Aizkolaritza
2023/07/25 - 17:55
Julen Gabirondo: segan, egurra; egurrean, iaioa
Julen Gabirondo urnietarrak handia egin zuen larunbatean. Zizurkilen jokatu zen Euskal Herriko Sega Txapelketa irabazi eta seigarrenez jantzi zuen txapela. Orain aizkolaritzako Lehen Mailako txapelketa du jomugan.
2023/06/04 - 17:03
Txikia IV.a, Urrezko Aizkolari onena; Azpiazu eta Zelai III.a-Zumeta bikotea, txapeldunak harri-jasotzaileetan
Txikia IV.ak irabazi du Urrezko Aizkolariak txapelketa. Bestalde, harri-jasotzaileetan, Azpiazu nagusitu da gizonezkoen mailan eta Zelai III.a-Zumeta bikotea emakumezkoen Binakako Txapelketan.
2023/06/04 - 11:55
Urrezko Aizkolarien finala, gaur eitb.eus-en eta ETB1en
Gaur, ekainak 4, Urrezko Aizkolarien eta Harri-jasotzaileen finalak jokatuko dira Azpeitiko Izarratz pilotalekuan. Jardunaldia zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en.
2023/06/01 - 00:25
Urrezko Aizkolarien eta Urrezko Harri-Jasotzaileen finalak, ekainaren 4an
Dena prest dago Urrezko Aizkolarien eta Harri-Jasotzaileen finaletarako. Finalak Azpeitiko Izarraitz frontoian aurkeztu dira. Kirolari guztiak prest daude ekainaren 4rako.
2023/04/16 - 13:49
Iker Vicente, txapeldunorde Munduko Txapelketako abiadura modalitatean
Iker Vicente Nafarroako aizkolaria txapeldunorde izan da Australiako Munduko Txapelketako abiadura modalitatean.
2023/03/26 - 23:21
Otañok irabazi du Mugertzaren aurkako erronka
Lehen enborretik hasi da nagusitzen beizamarra. Bostgarren egurrerako minutu eta erdiko abantaila atera dio Mugertzari. Beizamakoak 48 minutu eta 26 segundoko denbora egin du, Mugertzak, berriz, minutu eta 18 segundo gehiago.
2023/03/23 - 18:18
Eneko Otaño, prest igandeko erronkarako Ugaitz Mugertzaren aurka
Eneko Otañok aizkolaritza erronka du Ugaitz Mugertzarekin martxoaren 26an Azpeitiko zezen-plazan. Horretarako, Otañok 20 kana-erdiko ebaki beharko ditu, bere aurkariak baino bat gehiago. Eneko Otañok igandeko erronkaz hitz egin du.
2023/03/22 - 17:44
Mugertza, prest eta gogotsu Otañoren aurkako erronkarako
Ugaitz Mugertzak aizkora erronka izango du Eneko Otañoren aurka, martxoaren 26ean, Azpeitiko zezen-plazan. Mugertzak 20 kanaerdiko moztu beharko ditu; hau da, Otañok baino bat gehiago. EITB Mediarekin hitz egin du Ugaitz Mugertzak igandeko erronkari buruz.
2023/03/05 - 15:55
Eneko Saralegi, Euskal Duatloiko txapeldun
Eneko Saralegi garaile atera da igande honetan Azpeitian jokatu den II. Euskal Duatloian 30 minutu eta 35 segundoko denborarekin. Bigarren Ibai Soroa kokatu da eta hirugarren Suharri Rodriguez.
2023/03/05 - 14:48
Eneko Saralegik irabazi du II. Euskal Duatloia
Nafarra seigarren postuan sailkatu zen finalerako, baina bertan berea izan da denborarik onena, txapela bereganatuz. Bigarren Ibai Soroa kokatu da eta hirugarren Suharri Rodriguez.
2023/03/02 - 22:03
Euskal Duatloiaren finala, igandean Azpeitian
Igande honetan, martxoak 5, Euskal Duatloiaren finala jokatuko da Azpeitian. Oier Kañamares, Ibai Soroa, Arkaitz Jauregi, Suharri Rodrigez eta Xabier Zaldua neurtuko dira. Zuzenean ikusi ahalko da eguerdiko 12:00etatik aurrera ETB1-en eta eitb.eus-en.
2023/02/26 - 16:22
Bihurri eta Basozabal garaile aizkoran; Azpiazu, harrietan
Hodei Ezpeleta "Bihurri"k eta Jokin Urretabizkaiak irabazi dute Urrezko Aizkolarien Binakako Txapelketa, 50 segundoko abantailarekin. Harri-jasotzean, berriz, Paulo Azpiazu nagusitu da alde handiarekin.
2023/02/25 - 16:06
Urrezko aizkolari eta harri-jasotzaileen finala, bihar, Azpeitian
Igande honetan, otsailak 26, Urrezko Binakako Aizkolari Txapelketaren finala eta harri-jasotzaileena jokatuko dira. Jardunaldia zuzenean ikusi ahalko da eitb.eus-en eta ETB1en, 12:00etatik aurrera.
2023/02/23 - 22:42
Urrezko Aizkolarien eta harri-jasotzaileen igandeko finalak aurkeztu dituzte
eitb.eus-en eta ETB1en izango dira ikusgai, 12:00etan. Mikel Lopetegi Urra harri-jasotzaileak, faborito nagusietakoa bera, ezin izango du egon final horretan.
2023/02/09 - 22:09
21 lagun lehiatuko dira Euskal Duatloian
Azpeitiko zezen plazan, Euskal Herriko duatloiaren aurkezpena egin dute ostegun honetan. Bigarren edizioak larunbat honetan, otsailak 11, jokatuko den aurre-kanporaketa jasoko du. Sei onenak martxoaren 5eko finalera pasako dira.
2022/12/03 - 15:57
Donato Larretxea omendu dute Arantzan
Donato Larretxeak, hainbat txapel eta apustu irabazitako aizkolariak, herritarren omenaldia jaso du Arantzan. Besteak-beste, hirutan izan da Euskal Herriko txapelduna, eta zortzi aldiz irabazi du Nafarroako Txapelketa. Hainbat eta hainbat marka ezarritakoa da, eta gozatzeko eguna izan du gaur.
2022/12/03 - 15:19
Iker Vicentek hautsita ditu ezker orkatilako bi lotailu, eta bizpahiru hilabetez egongo da lehiatu ezinda
Otsagabiako aizkolariak min hartu zuen mendian zebilela, eta hautsita ditu ezker hankako orkatilako bi lotailu.
2022/11/27 - 16:00
Hodei Ezpeletak irabazi du 2022ko Aizkolarien Euskal Herriko Txapelketa
Hodei Ezpeletak jantzi du txapela Aizkolarien Euskl Herriko TXapelketan. Finalean nagusi izan da eibartarra. Xabier Zaldua izan da bigarren, eta Jokin Urretabizkaia hirugarren.
2022/11/27 - 15:03
Ezpeleta, Euskal Herriko txapeldun
Hodei Ezpeletak irabazi du 2022ko Aizkolaritzako Euskal Herriko Txapelketa eta bigarrenez jantzi du txapela maila gorenean.
2022/11/25 - 17:30
'Basozabal', Aizkolari Txapelketa irabazteko faboritoen artean
Asteburu honetan Lehen Mailako Aizkolari Txapelketa jokatuko da Bilbon. Faborito nagusiez hitz egiterakoan, Hodei Ezpeleta eta Jokin Urretabizkaia dira gehienen ahotan dabiltzanak. Kanporaketan, Urretabizkaiak egin zuen denborarik onena.