Real Sociedad
2025/04/12 - 18:10
Realak porrota jaso du Mallorcaren aurka, eta Europako postuetatik urrundu da (0-2)
Alguacilen taldeak ez du asmatu Mallorcari aurre egiten, gutxirekin hiru puntu lortu baititu. Bada, Europako postuetatik urrundu egin da talde donostiarra, Balearretako taldeak sailkapenean gainditu baitu.
2025/04/10 - 16:40
Jon Martin: ''Nire ametsa lehen mailan mantentzea da, eta ahal bada, Realean''
Jon Martin Realeko jokalariak orain arte Donostiako taldean egindako ibilbideaz hitz egin du, baita asteburuan taldeak Mallorcaren kontra jokatuko duen partidaz ere.
2025/04/08 - 16:36
Igor Zubeldiak lesioa du eskuin abduktorean
Azkoitiko futbolariak joan den asteburuan hartu zuen min, Las Palmasen kontra jokatutako partidan, LaLigako 30. jardunaldian. Haren ordez, Jon Martin zelairatu zuen Imanolek.
2025/04/06 - 19:09
Jon Martin: ''Ligan eta Europako postuetan mantentzean zentratu behar gara''
Realeko jokalariak EA Sports Ligako 30. jardunaldian Las Palmasen aurka lortutako garaipenari buruz (1-3) hitz egin du.
2025/04/06 - 18:14
Realak Europarako jauzia egin du Las Palmasen (1-3)
Imanol Alguacilen taldeak garaipen garrantzitsua lortu du etxetik kanpo, Europarako lehian sartuta segitzeko. Oyarzabalek, Sergio Gomezek eta Aramburuk sartu dituzte txuri-urdinen golak.
2025/04/04 - 19:39
Eizagirre: ''Joko ona egiten ari gara, baina emaitzak falta dira''
F Ligaren geldialdia aprobetxatuz, EITB Media Nerea Eizagirre Realeko kapitainarekin egon da, taldearen egoeraz hitz egiteko, zortzi jardunaldi baitaramatzate irabazi gabe.
2025/04/04 - 17:53
Imanol: ''Datorren urtean ere Europan egon nahi dugu, eta horretan saiatuko gara''
Realak igande eguerdian Las Palmasen zelaian du zita. Bernabeuko partidaren ondoren, Imanolek jai eman zien atzo hainbat jokalariri, eta gaur itzuli dira lanera. Imanol ilusioz da datozen 9 partidei ekiteko.
2025/04/02 - 11:17
Imanol: ''Izugarrizko pena, ez da posible izan, baina nahiko gertu egon gara''
Reala Errege Kopako finalik gabe geratu da, finalerdietako itzuliko partidan Real Madrilen aurka 4-4 berdinduta. Joanekoan Madrilgo taldeak garaipena lortu zuenez (0-1), txuri-urdinak kanporatuta geratu dira. Imanol Alguacil entrenatzaileak neurketaren analisia egin du, norgehiagoka amaitutakoan.
2025/04/02 - 03:59
Real Madril-Reala Kopako finalerdietako partidako laburpena (4-4)
Ander Barrenetxeak, Pablo Marinek, eta, bi aldiz, Mikel Oyarzabalek sartu dituzte Realaren golak; euskal taldea, 80. minutuan, 1-3 ari zen irabazten. Real Madrilek luzapenean egin du 4-4koa, kanporaketa penaltietan erabakiko zela ematen zuenean.
2025/04/02 - 03:16
Real Madril vs Reala: Ikusi partidako gol guztiak (4-4)
Realak partida bikaina jokatu du Santiago Bernabeun, eta lau gol egin ditu, baina ezin izan du Real Madril menderatu, eta, horrenbestez, Kopako finalik gabe geratu da. Finalaurreko ikusgarria luzapenean erabaki da, Rüdigerrek gola sartuta, eta hortxe amaitu da talde txuri-urdinaren ametsa.
2025/04/02 - 02:51
Oyarzabal: ''Momentu gogorra, hortxe ikusi dugulako finalean egoteko aukera''
Mikel Oyarzabal Realaren kapitainak Real Madrilen aurkako finalerdietako itzuliko partidan taldea Errege Kopatik kanpo geratu ondoren hitz egin du. Tristura puntu batekin daudela onartu du, baina "harro", taldeak zelaian emandako irudiaz.
2025/04/02 - 02:22
Realak gertu izan du balentria Real Madrilen aurka, baina Kopako finalik gabe geratu da, luzapenean (4-4)
Partida zoro batean, txuri-urdinek buelta eman diote 0-1eko emaitza negatiboari, Barrenetxeak, Oyarzabalek eta Alabak bere atean sartutako golei esker (3-4). Amaieran, Rüdigerrek gola sartu du, eta Real Madrili finalerako txartela eman dio (4-4).
2025/04/01 - 16:52
Realzaleak, itxaropentsu, taldeak Kopako finalerako txartela lortuko duelakoan daude
Realak Real Madrilen aurka jokatuko du Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida, gaur, Bernabeun. Talde txuri-urdinak joaneko aurkako 0-1ekoa irauli beharko du finalera sailkatzeko, eta realzaleak baikor daude.
2025/04/01 - 12:08
Reala, Kopako finalaren bila
Txuri-urdinek Real Madrilen aurka jokatuko dute Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida, Bernabeun, gaur, 21:30ean. Joaneko 0-1ekoa irauli beharko dute finalerako txartela lortzeko. Neurketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2025/03/31 - 16:45
Zubeldia: ''Bizirik gaude, erabat sinesten dugu, badakigu zer den han irabaztea eta zergatik ez errepikatu''
Reala Real Madrilen aurka lehiatuko da apirilaren 1ean, Bernabeun, Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidan. Joaneko neurketa Madrilgo taldearen aldeko 0-1eko emaitzarekin bukatu zen. Igor Zubeldiak EITB Mediarekin hitz egin du, eta baikor azaldu da.
2025/03/31 - 15:58
Imanol Alguacil: ''Area batean eta bestean asmatzean dago gakoa''
Realak Real Madrilen etxean jokatuko du, astearte honetan, Errege Kopako finalaurrekoetako itzulikoa. Imanolek adierazi duenez, taldeak gaitasuna dauka kanporaketa gainditu eta finalera aurrera egiteko.
2025/03/31 - 00:43
Realak bolada txarrean jarraitzen du Real Madrilen aurka galdu ostean (3-0)
Weirrek gola sartu du 4 minutu bakarrik zeramatzatenean, eta Mollerrek eta Del Castillok partida erabakita utzi dute bigarren zatian. Horrela, Realak bederatzi partida daramatza jarraian irabazi gabe.
2025/03/29 - 17:59
Imanol: ''Gazte asko zeuden zelaian, etorkizuna''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 29. jardunaldian Valladoliden aurka lortutako garaipenaz (2-1) hitz egin du.
2025/03/29 - 17:13
Realak garaipena lortu du Valladoliden aurka (2-1), eta Europarako lehian sartu da berriro
Talde txuri-urdinak garaipena lortu du Valladoliden aurka, Oyarzabalen eta Sergio Gomezen golei esker. Latasak, luzapenean, aldea murriztu du, baina Alvaro Rubioren mutilek ez dute beste ezer egiteko astirik izan.
2025/03/28 - 18:44
Arkaitz Mariezkurrenak 2029ra arte berritu du Realarekin
Astigarragakoa infantil mailan iritsi zen talde txuri-urdinera.