth) 1:11.778
Munduko sailkapena:
.1. Sebastian Vettel (GER/Red Bull) 255 puntu
.2. Fernando Alonso (ESP/Ferrari) 245
.3. Kimi Räikkönen (FIN/Lotus) 198
.4. Mark Webber (AUS/Red Bull) 167
.5. Lewis Hamilton (GBR/McLaren) 165
.6. Jenson Button (GBR/McLaren) 153
.7. Felipe Massa (BRA/Ferrari) 95
.8. Nico Rosberg (GER/Mercedes) 93
.9. Romain Grosjean (FRA/Lotus) 90
10. Sergio Perez (MEX/Sauber) 66
11. Kamui Kobayashi (JPN/Sauber) 58
12. Nico Hülkenberg (GER/Force India) 49
13. Paul di Resta (GBR/Force India) 46
14. Pastor Maldonado (VEN/Williams) 43
15. Michael Schumacher (GER/Mercedes) 43
16. Bruno Senna (BRA/Williams) 30
17. Jean-Eric Vergne (FRA/Toro Rosso) 12
18. Daniel Ricciardo (AUS/Toro Rosso) 10
19. Timo Glock (GER/Marussia) 0
20. Heikki Kovalainen (FIN/Caterham) 0
21. Vitaly Petrov (RUS/Caterham) 0
22. Jerome d'Ambrosio (BEL) 0
23. Charles Pic (FRA/Marussia) 0
24. Narain Karthikeyan (IND/HRT) 0
25. Pedro de la Rosa (ESP/HRT) 0
Zure interesekoa izan daiteke
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain, Europako txapelketa irabazi ondoren: “Ez zen gure helburua, baina lortu dugu"
Txapelketara belauneko arazoekin iritsi zela aitortu du surflari zumaiarrak. Pare bat manga gainditzea xede zuela erantsi du Gonzalez-Etxabarrik. Era berean, Amatriainek esan du zazpigarren postua zuela helburu, Challengerrera sailkatzeko.
“Moztaileak Munduan” dokumentala, asteazken gauean, ETB1en
“Moztaileak Munduan” dokumentalak ardi moztaileen lana eta Euskal Selekzioak Zeelanda Berrian bizi izan zuen esperientzia ditu ardatz. Aurrestreinaldia egin dute gaur, Abadiñoko Errota Kultur Etxean.
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain surflariak, Europako txapeldun
Zumaiarra eta zarauztarra nagusitu dira Taghazout-en, eta goi-goian amaitu dute denboraldia.
Mullaghmoren sekula arraunean hartu den olaturik pisutsuena hartu du Natxo Gonzalezek
“Nire biziko olatua da”, esan du surflari bizkaitarrak, lortu ostean.
Jon Rahm, bigarren Hegoafrikan Bryson DeChambeauren aurka berdinketa hausteko zuloan galduta
Barrikako golflariak estatubatuarrarekin berdinduta bukatu du, baina play-offean galdu du, aurkariak baino kolpe bat gehiago behar izan baitu.
DeChambeau liderrarengandik hiru kolpera jarraitzen du Rahmek Hegoafrikan
Barrikako golflariak LIV txapelketako podiumerako lehian segitzen du Hegoafrikan, hirugarren jardunaldia amaituta.
Rahm laugarren da Hegoafrikan bigarren jardunaldia jokatu ondoren
Bizkaitarrak 66 kolpeko txartelarekin itxi du jardunaldia, eta parretik behera 11 kolperekin dago sailkapen nagusian.
Rahmek sendo ekin dio Hegoafrikan, eta lehen postutik gertu jarri da
Parretik behera 6 kolpeko txartel bikaina sinatu du Jon Rahmek Hegoafrikako LIV Golf txapelketaren lehen jardunaldian, Bryson DeChambeau eta Charles Howell III.ak partekatzen duten lehen postutik bi kolpera.
Higinio Riverok hogeigarren amaitu du 20 kilometroko proba
Rivero 59:49ko denbora eginda helmugaratu da, Golubkovek, Maok eta Romelek lortutako dominetatik urrun.
Alvaro Romero, zortzigarren Munduko Boardercross Kopan
Gipuzkoarrak zortzigarren amaitu du Munduko Boardercrosseko Kopako proba. Jakob Duse austriarra izan da garailea.