Real Sociedad
2025/05/14 - 01:15
Aihen: ''Pena izan da, taldeak dena utzi du zelaian''
"Jende askok badaki dena eman dugula urte osoan zehar; oso harro nago nire taldeaz", adierazi du Realeko jokalariak, asteartean, txuri-urdinek Reale Arenan Celtaren aurka 0-1 galdu ostean.
2025/05/14 - 00:22
Realak ezin izan du Celtaren aurka (0-1), eta ez da hurbildu Europako postuetara
Alfonek, 44. minutuan, Galiziako taldeari garaipena eman dion gola egin du. Realak, bigarren zatian bereziki, gogo handiz bultzatu du, golaren bila, baina ez du saririk izan, eta ezin izan da gerturatu nazioarteko txapelketaren baterako txartela ematen duten postuetara.
2025/05/12 - 15:53
Imanol: ''Helburua dinamika honi buelta ematea da, aukerak bizirik mantentzeko''
Atletico Madrilen aurkako porrot gogorraren ostean, Imanol Alguacil Realaren entrenatzaileak esan du prest daudela geratzen diren partidei aurre egiteko.
2025/05/12 - 14:53
Andreia Jacintok Realean jarraituko du 2026ra arte
Klub txuri-urdinak astelehen honetan eman du luzapenaren berri. Horrenbestez, jokalari portugaldarrak laugarren denboraldiz jokatuko du Donostiako taldean.
2025/05/11 - 17:21
Realak garaipena lortu du etxeko azken partidan (4-2)
Donostiako taldea 4-2 nagusitu zaio Granadari, Amaiur Sarriegik (2), Cahynovak eta Lavogezek egindako golekin. Neurketaren atarian, Ane Etxezarretak urrezko intsignia jaso du Jokin Aperribay presidentearen eskutik.
2025/05/11 - 01:52
Imanol: ''Jokalariek ez dute inongo erantzukizunik, errua nirea da''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 35. jardunaldian Atletico Madrilen aurka jasandako porrot latzaz (4-0) hitz egin du.
2025/05/11 - 01:03
Sorlothen poker batek Reala hondoratu du ordu erdian (4-0)
Norvegiarrak talde txuri-urdinaren animoak eten ditu, hiru gol lau minutuan eginez Ligako historiako hat-trick azkarrena lortuta. Gainera, ordu erdira laugarrena egin du.
2025/05/09 - 21:13
Realaren emakumeen taldeko zortzi jokalarik ez dute jarraituko datorren denboraldian
Ane Etxezarreta, Amaiur Sarriegi, Sanni Franssi, Elene Lete, Manuela Vanegas, Izarne Sarasola, Elene Viles eta Lorena Navarro jokalariek ez dute talde txuri-urdinean jarraituko.
2025/05/09 - 15:51
Imanol: ''Jokalariak ez daude hilda, gogotsu daude, eta oso argi daukagu helburua Europa Liga dela''
Realak Atleticoren aurka jokatuko du larunbatean Madrilen. Partida horren atarian, Imanol Alguacilek agerraldia egin du komunikabideen aurrean.
2025/05/07 - 16:13
Aihen Muñoz: ''Nahi dudana da ondo bukatu, eta Reala ahalik eta goren utzi''
Aihen Muñoz Realeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du denboraldia amaitzeko falta diren lau partidei buruz. Taldearen jomuga zein den kontatu digu, eta bere helburu prtsonalei buruz ere hitz egin du.
2025/05/05 - 02:13
Jon Martin: ''Defentsan eta erasoan zer falta zaigun begiratu behar dugu''
Jon Martin Realaren jokalariak Athleticen aurkako derbian lortutako berdinketaz hitz egin du, Reale Arenan jokatutako EA Sports Ligako 34. jardunaldian.
2025/05/05 - 00:23
Realaren errekonozimendua jaso dute Albertok, Lopez Rekartek, Aranzabalek eta De Paulak
Realaren urrezko domina jaso dute Alberto Lopez, Aitor Lopez Rekarte, Agustin Aranzabal eta Oscar de Paula jokalari ohiek, talde txuri-urdinean egindako ibilbide luzeari aitortza eginda, eta Reale Arenan bildutako milaka ikusleren babesa jaso dute, Athleticen aurkako derbiaren atarikoan.
2025/05/03 - 23:01
Realak amaiera eman dio bolada txarrari, Espanyol aise menderatuta (0-3)
Hamaika partidaren ostean, Realak garaipenaren zaporea dastatu du berriro, Espanyol 0-3 menderatuta. Amaiur, Franssi eta Nerea Eizagirre izan dira golegileak.
2025/05/02 - 15:50
Imanol: ''Pena handiz noa, nire asmoa Realean jarraitzea baitzen''
Realak duela astebete jakinarazi zuen Imanol Alguacilek ez duela Realean jarraituko datorren denboraldian, eta gaur, Orioko entrenatzaileak erabaki horren arrazoia zein den azaldu du Zubietan egin duen agerraldian.
2025/05/01 - 21:47
Oskarssonek lesioa egin du ezker izterreko iskiosuraletan
Jokalari txuri-urdinak min hartu du ostegun honetako lan saioan.
2025/05/01 - 13:22
Cecilia Marcosek 2027ra arte jarraituko du Realean
Jokalari donostiarra 2019an hasi zen bigarren taldearekin jokatzen, eta handik gutxira egin zuen bat lehen taldearekin. Reale Arenan sinatu du kontratu berria.
2025/04/30 - 18:37
Igor Zubeldia: ''Igandeko derbian hiru puntuak ateratzeko irrikaz gaude, batez ere gure helburuak lortzeko''
Igor Zubeldia Realeko jokalariak ez du oraindik erabat argi Reala-Athletic derbia jokatzeko moduan izango den, baina adierazi egin du "hobeto" dagoela. Partida horrez gain, Imanolen agurra ere izan du hizpide, Zubietan, asteazkenean.
2025/04/30 - 17:01
Aramburu: ''Nahiago nuen Imanolek epe luzeagoz entrenatzaile karguan jarraitu izan balu''
Jon Mikel Aramburu Realeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Imanol Alguacili, Sergio Franciscori eta Athleticen aurkako maiatzaren 4ko euskal derbiari buruz. (adierazpenak gaztelanaz)
2025/04/30 - 16:55
Sergio Gomez: ''Haiek baino indartsuago zelairatu behar gara''
Realak eta Athleticek derbia jokatuko dute igande honetan, Reale Arenan. Sergio Gomez jokalari txuri-urdinak neurketari nola aurre egingo dioten azaldu du.
2025/04/30 - 16:20
Pablo Marin: ''Derbi guztiak dira bereziak, irabaztera aterako gara''
Pablo Marin Realeko jokalariak igandean Athleticen aurka jokatuko duten partidari buruz hitz egin du. Neurketa Reale Arenan izango da, 21:00etan hasita.