Sokatira
2023/08/31 - 17:37
Abadiño-Goiherrik zilarra lortu du eta Gaztedik brontzea, Munduko sokatira Txapelketan, Suitzan
Goizean hasi da Munduko Txapelketa, Surseen, eta euskal ordezkariek dagoeneko bi domina eskuratu dituzte.
2023/03/11 - 22:17
Euskal tiralariek 23 domina lortu dituzte Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan
Larunbat honetan bukatu da Ipar Irlandan jokatu den sokatirako txapelketa. Guztira, 23 domina ekarriko dituzte Euskal Herrira tiralariek: 18 taldeka lortuta eta beste bost Euskal Selekzioaren izenpean.
2023/03/11 - 17:26
Euskal Selekzioak hirugarren domina eskuratu du Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan
Ostiraletik, kluben arteko txapelketak selekzioena ekarri du. Euskal Selekzioak bi domina irabazi zituen atzo, eta gaur goizean beste bat.
2023/03/10 - 21:58
Euskal Selekzioak aurreneko bi dominak lortu ditu Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan
Ipar Irlandan jokatzen ari den goma gaineko sokatira txapelketan nazioen arteko lehia hasi da. Euskaldunak Basque Country izenpean ari dira eta dagoeneko lortu dituzte dominak lehen egunean.
2023/03/09 - 23:32
18 domina euskal tiralarientzat Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan
Belfasten, Ipar Irlandan, ostegun honetan amaitu da sokatira kluben munduko txapelketa. Asteazkenean euskal taldeek lortutako sei dominei beste 12 gehitu zaizkie.
2023/03/09 - 17:04
Goiz emankorra eta domina gehiago euskal taldeentzat Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan
Asteazken honetan sei domina eskuratu ondoren, 23 urte azpikoetan Abadiño-Berriozarrek urrea eskuratu du emakumeetan. Gizonezkoetan ere Abadiño nagusitu da. Seniorreko euskal taldeak ere dominen lehian ari dira.
2023/03/08 - 21:54
Sei domina lortu dituzte euskal taldeek Indoor Sokatirako Munduko Txapelketako lehen egunean
Estreinako egunean 6 domina bildu dituzte euskal taldeek. Abadiñok urrea bereganatu du 23 urtez azpiko maila mistoan; 2. izan da Berriozar eta 3. Antsoain. Emakumezkoen 500 kiloko mailan Beti Gazterentzat izan da zilarra eta Ibarrarentzat brontzea. Gizonezkoen 600 kilokoan Beti Gazte 2. izan da.
2023/03/08 - 18:28
Lehen dominak euskal taldeentzat Belfasteko Sokatirako Munduko Txapelketan
Euskal taldeek dominak zintzilikatu dituzte jada lehen dominak Indoor Sokatirako Munduko Txapelketan. Abadiñok urrea bereganatu du 23 urtez azpiko maila mistoan; 2. izan da Berriozar eta 3. Antsoain. Emakumezkoen 500 kiloko mailan Beti Gazterentzat izan da zilarra eta Ibarrarentzat brontzea.
2023/03/07 - 19:03
Bihar hasiko da Sokatirako Munduko Txapelketa Ipar Irlandan
Bihar, martxoak 8, Sokatirako Munduko Txapelketa hasiko da Belfasten. Gaur pisaketak egin dituzte. Naroa Erbiti (Berriozar) eta Lander Landiribar (Beti Gazte) tiralariek hitz egin dute.
2022/11/15 - 18:33
Gaztedi sokatira taldea, igandean 'Helmuga' saioan
Igandeko 'Helmuga' saioetako protagonistetako bat izango da Laukizko Gaztedi sokatira taldea. Gainera, saio berean Ginea Conakryko pilotariak ezagutuko ditugu. Igandean izango da emankizuna, 11:30ean ETB1en eta eitb.eus-en.
2022/09/18 - 23:36
Euskal tiralariek bi dominarekin bukatu dute Munduko Sokatira Txapelketa
Azken egunean, Euskal Selekzioa bi mailatan lehiatu da: gizonezkoen 640 kiloan eta emakumezkoen 540kiloan. Bi kasuetan dominetatik urrun geratu da. Lehiaketako lau egunetan bi domina lortu ditu.
2022/09/18 - 17:51
23 urtez azpiko Euskal Selekzioak ez dira finalerdietara sailkatu txapelketako azken egunean
Sokatirako Munduko Txapelketan Euskal Selekzioak ez du dominarik lortu 23 urtez azpiko mailan. Ezin izan dituzte finalerdietarako txartelak lortu emakumezkoen 500 kiloko eta gizonezkoen 600 kiloko probetan.
2022/09/17 - 23:30
Zilarra Euskal Selekzioarentzat, final polemiko batean
Sokatirako Munduko Txapelketak aurrera jarraitzen du Holsteinen, Herbehereetan. Euskal Selekzioak, Basque Country izenpean, zilarrezko domina eskuratu du 560 kiloan. Faltek polemika sortu dute eta euskaldunen emaitzak baldintzatu dituzte.
2022/09/17 - 16:59
Euskal Selekzioa, dominarik gabe 580 kiloko proba mistoan eta gizonezkoen 680 kilokoan
Euskal Selekzioa hasi da lehiatzen Sokatirako Munduko Txapelketan. Dominetatik urrun geratu da maila mistoko 580 kiloko proban, baita gizonezkoen mailako 680 kiloko proban.
2022/09/16 - 18:09
Gohierriko emakumezkoen taldea, laugarren 23 urtez azpiko 500 kiloko proban
Brontzezko domina gertu izan dute Gohierriko emakumeek 23 urtez azpiko 500 kiloko proban, baina laugarren amaitu dute. Goiherriko mutilek ez dira finalerdietarako sailkatu 23 urtez azpiko 600 kiloko proban.
2022/09/14 - 19:08
Sokatirako Munduko Txapelketa irailaren 15etik 18ra artean jokatuko da
Herbeheretan jokatuko da Sokatirako Munduko Txapelketa irailaren 15etik 18ra artean. Euskal ordezkariek taldeka zein selekzioka ariko dira lehian, dominak eskuratzeko helburuarekin.
2022/09/07 - 23:28
Euskal Selekzioa, Munduko Sokatira Txapelketara
Herbeheretan jokatuko da datorren astean sokatirako Munduko Txapelketa. Euskal Selekzioa prest da eta dominak ekartzea du helburu.
2021/11/02 - 21:34
Lehendakariak harrera egin die Sokatirako Munduko Txapelketan dominak lortu zituzten euskal kirolariei
Iñigo Urkullu lehendakariak eta Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politiketako sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Getxon egin zen 2021eko Sokatirako Munduko Txapelketan dominak lortu zituzten euskal kirolariak hartu dituzte Lehendakaritzan, astearte honetan.
2021/09/18 - 21:36
Euskal Herriak urrezko bi domina erdietsi ditu Getxoko Munduko Txapelketan
Gizonezko 560 kiloko mailan eta emakumezko 500 kilokoan lortu dituzte garaipenak.
2021/09/18 - 20:44
Euskal Herriko 560 kiloko gizonezkoen taldea, podiumean
Euskal Herria - Basque Countryko gizonezkoek urrea erdietsi dute 560 kiloko kategorian. Bideo honetan, podiumeko gorengo koskara igo diren unea ikus daiteke.