Herri kirolak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Harri-jasotzearen ikuskizuna bueltan da EITBn, 'Harri Herri'ren laugarren edizioarekin

Momentuko kirolari onenak izango dira lehian, martxoaren 30etik maiatzaren 4ra bitartean, ETB1en eta kirolakeitb.eus atarian. Juanan Legorburuk, Idoia Etxeberriak eta Ane Muruamendiarazek gidatuko dute emanaldia Etxebarriko frontoitik.
Harri-Herri-laugarren-edizioa-aurkezpena
Irudia: EITB

EITBren eskutik, herri kirolei bultzada eman asmoz 2023an abian jarritako 'Harri Herri' saioak laugarren denboraldiari ekingo dio datorren martxoaren 30ean. Bost astez, goi mailako ikuskizunarekin gozatu ahal izango dugu Etxebarriko frontoitik, momentuko harri jasotzaile onenekin. Astelehen gauetan izango ditugu emankizunak, 22:15ean, ETB1en, kirolakeitb.eus atarian eta ETB ON plataforman. Juanan Legorburu eta Ane Muruamendiaraz kazetariek, Idoia Etxeberria harri-jasotzailearekin batera, egingo dute kontakizuna.

Beste behin, Usurbilgo Saizar sagardotegian egin da aurkezpena, ostegun honetan (martxoak 5). Ekitaldian izan dira Joseba Urkiola EITB Mediako Kirol zuzendaria eta  hainbat lehiakide eta kapitain. Txapelketaren babesle da sagardotegia, Rural Kutxarekin batera.

Aurten ere 32 harri-jasotzailek hartuko dute bertan parte, 16 emakumezkok eta 16  gizonezkok; eta launa taldetan lehiatuko dira, lau gizonezkoetan eta lau emakumezkoetan. Kategoria bakoitzean bi finalerdi jokatuko dira eta lau talde onenak (2 emakumezko eta 2 gizonezko) finalera pasako dira.

ERGOBIA TALDEA:

·         Kapitaina: Karmele Gisasola.

·         Harri-jasotzaileak: Maddi Gesalaga, Ane Atxutegi, Leire Olea eta Elene Ostolaza.

IBIUR TALDEA:

·         Kapitaina: Aroa Sanchez.

·         Harri-jasotzaileak: Patricia Martin, Lierni Osa, Ane Cestau eta Naroa Arruti.

MOLLARRI TALDEA:

·         Kapitaina: Estitxu Almandoz.

·         Harri-jasotzaileak: Olaia Esnaola, Ainitze Zumeta, Malen Morandeira eta Maddi Salterain.

ULIA TALDEA:

·         Kapitaina: Udane Ostolaza.

·         Harri-jasotzaileak: Estefania Etxebeste, Eider Garcia Durana, Sara Jimenez de Aberasturi eta Alba Zubiria.

ALBIZURI TALDEA:

·         Kapitaina: Luis Mari Telleria.

·         Harri-jasotzaileak: Alex Merlo, Mikel Lopetegi Urra, Jon Gisasola eta Oskar Aguas.

ETXAURI TALDEA:

·         Kapitaina: Joseba Ostolaza.

·         Harri-jasotzaileak: Jon Marijuan, Gari Garmendia, Beñat Telleria eta Imanol Royo Lartain.

IGELDO TALDEA:

·         Kapitaina: Joxe Ramon Iruretagoiena Izeta II.

·         Harri-jasotzaileak: Jon Unanue Goenatxo III, Oier Azpeitia, Gorka Etxeberria eta Aratz Zubeldia.

LAUKARIZ TALDEA:

·         Kapitaina: Jose Antonio Gisasola Zelai.

·         Harri-jasotzaileak: Xabier Aranburu Guzta, Hodei Iruretagoiena Izeta IV, Xabat Olaizola eta Eneko Bilbao.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Jokin Eizmendi "Harri Herri" saioan.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jokin Eizmendik eta Lierni Osak "Harri Herri"ko finalerako urratsa eman dute

Neguko "Harri Herri" saioko bigarren jardunaldian, Jokin Eizmendik Xabat Olaizolaren marka berdindu du. Beñat Telleriak eta Gorka Etxeberriak 9na jaso dute, eta sailkapenean hirugarren eta laugarren jarri dira. Emakumezkoetan Lierni Osak egin du markarik onena, 13 jasoaldi, Maddi Gesalagak baino bat gutxiago. Bestalde, Ane Atxutegi (9) eta Ane Cestau (8) nekez sartuko dira zortzi onenen artean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X