Real Sociedad
2025/04/04 - 17:53
Imanol: ''Datorren urtean ere Europan egon nahi dugu, eta horretan saiatuko gara''
Realak igande eguerdian Las Palmasen zelaian du zita. Bernabeuko partidaren ondoren, Imanolek jai eman zien atzo hainbat jokalariri, eta gaur itzuli dira lanera. Imanol ilusioz da datozen 9 partidei ekiteko.
2025/04/02 - 11:17
Imanol: ''Izugarrizko pena, ez da posible izan, baina nahiko gertu egon gara''
Reala Errege Kopako finalik gabe geratu da, finalerdietako itzuliko partidan Real Madrilen aurka 4-4 berdinduta. Joanekoan Madrilgo taldeak garaipena lortu zuenez (0-1), txuri-urdinak kanporatuta geratu dira. Imanol Alguacil entrenatzaileak neurketaren analisia egin du, norgehiagoka amaitutakoan.
2025/04/02 - 03:59
Real Madril-Reala Kopako finalerdietako partidako laburpena (4-4)
Ander Barrenetxeak, Pablo Marinek, eta, bi aldiz, Mikel Oyarzabalek sartu dituzte Realaren golak; euskal taldea, 80. minutuan, 1-3 ari zen irabazten. Real Madrilek luzapenean egin du 4-4koa, kanporaketa penaltietan erabakiko zela ematen zuenean.
2025/04/02 - 03:16
Real Madril vs Reala: Ikusi partidako gol guztiak (4-4)
Realak partida bikaina jokatu du Santiago Bernabeun, eta lau gol egin ditu, baina ezin izan du Real Madril menderatu, eta, horrenbestez, Kopako finalik gabe geratu da. Finalaurreko ikusgarria luzapenean erabaki da, Rüdigerrek gola sartuta, eta hortxe amaitu da talde txuri-urdinaren ametsa.
2025/04/02 - 02:51
Oyarzabal: ''Momentu gogorra, hortxe ikusi dugulako finalean egoteko aukera''
Mikel Oyarzabal Realaren kapitainak Real Madrilen aurkako finalerdietako itzuliko partidan taldea Errege Kopatik kanpo geratu ondoren hitz egin du. Tristura puntu batekin daudela onartu du, baina "harro", taldeak zelaian emandako irudiaz.
2025/04/02 - 02:22
Realak gertu izan du balentria Real Madrilen aurka, baina Kopako finalik gabe geratu da, luzapenean (4-4)
Partida zoro batean, txuri-urdinek buelta eman diote 0-1eko emaitza negatiboari, Barrenetxeak, Oyarzabalek eta Alabak bere atean sartutako golei esker (3-4). Amaieran, Rüdigerrek gola sartu du, eta Real Madrili finalerako txartela eman dio (4-4).
2025/04/01 - 16:52
Realzaleak, itxaropentsu, taldeak Kopako finalerako txartela lortuko duelakoan daude
Realak Real Madrilen aurka jokatuko du Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida, gaur, Bernabeun. Talde txuri-urdinak joaneko aurkako 0-1ekoa irauli beharko du finalera sailkatzeko, eta realzaleak baikor daude.
2025/04/01 - 12:08
Reala, Kopako finalaren bila
Txuri-urdinek Real Madrilen aurka jokatuko dute Errege Kopako finalerdietako itzuliko partida, Bernabeun, gaur, 21:30ean. Joaneko 0-1ekoa irauli beharko dute finalerako txartela lortzeko. Neurketa zuzenean emango dute eitb.eus-ek eta ETB1ek.
2025/03/31 - 16:45
Zubeldia: ''Bizirik gaude, erabat sinesten dugu, badakigu zer den han irabaztea eta zergatik ez errepikatu''
Reala Real Madrilen aurka lehiatuko da apirilaren 1ean, Bernabeun, Errege Kopako finalerdietako itzuliko partidan. Joaneko neurketa Madrilgo taldearen aldeko 0-1eko emaitzarekin bukatu zen. Igor Zubeldiak EITB Mediarekin hitz egin du, eta baikor azaldu da.
2025/03/31 - 15:58
Imanol Alguacil: ''Area batean eta bestean asmatzean dago gakoa''
Realak Real Madrilen etxean jokatuko du, astearte honetan, Errege Kopako finalaurrekoetako itzulikoa. Imanolek adierazi duenez, taldeak gaitasuna dauka kanporaketa gainditu eta finalera aurrera egiteko.
2025/03/31 - 00:43
Realak bolada txarrean jarraitzen du Real Madrilen aurka galdu ostean (3-0)
Weirrek gola sartu du 4 minutu bakarrik zeramatzatenean, eta Mollerrek eta Del Castillok partida erabakita utzi dute bigarren zatian. Horrela, Realak bederatzi partida daramatza jarraian irabazi gabe.
2025/03/29 - 17:59
Imanol: ''Gazte asko zeuden zelaian, etorkizuna''
Imanol Alguacil Realeko entrenatzaileak EA Sports Ligako 29. jardunaldian Valladoliden aurka lortutako garaipenaz (2-1) hitz egin du.
2025/03/29 - 17:13
Realak garaipena lortu du Valladoliden aurka (2-1), eta Europarako lehian sartu da berriro
Talde txuri-urdinak garaipena lortu du Valladoliden aurka, Oyarzabalen eta Sergio Gomezen golei esker. Latasak, luzapenean, aldea murriztu du, baina Alvaro Rubioren mutilek ez dute beste ezer egiteko astirik izan.
2025/03/28 - 18:44
Arkaitz Mariezkurrenak 2029ra arte berritu du Realarekin
Astigarragakoa infantil mailan iritsi zen talde txuri-urdinera.
2025/03/28 - 16:49
Imanol: ''Badaezpada, gazte guztiak sartu ditugu deialdian''
Txuri-urdinek Valladolid jasoko dute Reale Arenan bihar, hilak 29. Aguerd ez dago donostiarren deialdian, ezta gaur entrenatu den Pacheco ere.
2025/03/27 - 15:43
Oyarzabal ''Datorrenerako prest eta gogotsu'' dago
Mikel Oyarzabal Realeko jokalariak talde txuri-urdinak denboraldi amaierara arte dituen erronkez mintzatu da. Kapitaina konfiantzarekin dago. Valladoliden aurkako Ligako partidaz eta Real Madrilen Kopako finalerdietako itzuliko neurketaz ere hitz egin du.
2025/03/25 - 15:13
Realzaleak, baikor, Real Madrilen kontrako finalaurrekoari begira
Realak Real Madrilen aurka jokatu beharko du Errege Kopako finalaurrekoetako itzulikoa, Santiago Bernabeun. Sarreren bila joan dira gaur hainbat zale, eta baikor agertu dira.
2025/03/23 - 22:05
Realak zazpigarren partida du garaipenik lortu gabe, Atleticoren aurka 0-2 galduta
Azken 21 puntuetatik bi bakarrik lortu dituzte txuri-urdinek eta, ondorioz, hirugarren postua lortzeko lehiatik kanpo geratu dira.
2025/03/19 - 16:09
Javi Lopez: ''Partida asko geratzen zaizkigu egoera iraultzeko''
Javi Lopez Realeko jokalariak taldearen egoera aztertu du, ligako geldialdiaren astean. Nabarmendu du oraindik asko geratzen dela. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/03/19 - 15:41
Andrija Delibasic Realeko jokalari ohia zendu da, 43 urte zituela
Aurrelari montenegroarra 2007-08 denboraldian aritu zen Realean. 2023ko martxoan iragarri zuen tumore zerebrala zuela.