Naturgas/BBK Nuptse espedizioa tontorrera iritsi gabe bukatu da
Ezin izan dute burutu. Nuptseko saiakeraren ostean kanpaleku nagusira itzultzerakoan, NATURGAS/BBK NUPTSE 2012 espedizioko kideek ez dute arriskatu nahi izan. Kanpalekutik, telefono bitartez, beraiekin izan dugun lehendabiziko hartuemanean oso argia izan da Mikel Zabalza: “Onik itzuli gara eta pozik gaude horrekin, bide hau ez da bizitzan askotan egin daitekeena, arriskua oso handia baita” .
7.700 metrotara heldu ziren, eta 7.861 ditu Nuptsek. Argi ordu nahikoa ez, etengabeko haize indartsua, espero baino zailtasun tekniko gehiago, eta pilatu duten neke fisiko eta psikologikoa. Zuhurtziaz vivac 3ra jaitsi ziren, 7.100 metrora, eta asteazkenean kanpaleku nagusiko babeseraino jaitsi ziren.
Gauak eta atsedenak jaitsieran zehar egindako gogoeta sendotu zuen: Juanek Basque Teamen egoitzara bidalitako textuan dioen bezala, “ez da beti irabazten”.
Erabakia behin betikoa zela adostu dutenean telefonoz kontatu digu Mikel Zabalzak honako hau, “bidali ditugun irudiak dira benetako azalpena, egin dugun saiakeraren erakusgarriak dira”. Nafarrak gaineratu duenez, “bidearen zailtasunaz eta dotoreziaz gain, nik tankera honetako erronkarekin alpetar estiloak eskatzen duen konpromisoa nabarmenduko nuke altuera honetan, eta tamaina honetako zailtasun teknikoekin oso gogorra egiten da fisikoki nahiz psikologikoki”.
Igoera hitz hauekin deskribatu du Zabalzak: “5.800 metrora arte ez dago aparteko zailtasunik, beti ere tentu handiz joanda, penditza nabarmena eta solte dauden blokeak aurki daitezkelako; hortik 6.500era hasten dira arazoak. Oso zorabiagarria, tarte mixtoekin, eskalada etengabea eskatzen dutenak, ez dago atsedenerako unerik; gero espero genuen tarte erosoago bat aurkitzea, baina oso penditza gogorrak zituen 7.000 metrora arte. Hortik gora harri tarte bat 150 metroko desnibelarekin, hor ezarri genituen sokak, eta gorago harritu egin gaitu penditzak, 45º eta 55º bitartekoak. Igo, nahiko eroso egin dezakezu, baina burutik ezin duzu kendu soka finkorik gabe jaisteak zein tamainako konpromisoa eskatuko duen”.
Mikel Zabalzak telefonoz esandakoaz gain Juan Vallejok hitz gutxitan laburbildu du esperientzia; "Ez da beti irabazten” titulupean: "Bai, egia da. Datu gordinetara jota, gure helburua A zen eta Bra iristeko kapazak izan gara soilik. Hala ere, C,D,E,F,G…Zraino (oinarrizko kanpalekua) iritsi gintezkeen, eta ez dut esateagatik esaten. Bide honek aurretik espero genuena baino askoz gehiago eskatu digu. Tarte mixtoak, eta elurrezko penditza beldurgarriak. Guztia eman eta gero, gailurrera iritsi ez izana ezin dugu porrota bezalaikusi, asmo handiko proiektu honetan gerta zitekeen egoera bat bezala ikusi nahi dugu. Bi egunez jaitsiera oso gogorra egin ondoren, eta lurra ikutzeko rapel eskas batzuen faltan Mikelen komentario batek baieztatu zidan nik aspaldi buruan neramana: Buff, horrelako asko eginda ezin zahartzarora iritsi, eh?. Esaldi honek laburbiltzen du oso ondo ohiko eran eskalatzeak, edota alpetar erara eskaltzeak, eskakizun eta konpromiso aldetik, dituen diferentziak. Ez dut aitzaki honekin beste saiakerarik ez egitearen erabakia zuritu nahi, azaldu nahi dudana, era honetan egiteak eskatzen duen esfortzu físiko eta mentala askoz handiagoa dela beste edozein eratan egitea baino. Nuptseko hegoaldeko bide britaniarra inoiz egin dudan biderik ederrenetarikoa da, eta aukera hori izatea ez dut erraz ahaztuko. Porrotek asko balio dute zenbaitetan, beste edozein garaipenen gainetik. Inork bide zoragarri hau azken 50 urteetan, lehen aldiz burutu zenetik, errepikatu ez izana ez da kasualitate hutsa".
Itzuleraren xehetasun guztien zain daude orain.
Zure interesekoa izan daiteke
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain, Europako txapelketa irabazi ondoren: “Ez zen gure helburua, baina lortu dugu"
Txapelketara belauneko arazoekin iritsi zela aitortu du surflari zumaiarrak. Pare bat manga gainditzea xede zuela erantsi du Gonzalez-Etxabarrik. Era berean, Amatriainek esan du zazpigarren postua zuela helburu, Challengerrera sailkatzeko.
“Moztaileak Munduan” dokumentala, asteazken gauean, ETB1en
“Moztaileak Munduan” dokumentalak ardi moztaileen lana eta Euskal Selekzioak Zeelanda Berrian bizi izan zuen esperientzia ditu ardatz. Aurrestreinaldia egin dute gaur, Abadiñoko Errota Kultur Etxean.
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain surflariak, Europako txapeldun
Zumaiarra eta zarauztarra nagusitu dira Taghazout-en, eta goi-goian amaitu dute denboraldia.
Mullaghmoren sekula arraunean hartu den olaturik pisutsuena hartu du Natxo Gonzalezek
“Nire biziko olatua da”, esan du surflari bizkaitarrak, lortu ostean.
Jon Rahm, bigarren Hegoafrikan Bryson DeChambeauren aurka berdinketa hausteko zuloan galduta
Barrikako golflariak estatubatuarrarekin berdinduta bukatu du, baina play-offean galdu du, aurkariak baino kolpe bat gehiago behar izan baitu.
DeChambeau liderrarengandik hiru kolpera jarraitzen du Rahmek Hegoafrikan
Barrikako golflariak LIV txapelketako podiumerako lehian segitzen du Hegoafrikan, hirugarren jardunaldia amaituta.
Rahm laugarren da Hegoafrikan bigarren jardunaldia jokatu ondoren
Bizkaitarrak 66 kolpeko txartelarekin itxi du jardunaldia, eta parretik behera 11 kolperekin dago sailkapen nagusian.
Rahmek sendo ekin dio Hegoafrikan, eta lehen postutik gertu jarri da
Parretik behera 6 kolpeko txartel bikaina sinatu du Jon Rahmek Hegoafrikako LIV Golf txapelketaren lehen jardunaldian, Bryson DeChambeau eta Charles Howell III.ak partekatzen duten lehen postutik bi kolpera.
Higinio Riverok hogeigarren amaitu du 20 kilometroko proba
Rivero 59:49ko denbora eginda helmugaratu da, Golubkovek, Maok eta Romelek lortutako dominetatik urrun.
Alvaro Romero, zortzigarren Munduko Boardercross Kopan
Gipuzkoarrak zortzigarren amaitu du Munduko Boardercrosseko Kopako proba. Jakob Duse austriarra izan da garailea.