Hamiltonek lasterketa utzi du
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Vettel, irabazle Singapurren

Jenson Button izan da bigarren, eta Fernando Alonso hirugarren. Hamiltonek lasterketa utzi behar izan du arazo mekanikoen ondorioz.
Vettel (irabazlea), Button (bigarren) eta Alonso (hirugarren) Singapurreko Sari Nagusiko podiumean. Argazkia: EFE

Sebastian Vettelek (RedBull) irabazi du Singapurreko Sari Nagusia. Denboraldiko bigarren garaipena lortu du pilotu alemaniarrak. Jenson Button (McLaren) izan da bigarren, eta Fernando Alonso (Ferrari) hirugarren. Alonso da Mundialeko liderra eta 29 puntu ateratzen dizkio bigarren sailkatua den Vetteli.

Lewis Hamiltonek (McLaren) lasterketa utzi behar izan du arazo mekanikoen ondorioz. Lasterketa utzi duenean, pilotu ingelesa zen liderra. Lasterketako 23. itzulian, erretiroa hartu behar izan du Hamiltonek.

Singapurreko Sari Nagusiko sailkapena:

.1. Sebastian Vettel (ALE) Red Bull Renault 2.00:26.144

.2. Jenson Button (GBR) McLaren Mercedes + 8.959

.3. Fernando Alonso (ESP) Ferrari + 15.227

.4. Paul di Resta (GBR) Force India Mercedes + 19.063

.5. Nico Rosberg (ALE) Mercedes + 34.784

.6. Kimi Raikkonen (FIN) Lotus Renault + 35.759

.7. Romain Grosjean (FRA) Lotus Renault + 36.698

.8. Felipe Massa (BRA) Ferrari + 42.829

.9. Daniel Ricciardo (ITA) Toro Rosso Ferrari + 45.820

10. Mark Webber (AUS) Reb Bull Renault + 47.175

11. Sergio Pérez (MEX) Sauber Ferrari + 50.619

12. Timo Glock (ALE) Marussia Cosworth + 1:31.918

13. Kamui Kobayashi (JPN) Sauber Ferrari + 1:37.141

14. Nico Hülkenberg (ALE) Force India Merrcedes + 1:39.413

15. Heikki Kovalainen (FIN) Caterham Renault + 1:47.967

16. Charles Pic (FRA) Marussia Cosworth + 2:12.925

17. Pedro de la Rosa (ESP) HRT Cosworth itzuli batera

18. Bruno Senna (BRA) Williams Renault ez du amaitu

19. Vitaly Petrov (RUS) Caterham Renault 2 itzulira

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X