Ohiko Batzar Nagusia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Realak abenduaren 14an egingo du ohiko batzar nagusia

Klubak aurreko ekitaldiko kontuak eta 2023-24 denboraldirako aurrekontua onartuko ditu egun horretan, Kursaalen.
2022ko Batzar Nagusiko irudi bat. Argazkia: EFE.
2022ko Batzar Nagusiko irudi bat. Argazkia: EFE.

Realak abenduaren 14an egingo du 2023ko ohiko batzar nagusia; beraz, egun horretan onartuko ditu klubak aurreko ekitaldiko kontuak eta 2023-24 denboraldirako aurrekontua.

Realak ostegunean iragarri du batzar nagusirako deialdia, eta Donostiako Kursaal Jauregian egingo dutela zehaztu du. Gai zerrenda ohikoa da: 2023ko ekainean itxitako ekitaldiaren kontuak aztertu eta onartuko dituzte, eta indarrean dagoen denboraldirako aurrekontua bozkatuko dute. 2023-24 denboraldian, Reala Txapeldunen Liga ari da jokatzen.

Azken ekitaldietan bezala, aurreikuspena da Jokin Aperribay buru duen zuzendaritzak ez izatea arazorik batzarrean; izan ere, kluba egoera bikainean dago, arlo ekonomikoan, arlo sozialean, eta, jakina, kirol arloan ere bai.

Zure interesekoa izan daiteke

Jon Ansotegi (Reala)
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jon Ansotegi: “Partida berezia da neretako, jokalariendako eta hemen gauden guztiendako"

Jon Ansotegik prentsaurrekoa eman du ostegun honetako derbiari begira. Sanseko entrenatzaileak taldearen lan bikaina azpimarratu du, nahiz eta Almeriaren aurkako partida kaskarra izan. Partidarako eskuragarri izanen dituen jokalari guztiak ezagutzeko, lehen taldearen beharren zain daudela adierazi du Ansotegik. Gainera, derbi honen berezitasuna nabarmendu du, izan ere, Eibarreko hainbat jokalarik Realan jokatu dute iraganean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X