Sokatira
2021/09/18 - 20:27
Euskal Herriko 500 kiloko emakumezkoen taldea, podiumean
Euskal Herria - Basque Countryko emakumezkoek urrea erdietsi dute 500 kiloko kategorian. Bideo honetan, podiumeko gorengo koskara igo diren unea ikus daiteke.
2021/09/18 - 19:16
Euskal Herriak urrezko domina irabazi du 560 kiloko mailan
Euskal Herriak urrezko domina irabazi du gizonezkoen 560 kiloko mailan, finalean Suitza garaitu ostean. Horrenbestez, Euskal Herria munduko txapelduna da.
2021/09/18 - 17:00
Alemaniak eta Suediak eraman dituzte gaur goizeko urreak
Getxoko Munduko Txapelketan Euskal Herria - Basque Countryko selekzioak ez du ondo hasi lehiaketa eta goizean multzoen kanporaketa ez du gainditu.
2021/09/16 - 22:55
Lehen jardunaldi bikaina osatu du Gaztedik urrezko bi domina eta brontzezko bat lortuta
Getxon egiten ari den Munduko Txapelketako lehen jardunaldian Gaztedi euskal taldeak hiru domina lortu ditu. Emakumezkoetan urrezko domina eskuratu du 500 kiloko mailan. Gizonezkoetan, Gaztedi A taldea izan da munduko txapelduna 560 kiloko mailan, eta Gaztedi Bk brontzezko domina lortu du.
2021/09/16 - 20:35
Gaztedi A taldea da sokatirako munduko txapelduna 560 kiloko mailan
Getxoko Sokatirako Munduko Txapelketan, gizonezkoen mailako Gaztedi A taldeak urrezko domina eskuratu du 560 kiloko proban. Bideo honetan ikus dezakezu garaipena lortu duten tiraldia.
2021/09/16 - 20:19
Gaztedi, munduko txapeldun 500 kiloko mailan
Gaztedik urrezko domina lortu du emakumezkoen mailako 500 kiloko proban, Getxon egiten ari den Sokatirako Munduko Txapelketan. Bideo honetan duzu ikusgai Gaztedik garaipena lortu duen tiraldia.
2021/09/16 - 20:01
Gaztedi B taldeak brontzezko domina lortu du 560 kiloko mailan
Getxon egiten ari den Sokatirako Munduko Txapelketan, Gaztedi B taldeak brontzezko domina lortu du 560 kilo mailan. Bideo honetan duzu ikusgai Gaztedi Bk brontzea lortzeko irabazi duen tiraldia.
2021/09/16 - 18:38
Suitzarrak eta alemaniarrak, nagusi taldekako lehen lehiaketetan
Abian da Getxon egiten ari den Sokatirako Munduko Txapelketa. Taldekako lehen lehiaketetan suitzarrak eta alemaniarrak nagusitu dira. Euskal taldeek ez dituzte emaitza onak lortu.
2021/09/15 - 17:30
Sokatirako Munduko Txapelketa, ostegunetik igandera bitartean, Getxon
Pandemia dela-eta urtebete itxaron ostean, Munduko lur-gaineko Sokatira Txapelketa jokatuko da Faduran (Getxo). ETB4n egongo da ikusgai, eta asteburuan baita ETB1en ere, eta egunero eitb.eus-en.
2021/09/09 - 15:04
Getxoko Munduko Sokatira Txapelketak 16 selekzio nazional eta 580 kirolari bilduko ditu
Basque Country selekzioak 8 mailatako tiraldietan parte hartuko du. Txapelketak jarraipen berezia izango du, egunero, EITBn, 09:30etik 12:30era eta 13:30etik 17:30era.
2021/09/07 - 13:14
Sokatirako Munduko Txapelketa
Aurtengo Sokatirako Munduko Txapelketa Getxon jokatuko da, Fadurako kiroldegian hain zuzen ere, irailaren 16tik 19ra bitartean.
2021/09/07 - 12:50
2021eko Getxoko Munduko Txapelketako egitaraua
Faduran jokatuko da eta EITBk jarraipen berezia egingo du.
2020/09/16 - 22:56
2021eko irailean jokatuko den lur gaineko Munduko Sokatira Txapelketa, aurkeztuta
2020ko irailean zen jokatzekoa baina urtebete atzeratu dute pandemiaren eraginez. Irailaren 15etik 19ra artean egingo da. Euskal Herria, Basque Country bezala lehiatuko da.
2020/05/06 - 16:59
Euskal kirolen itzulerak galdera asko eta erantzun gutxi ditu
Koronabirusaren bilakaerak gure kiroletan izango duen eraginaren berri izateko asmoz, Jaurlaritzako kirol zuzendariarengana jo dugu. Jon Redondok arrauna, pilota eta herri kirolak izan ditu hizpide.
2020/04/30 - 16:53
Bukatu da kluben arteko lehia Munduko Txapelketan
Munduko Lur Gaineko Sokatira Txapelketan, bukatu da kluben arteko lehia. Euskal taldeen uzta: bi brontzezko domina, biak Gaztedirenak. Selekzioen txanda da orain.
2020/04/30 - 16:20
Euskal Herriko selekzioko emakumeak, munduko hirugarren sokatiran
540 kiloko mailan, gure neskek hirugarren postua lortu dute Volendamen (Herbehereak) egin den Sokatirako Goma Gaineko Munduko Txapelketan.
2020/04/30 - 15:01
Brontzezko beste hiru domina Euskal Herriarentzat
Goma Gaineko Munduko Sokatira Txapelketaren azken egunean, Euskal Selekzioak hirugarren postua lortu du emakumeen 500 kilokoan, gizonezkoen mailan eta maila mixtoan.
2020/04/30 - 13:55
Hasiera ona Munduko Sokatira Txapelketan
Hasi da Munduko Sokatira Txapelketan Malmon, Suedian. Gaztedik brontzezko bi domina irabazi ditu, emakumezkoen 500 kiloetan eta gizonezkoen 580 kiloetan.
2020/02/24 - 16:20
Euskal tiralariek hamalau domina lortu dituzte Munduko Txapelketan
Irlandan egin den sokatirako Munduko Txapelketan, euskal taldeek zortzi domina eskuratu dituzte. Selekziokako lehian, Euskal Herriak sei domina lortu ditu.
2020/02/23 - 20:47
Euskal Herriak beste hiru domina lortuta amaitu du Munduko Txapelketa
Zilarrezko domina erdietsi du emakumezkoen 500 kiloko mailan, eta beste bi domina 23 urtez azpikoen mailan: zilarrezkoa emakumezkoen 500 kilokoan eta brontzezkoa gizonezkoen 600 kilokoan.