Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza, erronka berria Himalaian
Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza Himalaiara itzultzeko zorian daude. Hego Polora iritsi eta kontinentze hotza kometen indarraz bultzatutako leren laguntzaz zeharkatzeko hartu zuten urtebetetik gorako etenaren ondoren, Basque Team-eko hiru alpinista trebatu hauek beren “ingurune naturalera” itzuliko dira, goi-mendietara alegia, eta erronka berri bati aurre egiteko prest egingo dute: Nuptse mendiaren (7.861 m.) hegoaldeko hegala lehendabiziko aldiz alpetar estiloan igotzea.
2009. urteaz geroztik, Albertok, Juanek eta Mikelek Makalu mendia (8.463 m.), Hornbein korridorea (munduko gailurraren ibilbiderik latzena) edota Broad Peak delakoa (8.047 m.) eskalatzeko espedizioetan parte hartu dute Basque Team-en babespean. Erronka horietan guztietan, alpetar estiloaren aldeko apustua ezinbesteko betebeharra izan da: igoera garraiatzaileen laguntzarik gabe, soka finkorik gabe eta altuerako kanpamenturik gabe egitea.
Filosofia berari jarraituz, NATURGAS/BBK NUPTSE 2012 ESPEDIZIOAK oso ezaguna ez den mendi bat hartu du helmugatzat. Mendi horrek ez du 8.000 metrotik gorako 14 gailurren erakargarritasuna, baina “anbizio handiko helburua irudikatzen du, zalantzagarritasun handikoa eta berebiziko motibazioa ematen diguna”. Nupse mendia Everestetik hegomendebalderantz kokatuta dago, hiru kilometro eskasera, eta hego hegaletik ikusita, bost kilometro zabaleko horma erraldoia da, goiko aldean bost tontor dituena, 7.700 metrotik gorako altitudean.
Aurrekariak
Sei aldiz eskalatu da Nepaleko gailur honen tontor nagusia, eta behin baino ez hego hegaletik abiatuta, eta hauxe da, hain zuzen ere, euskal espedizioak gainditu nahi duen erronka. Aurrekaria 1961koa da, eta britainiar alpinista talde bat du protagonista, direnak eta ez direnak egin behar izan baitzuten eskaladaren zailtasun teknikoak gainditzeko. Oraingoan, Iñurrategik, Vallejok eta Zabalzak alpetar estiloari dagozkion mugapenak gaineratu nahi dizkiete orduko zailtasunei. Orain arte, Frantziako kordada bat besterik ez da saiatu, eta helmugatik 160 metro eskasera gelditu ziren.
Tontorreraino eramango dituen bideari dagokionez, NATURGAS BBK NUPTSE 2012 ESPEDIZIOAK ez du aurretiaz finkatu zein den zehazki erabiliko duten bidea. Mendiko baldintza aldakorren jakitun, Iñurrategi, Vallejo eta Zabalza, bide berri bat jorratu nahiz aurretiaz ezarrita daudenei aldaketak egiteko prest azaldu dira. Azken erabakia mendian bertan hartuko dute, alpetar estiloan helburuari ekiteko dauden aukeren arabera.
Hiru mendizaleak Madriletik abiatuko dira astelehenean, irailak 17. Hurrengo egunean Katmandura iritsiko dira, Nepaleko hiriburura, eta ostegunean, hilak 20, beste hegazkin bat hartuko dute Lukla herrira heltzeko. Handik, bost eguneko trekking batez, Chukumera iritsi eta Kanpamentu Nagusia finkatuko dute, 4.600 metroko altitudean.
Hara iritsitakoan, espediziokideek inguruneko tontorretara egokitze-igoera arinak egitea espero dute, eta prestaketa-aldia amaitutakoan, urriaren erdialderako Nuptseren igoerari ekiteko prest egongo direla uste dute. Horretarako, hiru aste izango dituzte, itzulera azaroaren 9rako finkatu baitute.
Hiruko kordada
Basque Team Fundazioaz gain, NUPTSEren hego hegalerako espedizioak, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalzaren aurreko edizioek bezalaxe, Naturgas Energia eta BBK ere izango ditu babesle.
Alberto Iñurrategik (Aretxabaleta, 1968) 15 zortzimilako igo ditu, Juan Vallejo (Gasteiz, 1970) zortzi eta Mikel Zabalzak (Iruñea, 1970) bi. Hiruren artean, esperientzia zabala bildu dute alpetar estiloko igoeretan, eta hau ezinbestekoa da espedizio honetan finkatu den erronka latzari aurre egin ahal izateko. Estilo horretan eskalatu dituzte Shisha Pangmaren hegomendebaldeko hegala (8.027 m.), Lhotse (8.516 m.), Cho Oyu (8.201 m.), Lempo Gan (7.125 m.) eta Aconcaguaren hegoaldeko hegala (6.962 m.). Era berean, alpetar estiloan ahalegindu ziren Hornbein korridorea zeharkatzen, Everesten iparraldeko hegalean (8.500 metroraino iritsiz), baita Dunagiriren iparraldeko hegala eta zailtasun handiko baina altuera txikiagoko beste mendi batzuk ere, hala nola, Izenik Gabeko Dorrearen Eternal flame deritzon bidea edota Changi Tower-en ireki zuten Ludopatia bidea (azken hauek Karakorumen). Duela lau urte, hiru mendizaleak G-IVren (7.913 m.) ipa r gailurrera igo ziren, ez alpetar estilo hutsean, baina oso estilo arinean. 2009an, Makaluren mendebaldeko harroina eta Everesteko Hornbein korridorea alpetar estiloan igotzen saiatu ziren. 2010ean argi geratu zen alpetar estiloko hiruko kordada honen nagusitasuna Broad Peak-en historia egin zutenean, bide berri bat irekiz eta hiru tontorrak zapalduz.
Zure interesekoa izan daiteke
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain, Europako txapelketa irabazi ondoren: “Ez zen gure helburua, baina lortu dugu"
Txapelketara belauneko arazoekin iritsi zela aitortu du surflari zumaiarrak. Pare bat manga gainditzea xede zuela erantsi du Gonzalez-Etxabarrik. Era berean, Amatriainek esan du zazpigarren postua zuela helburu, Challengerrera sailkatzeko.
“Moztaileak Munduan” dokumentala, asteazken gauean, ETB1en
“Moztaileak Munduan” dokumentalak ardi moztaileen lana eta Euskal Selekzioak Zeelanda Berrian bizi izan zuen esperientzia ditu ardatz. Aurrestreinaldia egin dute gaur, Abadiñoko Errota Kultur Etxean.
Janire Gonzalez-Etxabarri eta Adur Amatriain surflariak, Europako txapeldun
Zumaiarra eta zarauztarra nagusitu dira Taghazout-en, eta goi-goian amaitu dute denboraldia.
Mullaghmoren sekula arraunean hartu den olaturik pisutsuena hartu du Natxo Gonzalezek
“Nire biziko olatua da”, esan du surflari bizkaitarrak, lortu ostean.
Jon Rahm, bigarren Hegoafrikan Bryson DeChambeauren aurka berdinketa hausteko zuloan galduta
Barrikako golflariak estatubatuarrarekin berdinduta bukatu du, baina play-offean galdu du, aurkariak baino kolpe bat gehiago behar izan baitu.
DeChambeau liderrarengandik hiru kolpera jarraitzen du Rahmek Hegoafrikan
Barrikako golflariak LIV txapelketako podiumerako lehian segitzen du Hegoafrikan, hirugarren jardunaldia amaituta.
Rahm laugarren da Hegoafrikan bigarren jardunaldia jokatu ondoren
Bizkaitarrak 66 kolpeko txartelarekin itxi du jardunaldia, eta parretik behera 11 kolperekin dago sailkapen nagusian.
Rahmek sendo ekin dio Hegoafrikan, eta lehen postutik gertu jarri da
Parretik behera 6 kolpeko txartel bikaina sinatu du Jon Rahmek Hegoafrikako LIV Golf txapelketaren lehen jardunaldian, Bryson DeChambeau eta Charles Howell III.ak partekatzen duten lehen postutik bi kolpera.
Higinio Riverok hogeigarren amaitu du 20 kilometroko proba
Rivero 59:49ko denbora eginda helmugaratu da, Golubkovek, Maok eta Romelek lortutako dominetatik urrun.
Alvaro Romero, zortzigarren Munduko Boardercross Kopan
Gipuzkoarrak zortzigarren amaitu du Munduko Boardercrosseko Kopako proba. Jakob Duse austriarra izan da garailea.