Kopako finala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errege Kopako finala Alderdi Ederren jarriko den pantaila erraldoi batean ikusi ahalko dute Realeko zaleek

Donostiako Udalak jarriko du, talde txuri-urdinarekin batera. Koparen finala apirilaren 18an, larunbatean, 21:00etan izanen da, eta Realak titulua bilatuko du Atletico Madrilen aurka, 1987ko finalean garaitu zuena.

Koke eta Carlos Soler (Reala)
Koke (Atletico Madril) eta Carlos Soler (Real Sociedad); Argazkia: Europa Press

Errege Kopako finala ikusteko Sevillara joaten ez diren Realaren zaleek Donostiako Udalak eta Realak Alderdi Ederreko lorategietan jarriko duten pantaila erraldoian ikusi ahalko dute, bi erakundeek jakinarazi duten arabera.

Udalbatza pantaila honen ezarpenaren detaile zehatzetan lan egiten ari da oraindik. Alderdi Ederreko lorategiak, Donostiako udaletxeko fatxada nagusiaren aurrean irekitzen direnak, Realeko zaleek talde txuri-urdinaren arrakastak ospatzen dituzten guneetako bat da.

Realak Sevillako ‘Fan zonean’ beste pantaila erraldoi bat jarriko du, Carlos III etorbidean, La Cartujako geralekuaren ondoan, bertan Realeko zaleen gehiengoa bilduko dira, Finala ikusteko Andaluziako hiriburura bidaiatuko dutenak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X