Realak Reusen irabazi du (0-2), eta aurrera egin du Errege Kopan
Sergio Franciscoren taldea final hamaseirenetan da. Mikel Gotik, 49. minutuan, eta Sadiqek, bigarren zatiko luzapenean, penaltiz, talde txuri-urdinaren golak egin dituzte.
Mikel Gotik egin du 0-1ekoa, bigarren zatiko hasieran. Argazkia: EFE.
Reala 2025-2026 denboraldiko Errege Kopako final hamaseirenetarako sailkatu da, asteazken gauean. Donostiako taldeak, txapelketako bigarren kanporaketan, Reus FC Reddis kanporatu du, Reuseko udal futbol-zelaian 0-2 irabazita. Mikel Gotik, 49. minutuan, eta Sadiqek, bigarren zatiko luzapenean, penaltiz, euskal taldearen bi golak sartu dituzte; horrenbestez, Reala hurrengo kanporaketako zozketan izango da, datorren asteartean, hilaren 9an.
Lehen zatian, ez da golik izan. Reala eta Reus oso parean ibili dira, eta gutxitan sortu dute arriskua. Euskal taldeak izan du aukerarik onena, 36. minutuan; orduan, Pablo Marin bikain sartu da eskuinetik, eta Realeko jokalari gaztearen erdiraketa Gorka Carrerak errematatu du, baina Dani Parra Reuseko atezaina oso ondo ibili da, eta, lehen zutoinean, baloia gelditu du.
Bigarren zatia hasi eta berehala, 49. minutuan, Mikel Gotik 0-1ekoa sartu du. Barrene ondo sartu da ezkerretik, erdiratu du, eta Sadiqek Gotiri eman dio; azken horrek sareetara bidali du, gertutik. Golak konfiantza eman dio Realari, eta Donostiako taldeak ez du aparteko estutasunik izan abantailari eusteko; hori bai, 80. minutuan, Pol Fernandez Reuseko jokalariak zutoinera bota du ezkerrez egindako jaurtiketa bikain bat. Jokaldi hori kenduta, Unai Marrero Realeko atezainak ez du lan handirik izan, kanporaketan.
Luzapenean, etxeko taldeko atzelari batek penaltia egin dio Sadiqi, eta aurrelari nigeriarrak hartu du bere gain penalti hori jaurtitzeko ardura; oso ondo egin du, eta Realaren bigarren gola sartu, partidako ia azken jokaldian.
Fitxa teknikoa
0- Reus: Parra, Alberto Benito (Pol Fernandez, 57. min), Pol Fernandez, Recasens (Sarda, 85. min), Xavi Jaime (Homet, 57. min), Folch, Toscano, Alarcon, Ustrell (Carbia, 70. min), Casals eta Vaz (Serrano, 70. min).
2- Reala: Marrero, Aihen, Jon Martin, Beitia (Elustondo, 45. min), Odriozola (Guedes, 75. min), Turrientes, Marin, Goti, Zakharyan (Sadiq, 45. min), Sergio Gomez (Barrenetxea, 45. min) eta Carrera (Gorrotxa, 64. min).
Golak: 0-1, 48. min: Goti; 0-2, 92. min: Sadiq, penaltiz.
Epailea: Juan Martinez Munuera. Reuseko Marc Carrasco eta Pol Fernandez, eta Realeko Pablo Marin, Barrenetxea eta Sadiq zigortu ditu, txartel horia aterata.
Nabarmentzekoa: 4.700 zale izan dira Reuseko udal futbol-zelaian.
Zure interesekoa izan daiteke
Puntu banaketa Anoetan jokatutako derbi eroan (3-3)
Alavesek berdinketa agonikoa lortu du Realaren aurka (3-3), 97. minutuan sartutako golari esker. Alternatibaz betetako partida frenetiko batean, talde babazorroak azken jokaldian berdindu du markagailua, puntu bat irabazteko.
Sansek barkatu egin du Ceutan, eta saririk gabe geratu da (0-0)
Talde txuri-urdina nagusi izan da eta abagune onenak sortu ditu, baina ate aurrean asmatu ez izanak eta aurkariaren atezainaren lan onak eskura zirudien garaipena eragotzi dute.
Matarazzo: “Badakigu zer datorkigun, baina orain Alavesen aurkako partida da garrantzitsuena"
Pellegrino Matarazzok azpimarratu du Realak Alavesen aurka larunbat honetan jokatuko duen derbia soilik daukala buruan, Kopako finalerako astebete gelditzen bada ere.
Jon Martin: “Ongi defendatzen badugu, irabazteko aukera asko izango ditugu”
Jon Martin Realeko jokalariak datorren apirilaren 18an Atletico Madrilen aurka jokatuko duten finalaz hitz egin du elkarrizketa honetan. Partida parekatua dela iruditzen zaio Martini, eta irabazteko aukerekin ikusten du taldea.
Juanan Larrañaga: “Reala ondo dago; erakutsi zion Altletico Madrili gai dela aurre egiteko”
Errege Kopako atarian, Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohia elkarrizketatu dugu. 87ko partidaz eta ostean bizitzakoaz aritu gara berarekin. Oraingoan, ordea, Larrañagak “beste leku batetik eta lasaiago” ikusiko du finala.
Sansek porrota jaso du Sportingen aurka, Gijonen (1-0)
Txuri-urdinek Asturiasko taldea asko estutu dute azken minutuetan, baina ezin izan dute norgehiagoka berdindu.
Aguirre: “Begirada gora izan behar da beti, eta honek indarra ematen digu"
Ibai Aguirre Realeko jokalariaren adierazpenak, EA Sports Ligako 30. jardunaldiko partidan debutatu eta Levanteren aurka 2-0 irabazi ondoren.
Realak Europarako postua sendotu du Levanteren aurka 2-0 irabazita
Jon Martinek markagailua ireki du, eta Brais Mendezek partida erabakita utzi du, Alex Remirok atea hutsean mantendu duen bitartean.
Realak “bostekoa" eman dio Alhamari (1-5)
Reala 1-0 galtzen hasi da Alhamaren aurka etxetik kanpo jokatu duen partida, baina berehala erreakzionatu du, eta nagusitasun handiarekin gailendu zaio: 1-5.
Matarazzo: “Pausoz pauso eta partidaz partida joan behar dugu"
Pellegrino Matarazzok adierazi du ulertzen duela zaleak Kopako finalean pentsatzen egotea, baina Realeko entrenatzaileak azpimarratu du aurretik Ligako bi partida jokatu behar dituztela, eta horren harian esan du taldea larunbat honetan Levanteren aurka etxean jokatuko duen partidan kontzentratuta dagoela.