Berritzea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Theo Folgadok Realarekin berritu du, 2028ko ekainera arte

Atezainak Realaren hirugarren taldearekin dauka fitxa, baina lehenengo taldearen eta Sanseren deialdien parte izaten ari da.

Theo Folgado (Reala)

Theo Folgado Realaren jokalaria; Argazkia: EITB

Realak eta Theo Folgado atezainak akordioa adostu dute lapurtarraren kontratua berritzeko, 2027-2028 denboraldiaren amaierara arte.

Theo Folgado, Baionan 2005ean jaiotakoa bera, atezaina da, lehenengo taldearen eta Sanseren deialdietan egon ohi da, hirugarren taldeko fitxa daukan arren. Lehenengo taldearen dinamikan dago ia beti, eta taldeak saritu du, berritzearekin.

Folgado kadete adinean ailegatu zen talde txuri-urdinera; une hartatik, pausoz pauso joan da, trebakuntzako garaietan zehar. Bere kontratua uda honetan amaitzen zen, baina, kontratua sinatuta, Donostian bi denboraldi gehiago egonen da, gutxienez. Aurreko denboraldian, 3. RFEFen aritu zen, Atletico Onubensen, utzita. 

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X