Ofiziala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak Duje Caleta-Car nazioarteko atzelari kroaziarraren fitxaketa iragarri du

28 urteko erdiko atzelariak 1.98 metroko altuera du, eta Olympique Lyonetik utzita heldu da. Goizean, osasun-azterketa egin diote Donostian, eta arratsaldean kontratu berria sinatu du Realarekin.
Duje Caleta-Car, Realaren kamisetarekin. Argazkia: Real Sociedad
Duje Caleta-Car, Realaren kamisetarekin. Argazkia: Real Sociedad

Duje Caleta-Car nazioarteko defentsa kroaziarra Realak 2025-26 denboraldirako egin duen lehen fitxaketa bihurtu da ostiral honetan. Goizean, osasun-azterketa egin diote Donostiako Poliklinikan, eta, arratsaldean, kontratu berria sinatu du klub txuri-urdinarekin.

Erdiko atzelariak 1,93 metro eta 28 urte ditu, eta Olympique Lyonetik utzita heldu da, derrigorrezkoa ez den lau milioi euroko erosketa egiteko aukerarekin, Realeko iturriek jakitera eman dutenez.

Caleta-Car fitxatzeko aukera aste honetan bertan gauzatu da, jokalari kroaziarrak ez baitzuen parte hartu joan den asteazkenean Olympique Lyonek Mallorcaren aurka Austrian jokatu zuen lagunartekoan.

Cale-Caren iritsierarekin Realak defentsa sendotzeko aukera izango du; izan ere, joan den ekainean Nayef Aguerd marokoarra bere jatorriko klubera, West Hamera, itzuli zen, aurreko denboraldian Robin Le Normand Atletico Madrilera joan zenean egindako lagapena bukatuta.

Salzburgo, Marseilla, Southampton eta Olympique Lyon taldeetan aritu ondoren, Caleta-Carek esperientzia emango dio defentsa txuri-urdinaren erdiguneari, eta Igor Zubeldia, Jon Martin, Jon Pachecho eta Aritz Elustondo izango ditu ondoan.

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X