Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza oinarrizko kanpalekura itzuli dira
Island Peak mendian altuerara egokitzeko prozesuarekin hasi ondoren, Naturgas/BBK Nuptse 2012 espedizioko kideek atseden gutxi hartu zuten,
24 ordu eskas, berriz ere astelehen eguerdian Nuptseko hegoaldeko hegalera abiatuz. Bertan, bide britaniarrean, Walmsley eta Bonigton-en gidaritzapean 1961an zabaldutakoa, hiru gau igaro dituzte 5.200, 5.800 eta 6.300 metrora hurrenez hurren eta helburua guztiz zehaztuta itzuli
dira oinarrizko kanpalekura: Bide bera egitea erabaki dute baina alpetar erara tontorreraino (7.861 metro). Konpromiso handiko jarduera da, oso pareta altua eta teknikoa eta bidea ez dago baldintza onenetan.
Astelehenean zailtasun gutxiko zoru malkartsu baten zehar ibilaldia burutu ostean, hurrengo metroetan esfortzu handiagoa eskatzen zuen egoerak, Mikel Zabalzak oinarrizko kanpalekutik adierazi digun bezala: "Lur eremua geroz eta harritsuagoa da eta penditza handikoa gainera, harriak solte dituelarik; oso deserosoa gainean 20 kiloko motxila eramateko".
Bigarren gaua mendi-lepo baten pasa ondoren, 5.800 metrotik gorakoa, bidea zaila bezain ikusgarria suertatzen da, izotz eskaladarekin eta eguzkiak bigundutako elurra oso baldintza txarretan dagoelarik. Kontu handiz joan beharra dago, sahiesbideak ondo aukeratuz, eskakizun tekniko ikaragarria duten parajeak gaindituz eta ia zortzimilako baten altuera duena. "Atzo, eskaladaren hirugarren egunean, haize nahiko bortitza hasi zen eta ez zen geratu. Gaur gauean, aristan geundela, ufada gogorrak jasan ditugu 6.300 metrora. Haizeak behintzat mendia garbituko du, goikaldean elurrez lepo baitago. 4 ordutan jeitsi dira gaur Chukung-era, oinarrizko kanpalekura iritsiz".
Badakite Nuptse alpetar erara igotzea (oxigenorik gabe, garraiatzailerik gabe, soka finkorik gabe eta altuerako kanpamentu egonkorrik gabe) konpromiso handiko erronka dela baina aldi berean "guztia emateak" motibatzen gaitu, dio Mikelek. Ezinbestekoa altueran aklimatazio egokia egitea, "Zenbait gau gehiago behar ditugu 6.500 metro ingurura eta prisarik gabe joan beharra daukagu; tontorretik gertu egin beharreko eskaladak guztioi dena ematea eskatuko digu".
Pare bat eguneko atsedenaldia izango dute orain oinarrizko kanpalekuan, bide britaniarrean grabatutako irudiak editatzen emango dituzte hurrengo orduak. Irrikitan gaude ikusteko!
Zure interesekoa izan daiteke
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain, Europako txapelketa irabazi ondoren: “Ez zen gure helburua, baina lortu dugu"
Txapelketara belauneko arazoekin iritsi zela aitortu du surflari zumaiarrak. Pare bat manga gainditzea xede zuela erantsi du Gonzalez-Etxabarrik. Era berean, Amatriainek esan du zazpigarren postua zuela helburu, Challengerrera sailkatzeko.
“Moztaileak Munduan” dokumentala, asteazken gauean, ETB1en
“Moztaileak Munduan” dokumentalak ardi moztaileen lana eta Euskal Selekzioak Zeelanda Berrian bizi izan zuen esperientzia ditu ardatz. Aurrestreinaldia egin dute gaur, Abadiñoko Errota Kultur Etxean.
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain surflariak, Europako txapeldun
Zumaiarra eta zarauztarra nagusitu dira Taghazout-en, eta goi-goian amaitu dute denboraldia.
Mullaghmoren sekula arraunean hartu den olaturik pisutsuena hartu du Natxo Gonzalezek
“Nire biziko olatua da”, esan du surflari bizkaitarrak, lortu ostean.
Jon Rahm, bigarren Hegoafrikan Bryson DeChambeauren aurka berdinketa hausteko zuloan galduta
Barrikako golflariak estatubatuarrarekin berdinduta bukatu du, baina play-offean galdu du, aurkariak baino kolpe bat gehiago behar izan baitu.
DeChambeau liderrarengandik hiru kolpera jarraitzen du Rahmek Hegoafrikan
Barrikako golflariak LIV txapelketako podiumerako lehian segitzen du Hegoafrikan, hirugarren jardunaldia amaituta.
Rahm laugarren da Hegoafrikan bigarren jardunaldia jokatu ondoren
Bizkaitarrak 66 kolpeko txartelarekin itxi du jardunaldia, eta parretik behera 11 kolperekin dago sailkapen nagusian.
Rahmek sendo ekin dio Hegoafrikan, eta lehen postutik gertu jarri da
Parretik behera 6 kolpeko txartel bikaina sinatu du Jon Rahmek Hegoafrikako LIV Golf txapelketaren lehen jardunaldian, Bryson DeChambeau eta Charles Howell III.ak partekatzen duten lehen postutik bi kolpera.
Higinio Riverok hogeigarren amaitu du 20 kilometroko proba
Rivero 59:49ko denbora eginda helmugaratu da, Golubkovek, Maok eta Romelek lortutako dominetatik urrun.
Alvaro Romero, zortzigarren Munduko Boardercross Kopan
Gipuzkoarrak zortzigarren amaitu du Munduko Boardercrosseko Kopako proba. Jakob Duse austriarra izan da garailea.