Javier Alberola izanen da Errege Kopako finalaren epailea, larunbat honetan
Jorge Figueroa egonen da VARean. Alberola 2017-2018 denboralditik da Lehen Mailako epailea, eta 2022tik internazionala da.
Alberola Rojas, Errege Kopako finaleko epailea. Argazkia: Europa Press
Javier Alberola Rojas epaileak zuzenduko du, larunbat honetan, Sevillan, Atletico Madril-Reala Errege Kopako finala, eta VARean Jorge Figueroa egonen da, Espainiako Futbol Federazioko (RFEF), Epaile Batzorde Teknikoak (CTA) baieztatu duen arabera.
Epaile mantxatarrak, Ligako azken jardunaldian Real Madril-Girona partida zuzendu duena, bere lehenengo Errege Kopako finala zuzenduko du. 2017-2018 denboralditik Lehen Mailaren parte da, bertan 168 partida arbitratu ditu; 2022tik internazionala da, eta UEFAko FIRST mailara igo zen 2025ean.
Zure interesekoa izan daiteke
Lopez Ufarte: “Reala oso ondo dago; final hau irabaz dezake”
Roberto López Ufarte, Realeko jokalari ohia, 87ko kopako garaipenaren protagonistetako bat da, baita Atleticoren zein Realaren elastikoa jantzi duen jokalaria ere. Berarekin egon gara garaipen hura gogoratzen eta datorren larunbateko Errege Kopako finalari buruz duen ikuspuntua ezagutzen. (Bideoa gazteleraz)
Jai-giro ederra prestatu du Realak Sevillan: musika eta kalejira Cartujaraino
Zaleentzako gune txuri-urdina Sevillako Carlos III.a etorbidean egongo da, eta 11:00etan irekiko dute. Hainbat DJ eta artista izango dira oholtza gainean, besteak beste, Süne, Brigade Loco eta Del Toro.
Puntu banaketa Anoetan jokatutako derbi eroan (3-3)
Alavesek berdinketa agonikoa lortu du Realaren aurka (3-3), 97. minutuan sartutako golari esker. Alternatibaz betetako partida frenetiko batean, talde babazorroak azken jokaldian berdindu du markagailua, puntu bat irabazteko.
Sansek barkatu egin du Ceutan, eta saririk gabe geratu da (0-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan da eta abagune onenak sortu ditu, baina ate aurrean asmatu ez izanak eta aurkariaren atezainaren lan onak eskura zirudien garaipena eragotzi dute.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Jon Martin: “Ongi defendatzen badugu, irabazteko aukera asko izango ditugu”
Jon Martin Realeko jokalariak datorren apirilaren 18an Atletico Madrilen aurka jokatuko duten finalaz hitz egin du elkarrizketa honetan. Partida parekatua dela iruditzen zaio Martini, eta irabazteko aukerekin ikusten du taldea.
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Aguirre: “Begirada gora izan behar da beti, eta honek indarra ematen digu"
Ibai Aguirre Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan debutatu eta Levanteren aurka 2-0 irabazi ondoren.